Udal Jabari Publikoa Erabili eta Bereziki Ustiatzeagatiko tasak 2002

ZERGA ORDENANTZA, BANAKOEK UDAL JABARI PUBLIKOA ERABILI ETA BEREZIKI USTIATZEAGATIKO TASAK ARAUTZEKOA





1. artikulua

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 28ko 11/1989 Legeak xedaturikoaz bat, banakoek udal jabari publikoa eta erabilera publikorako izendatutako beste ondasun batzuk ere erabili eta bereziki ustiatzeagatiko tasak arautu eta galdatu egiten dira.


2. artikulua. Zergagaia

1.- Banakoek udal jabari publikoa eta erabilera publikorako izendatutako beste ondasun batzuk ere erabili eta bereziki ustiatzea izango da tasen zergagaia.

2.- Tasa hauek ordaintzeak ez dakar berez ordaindu behar ez izaterik jabari publikoa osagaiak ezarri, aldatu, handiagotu edo murrizteko erabili edo ustiatzeko baimenari dagozkion tasak.


3. artikulua. Ordaina

Tasak ordaindu behar dira udal jabari publikoa eta erabilera publikorarko izendatutako beste ondasun batzuk ere erabili edo bereziki ustiatzen hasten denean, alegia, lizentzia ematen den unean bertan, aurretiaz horrelakorik eskatu bazen.


4. artikulua. Zergaldia

Banakoak udal jabari publikoaren eta erabilera publikorako izendatutako beste ondasun batzuen ustiapen berezia aldi jakin eta mugatu batean baino egiten ez duenean, tasa ordainduko da urte horretako urtarrilaren 1ean, eta zergaldia berezko urtea izango da edo erabileraren hasiera eta amaiera bitarteko aldia, tasen zenbatekoa arautzerakoan kontuan izango dituelarik ordenantzaren eranskinean adierazitako ezaugarriak.


5. artikulua. Subjektu pasiboa: zergapekoak

Zergapeko gisako subjektu pasibo izango dira pertsona fisiko eta juridikoak, herentzia banatugabeak, ondasun baltzuak, eta pertsona juridiko izan ez arren, ekonomi batasun edo ondare banatu zergagarria osatzen duten gainontzeko erakundeak, udal jabari publikoa bereziki erabili edo ustiazten badute banako onurak lortzeko.


6. artikulua. Subjektu pasiboa: ordezkoak

Espaloietan ibilgailu edo gurdietarako sarbideak erabili edo bereziki ustiatu zein eraiki, zaindu, aldatu edo kentzeagatik ordaindu beharreko tasen subjektu pasibo izango dira ibilgailu sarrera horien kokaleku diren eraikin eta egoitzen jabeak.






7. artikulua. Ordaindu beharrik eza

Herri administrazioek ez dute ordaindu behar banakoek udal jabari publikoa erabili eta bereziki ustiatzeagatiko tasarik zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoei atxikitako ustiaketengatik, ez eta hiritarren segurtasunerako edo defentsarako unean une egin beharrekoak diren guztiengatik ere.


8. artikulua. Hobariak

Zerga kuotaren %50 fatxadak zaharberritzeko lanak direla-eta ezarri beharreko hesi edo aldamioak direla eta, gehienez hiru hilabetez kokatuz gero.


9. artikulua. Gehikuntzak

1.- Zerga kuotak %40 gehituko dira 3., 4. eta 5. mailako bide publikoetan kokatutako prentsa zein diru trukerako kioskoak direla eta. %25 gehituko dira 1. eta 2. mailako bideetan ezarritakoak.

2.- Zerga kuotak %20 gehituko dira lurzoruan finkaturiko mahai, mahaitxo, aulki eta eguzkitakoak direla eta, maila guztietan.

3.- Konstituzio plazako ezein erabileragatiko zerga kuotak %75 gehituta aldatuko dira.


10. artikulua. Zerga kuota

1.- Zerga kuotak ordenantza honen eranskinean zehaztu dira, oinarri hartu delarik eragindako ondasunak jabari publikoak ez izatekotan, erabilerak edo ustiapenak merkatuan izango lukeen balioa eta honela zehaztuko dira:

a) Erabilera edo ustiapen mota, azalera, iraupena, kokaleku duen bide publikoaren maila, ezarri beharreko elementuen ezaugarriak eta erabilera edo ustiapenaren erabilgarritasuna.

b) Lehiaketa publikoari dagokion jardunbiderik izatekotan, emakida, lizentzia edo esleipena jasoko duen eskaintzaren zenbatekoa.

2.- Zerga kuotak baimenduriko erabilera edo ustiapen bakoitzeko ordainduko dira. Ezingo dira laburtu baldintzen orrian, baimenean eta ondoko eranskinean adierazitako ordain aldiak, aldian behin luzaturiko ordaina duten tasen hasiera edo amaieretan izan ezik, horrelakoetan kuota erabilera aldiaren arabera banatuko baita.


11. artikulua. Tasak nola ordaindu

1.- Honela ordainduko dira:

a) Baimendu eta etengabe luzaturiko erabilera pribatibo edo ustiapen bereziak, errolda edo erregistroa dela bide gestionatzen direnez gero, errolda edo erregistro bakoitzaren jendaurreko erakustaldian adierazitako aldian.

b) Emakida bidez baimenduriko erabilera pribatibo eta ustiapen bereziak, orrian edo Ogasun Alorreko ordezkariaren ebazpenean adierazitako aldian.

c) Lizentzia bidez baimendu beharreko erabilera pribatibo eta ustiapen bereziak, lizentziok eman aurretik, ordaindu ezean izapidatuko ez baita.

2.- Erabilerak nahiz ustiapenak kalteak sor badiezazkieke udal ondasunei, kalte horiek ordaintzeko egoki iritzitako zenbatekoa gordailatzeko eskatuko du udalak eta, gainera, dagokion tasa publikoa ordaindu beharko da.


3.- Erabilera pribatiboak edo ustiapen bereziak jabari publikoa hondatzea edo narriatzea badakar, onuradunak tasa ez ezik, berreraikitzeko edo konpontzeko gastuen kostu osoa ere ordaindu beharko du, bai eta zenbatekoa aurretiaz gordailatu ere.

4.- Nolanahi ere, kalteak konponezinak badira, udalak eskatuko du ondasunak konpondu edo berriak ezartzeko zein horien balioa ordaintzeko.

5.- Udalak ez ditu aldez edo osorik barkatuko kalteordain edo itzulketa horiek.

6.- Jabari publikoa lizentziarik gabe erabili edo ustiatuz gero, arauzko tasa ordaindu beharko da eta, gainera, ordaindu ez den tasaren zenbatekoaren hiru halako isuna ere ezar dakioke.


12. artikulua. Tasa itzultzea

Subjektu pasiboari egotz ezin dakizkiokeen zergatikoak direla eta jabari publikoa eta erabilera publikorarko izendatutako beste ondasun batzuk ere erabili edo ustiatzeko eskubidea gauzatzen ez denean, ordainduriko zenbatekoa itzuliko zaio.


13. artikulua. Orokorrean ezarri beharreko arauak

1.- Udalak tasak eska ditzake norberak egindako likidazio edo aurreko gordailu gisa zein lizentzietako badlintzek xedatu bezala.

2.- Udalak arauzko tasak ordaintzeko ez ezik, eginbeharrak beteko direla bermatzeko fidantzak aurretik gordailatzeko ere eska dezake.

3.- Udal jabaria erabili edo ustiatu nahi duenak honako hauek bete beharko ditu:

a) Udal baimena lortzea.

b) Halakorik izanez gero, baldintzen orria onartzea, orriko baldintza eta eginbeharrekiko adostasuna adierazita.

c) Ustiaketan zerbait aldatzekotan, aldatu eta hamabost eguneko epean udalari horien berri ematea.

d) Tasa hauei ezarriko zaizkie Foru Zerga Arau Orokorrak, Zergabilketako Erregelamendu Orokorrak zein horiek garatzeko araudiek xedaturiko gestio, likidazio, ikuskaketa, bilketa, urratze eta isun arauak.


14. artikulua. Azken xedapena

Honako ordenantza hau indarrekoa izango da 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta bere eraskinak 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera; eta indarrean egongo dira indargabetzea edo aldatzea erabaki artean.


15. artikulua. Xedapen indargabetzailea

Udal jabari publikoa erabiltzeagatiko prezio publikoak arautzeko aurreko Ordenantza indargabeturik dago.







EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udal Jabari Publikoa erabili eta Bereziki Ustiatzeagatiko Tasak arautzen duen Ordenantza 2000ko otsailaren 25ean aldatu zen eta 2000ko martxoaren 31an GAOko 63. alean argitara eman. Prezioak arautzen dituen Eraskinak 2001eko urriaren 22an onartu zen eta ezarritako aldaketak 2001eko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.