Udalaren Euskara Patronatuaren zerbitzu eta iharduerengatiko eta bere instalazioen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak 2002

DONOSTIAKO UDALAREN EUSKARA PATRONATUAREN ZERBITZU ETA IHARDUERENGATIKO ETA BERE INSTALAZIOEN PROBETXAMENDU BEREZIENGATIKO PREZIO PUBLIKOAK


1. artikulua. Xedea

Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean prezio publikoei buruz ezarritakoaren arabera eta Zerbitzu eta Iharduerengatiko Prezio Publikoak arautzen dituen Udal Ordenantzarekin bat etorriz, Donostiako Udalaren Euskara Patronatuak ematen dituen zerbitzuei eta beren instalazioen probetxamendu bereziei dagozkien prezio publikoak arautu eta eskatu egiten dira.


2. artikulua.

1. Donostiako Udalaren Euskara Patronatuak, Donostia euskalduntzeko lanetan dihardun Udal Erakunde Autonomia dunak, instalazioen, antolaturiko ihardueren eta zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak finkatzen ditu, bai eta horietaz behar bezala baliatzeko baldintzak eta instalazioak erabili eta zaintzeko arauak ere.

2. Herri onuraren zein gizartearen, kulturaren edo ongintzaren ikuspuntutik komeni bada, Patronatuak zerbitzuen ezaugarriak eta kontrataturiko instalazioen erabilera alda ditzake.


3. artikulua.

Udalaren Euskara Patronatuaren instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko baimena duten norbanako zein erakundeek ordaindu beharko dute prezio publikoa.


4. artikulua.

Prezio publikoak ordaindu beharra erreserba egiten den edo zerbitzua eskatzen den unean bertan sortzen da, erabili beharreko zerbitzuen edo probetxamenduen izaeraren arabera.


5. artikulua.

Euskara Patronatuak prezio publikoak finkatzeko proposamena egiten du, eta Udalbatzarrak finkatu beharko ditu, Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 50. atalean ezarritakoarekin bat etorriz. Dena den, Udalbatzarrak Gobernu Batzordeari horretarako ahalmena eman diezaioke, apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 23-2b atalean ezarri bezala.


6. artikulua.

1. Prezio publikoak zerbitzu, iharduera nahiz instalazioez baliatu baino lehen ordaindu beharko dira.

2. Prezioak ordaindu ezean, eskabideak ezeztatuko dira berez eta besterik gabe.

3. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 2.2 atalean ezarritakoaren arabera, prezio publiko horiengatiko zorrak premiamenduzko administrazio ihardunbideaz eska daitezke.





7. artikulua.

Prezio publikoa ordaindu behar duenaren esku ez dauden arrazoiak direla eta zerbitzurik ematen ez bazaio, ordaindutakoa itzuli egingo zaio.


8. artikulua.

Prezio publiko hauek 2002ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udalaren Euskera Patronatuak eskainitako zerbitzuak emateagatiko Prezio Publikoa arautzen duen Ordenantza 1997ko urriaren 14an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 1997ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren. Prezioak arautzen dituen Eraskina 2001eko urriaren 22an onartu zen eta ezarritako aldaketak 2001eko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.