Kiroletako Udal Patronatuak eskainitako zerbitzuak, hainbat jarduera eta instalazioen aprobetxamendu bereziei dagozkien prezio publikoak 2016

DONOSTIAKO KIROLETAKO UDAL PATRONATUAK ESKAINITAKO ZERBITZUAK, HAINBAT JARDUERA ETA INSTALAZIOEN APROBETXAMENDU BEREZIEI DAGOZKION PREZIO PUBLIKOAK


1. art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan eta zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatik salneurri publikoak arautzen dituen Udal Ordenantzan ezarritako xedapenen arabera, Donostiako Kiroletako Udal Patronatuak eskainitako zerbitzuak eta jarduerak, zein bertako instalakuntza eta horrela hitzartzen dituenen aprobetxamendu bereziak eskaintzeari dagozkien prezio publikoak arautzen dira.


2. art.- Kiroletako Udal Patronatuaren eskumenak.

1. Donostiako Kiroletako Udal Patronatuak, udal erakunde autonomiaduna izanik, kiroletako instalakuntzen eta jardueren erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak, erabiltzaileen berezitasunetara egokitutako erabiltzeko baldintzak, eta instalakuntzen babes eta erabilera ezarri eta galdatzen ditu.

2. Patronatuak, herritarren interesa kontuan izanik, zerbitzuen eta kontrataturiko instalakuntzen erabileraren berezitasunak alda ditzake.


3. art.- Ordaintzera behartuak

Ordaintzera behartuta daude Kiroletako Udal Patronatuaren instalakuntzak eta eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko baimena duten pertsona eta erakunde guztiak.


4. art.- Ordaindu beharra noiz sortzen den, zer egunetan.

Ordaindu beharra izenematea edo erreserba gauzatzen den unean sortzen da.


5. art.- Udalbatzak prezioak jartzea.

1.- Kiroletako Udal Patronatuak salneurri publikoak finkatzea proposatzen du, eta hori egitea Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan 50. artikuluan xedaturikoaren arabera, Udal Batzarrari dagokio.

2.- Gizartearen onerakotzat jotzen bada, eta Udalbatzarrak baimen orokorra eman eta gero, Patronatuko Batzordeak pertsona juridiko, erakunde eta elkarteekin sinatu beharreko hitzarmenak onartu ahal izango ditu, instalazioak erabiltzeagatik prezio bereziak ordain ditzaten.


6. art.- Prezioak ordaintzea.

1. Salneurri publikoak Kiroletako Udal Patronatuak administratu eta kobratu behar ditu, betekizunak finantza-erakunde kontzertatuek betetzearen kalterik gabe.

2. Uztailaren 5eko 11/1.989 Foru Arauak 2-2 artikuluan eta Udal Ordenantzako 10. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, salneurri hauengatik sor litezkeen zorrak administrazio-premiamendu prozeduraz galdatu ahal izango dira.

Patronatuko zuzendariak Udal Diruzaintzari behartze-bideko jardunbidea izapidetzea eskatuko dio.


Azken xedapena

Prezio publiko hauek 2013eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta hala segituko dute harik eta indarrik gabe uztea edo aldatzea erabaki arteko guztian.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Kiroletako Udal Patronatuak eskainitako zerbitzuak erabiltzeari dagozkion prezio publikoak arautzen dituen Ordenantzaren eranskina 2012eko abenduaren 20an Udalbatzan behin betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2013eko urtarrilaren 11eko 8. GAOn argitaratu ziren.
Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Kiroletako Udal Patronatuak eskainitako zerbitzuak erabiltzeari dagozkion prezio publikoak arautzen dituen Ordenantzaren eranskina 2015eko azaroaren 26an Udalbatzan behin betiko onartu zela.