Zaborra Biltzeko Zerbitzu tasak 2011

Zaborrak biltzeko zerbitzua emateari dagokion tasa arautzeko Zerga Ordenantza



1. art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak bere III. atalburuko 3. atalean xedatutako arau orokorren arabera, zaborra biltzeko eta udal zabortegietara eramateko zerbitzua emateari dagokion tasa arautu eta galdatu egiten da.


2. art.- Egitate zergagarria

Ondorengoa da egitate zergagarria:

1.- Bizileku partikularretako edo etxebizitzetako zaborra biltzea.

2.- Merkataritza, lanbide edo industria jarduerak egiten dituzten establezimendu eta lokaletako zaborrak —etxeetako hondakinekin parekagarri direnak— biltzea; eta, halaber, jolas, kirol eta antzeko jarduerak egiten dituztenetakoak, eta oro har etxebizitza ez diren edozein establezimendu nahiz lokaletan egindako jarduerenetakoak.

3.- Zerbitzuaren barruan sartuta daude, hondakinen bilketa ez ezik, hondakinak tratatu eta deuseztatzeko jarduerak ere.

3. art.- Zergaldia

Zerbitzu ematearen kuotak hiruhilekoak eta banaezinak dira


4. art.- Sortzapena

1. Tasa zerbitzua ematen hasten den unetik sortzen da, zergapetutako ondasun higiezinak erabiltzen hasten den eguna edozein dela ere.

2. Tasa, beraz, obligaziozkoa da, beti ere zerbitzua ematen baldin bada.


5. art.- Subjektu pasiboak: zergadunak

Tasaren subjektu pasibo dira etxebizitza, establezimendu edo lokalez gozatzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak, banatu gabeko oinordetzak, ondasun-komunitateak eta nortasun juridikoa ez izanik, zergagarri den ekonomi batasuna edo ondare bereizia osatzen duten gainerako entitateak.


6. art.- Subjektu pasiboak: ordezkoak

Zergadunaren ordezkari gisa subjektu pasibo dira ogasun higiezinen jabeak.


7. art.- Salbuespenak.

1. Etxeetako eta lokaletako zabor bilketari dagokion tasa ez du ordaindu beharrik izango dena delako ondasun higiezina zaborra biltzeko puntutik 200 metro baino urrutiago duen subjektu pasiboak, ez eta 100 metro baino urrutiago duenak ere, baldin eta etxe edo lokalaren eta zaborra biltzeko puntuaren arteko ibilbideko zati guztien artean metatutako desnibela %6 edo handiagoa bada.


8. art.- Hobariak izapidetzea.

1.- Udalak aitortutako hobari fiskalak eskabidea egindako zerga-aldian berean indarrean izango dira, baldin eta urteroko iragarkian adierazitako baldintzetan egiten bada eskabidea.

2.- Hobariak aitortu eta aplikatu, ordea, Udalari ordaindu beharreko zergen ordainketak egunean dituztenei egingo zaizkie.


9.- art..- Hobariak

1.- Etxeetako eta lokaletako zabor bilketagatiko tasaren %50 gutxiago ordainduko du dena delako ondasun higiezina zaborra biltzeko puntutik 100 metro baino urrutiago duen subjektu pasiboak, baldin eta etxe edo lokalaren eta zaborra biltzeko puntuaren arteko ibilbideko zati guztien artean metatutako desnibela %3 edo handiagoa bada.

2.- Udalak elkarte bat edo antzeko erakunde bat udal lokal batean koka dadin erabakitzen badu, ez da kontuan izango haren azalera, tarifa zehazteko.


10. art.- Oinarri zergagarria

1. Oinarri zergagarria lokal edo etxebizitzaren arabera zehaztuko da. Ondasun higiezin batean dauden etxebizitza nahiz lokal bereizi adina subjektu pasibo dago.

2. Lokal bakar batean bi zerbitzu-motak ematen direnean, hots, etxebizitzetako eta establezimenduetako zabor bilketa, oinarri zergagarria bakarra izango da, Udalari onura gehien dakarkiona. Horretarako jardueraren titularra familiako kidea izan beharko du eta berarekin bizi. Horrela gertatu ezean, bi oinarri zergagarri izango dira.


11. art.- Zerga kuota

1.- Kuotak Eranskinean datoz, etxeetakoak eta establezimendu edo lokaletakoak aparte jarrita, edozein eratako jarduera dutela ere establezimendu edo lokal horiek.

2.- Eranskinean adierazitako azaleraren araberako gain-karga, berriz, fisikoki bereiz den establezimendu edo lokal orori aplikatuko zaio, edozein eratako jarduera duela ere, salbu eta fakturen bidez erakusten badute etxeetako zaborren antzekotzat jotzeko moduko ez beste zaborrak aldiro-aldiro zabortegira eramaten dituztela edo birziklatzeko jasotzen dizkietela.

3.- Fakturen bidez, etxeetako zaborren antzekotzat jotzeko moduko ez beste zaborrak aldiro-aldiro zabortegira eramaten dituztela edo birziklatzeko jasotzen dizkietela egiaztatzen duten establezimendu eta lokalei edozein eratako jarduera duten lokaletarako ezarritako zerga kuota aplikatuko zaie.


12. art.- Formazko eginbeharrak

1.- Zerbitzu hasierak indarrekoak izango dira zerga ordaintzeko beharra sortzen den hiruhilekoaren lehen egunetik. Zerbitzua amaierak indarrekoak izango dira eskatu eta hurrengo hiruhilekoaren lehen egunetik.

2.- Zerga ordaintzeko beharra sortu eta hurrengo hogeita hamar egunean subjektu pasiboek aurkeztu beharko dituzte subjektu pasiboaren hasiera edo aldaketa adierazpenak, zerbitzu modalitatearena eta tasan eragina duen higiezinaren aldaketaren gainekoa (aldaketa islatzen duen dokumentu publikoa erakutsita).

3.- Amaiera adierazpenak epe berean izapidetu behar dira, subjektu pasiboa izateari uzten zaion egunetik aurrera.

4.- Erretiratuak edo langabetuak izateagatik kuota salbuespena edo hobaria lortu nahi dutenek hura emateko eskatu eta agiri bidez egiaztatu beharko dute urtero, zabalkunde handiko bi hedabidetan jarritako iragarkietan zehaztutako moduan eta epearen barruan.

5.- Tasa beste udal baliabide batzuekin batera likidatuko da, subjektu pasibo berberarena izanez gero.


13. art.- Eskabideak begiratzea

Udalak kuotaren salbuespen eta hobarien adierazpenen eta eskabideen egiazkotasuna ikuskatzea dauka. Datuak faltsuak baldin badira, ustezko urratzailea zigortu egingo da onurak mugatu gabeko aldi baterako kenduaz.


14. art.- Ezarri beharreko arau orokorrak

1. Orokorrean ezarriko dira hiriko zabor eta hondakin solidoak biltzeko udal ordenantzan xedaturiko arauak.

2. Tasa hauei ezarriko zaizkie 11/1989 uztailaren 5eko Foru Zerga Arau Orokorrak xedaturiko kudeaketa, likidazio, ikuskapena, bilketa, urratze eta isun arauak.


Azken xedapena

Ordenantza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Zaborra Biltzeko Zerbitzua emateari dagozkion Tasak arautzen dituen Ordenantza 2010eko urriaren 26an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela eta ezarritako aldaketak 2010eko abenduaren 30eko 249. GAOn argitaratu zirela.
Bere eranskina 2010eko urriaren 30ean egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu ziren, eta ezarritako aldaketak 2010eko abenduaren 30eko 249. GAOn argitaratu ziren.