Udalaren Kiroletako Patronatuak eskainitako zerbitzu, hainbat iharduera eta instalazioen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak 2002

DONOSTIAKO UDALAREN KIROLETAKO PATRONATUAK ESKAINITAKO ZERBITZU, HAINBAT IHARDUERA ETA INSTALAZIOEN PROBETXAMENDU BEREZIENGATIKO PREZIO PUBLIKOAK




1. artikulua. Gaia

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean eta zerbitzuak eskaini eta iharduerak burutzeagatik salneurri publikoak arautzen dituen Udal Ordenantzan ezarritako salneurri publikoei buruzko xedapenen arabera, Donostiako Udal Patronatuak eskainitako zerbitzu eta iharduera zein bertako instalakuntza eta horrela hitzartzen dituenen probetxamendu bereziak eskaintzeagatiko prezio publikoak arautzen dira.


2. artikulua.

1. Donostiako Kiroletako Udal Patronatuak, Udal Erakunde Autonomiaduna izanik, kiroletako instalakuntzen eta ihardueren erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak, erabiltzaileen berezitasunetara egokitutako erabiltzeko baldintzak, eta instalakuntzen babes eta erabilera ezarri eta galdatzen ditu.

2. Patronatuak, herritarren interesa kontuan izanik, zerbitzuen eta kontrataturiko instalakuntzen erabileraren berezitasunak alda ditzake.


3. artikulua. Ordaintzera behartuak

Ordaintzera behartuta daude Kiroletako Udal Patronatuaren instalakuntzak eta eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko baimena duten pertsona eta erakunde guztiak.


4. artikulua. Ordaintzeko beharra

Ordain-beharra izenematea edo erreserba gauzatzen den unean sortzen da.


5. artikulua. Administrazioa eta kobraketa

1.- Kiroletako Udal Patronatuak salneurri publikoak finkatzea proposatzen du, eta hori egitea Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 50. artikuluan xedaturikoaren arabera, Udal Batzarrari dagokio.

2.- Gizartearen onerakotzat jotzen bada, eta Udalbatzarrak baimen orokorra eman eta gero, Patronatuko Batzordeak pertsona juridiko, erakunde eta elkarteekin sinatu beharreko hitzarmenak onartu ahal izango ditu, instalazioak erabiltzeagatik prezio bereziak ordain ditzaten.


6. artikulua.

1. Salneurri publikoak Kiroletako Udal Patronatuak administratu eta kobratu behar ditu, betekizunak finantza-erakunde kontzertatuek betetzearen kalterik gabe.

2. Uztailaren 5eko 11/1.989 Foru Araueko 2-2 artikuluan eta Udal Ordenantzako 10. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, salneurri hauengatik sor litezkeen zorrak premiabidezko administrazio-prozeduraz galdatu ahal izango dira.

Patronatuko gerenteak Udal Diruzaintzari behartze-bideko ihardunbidea izapidatzeko eskatuko dio.


7. artikulua. Eraginkortasuna

Prezio publiko hauek 2002ko urtarrilaren 1ean izango dira eraginkor.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udalaren Kirol Patronatuak eskainitako zerbitzuak erabiltzeagatiko Prezio Publikoa arautzen duen Ordenantza eta bere Eraskina 2001eko urriaren 22an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela. Ezarritako aldaketak 2001eko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.