Donostiako Udalaren Ordenantza, Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako sarrerak biltzeari buruzkoa 2006

DONOSTIAKO UDALAREN ORDENANTZA, ZERGAK ETA ZUZENBIDE PUBLIKOAREN ARABERAKO BESTELAKO SARRERAK BILTZEARI BURUZKOA


Donostiako Udalak, zergak eta zuzenbide publikoaren araberako bestelako sarreren bilketa gestionatzerakoan, jardunbide eraginkorrago eta arinagoak ezarri ez ezik, zerga eginbeharrak betetzen dituzten zergadunekiko harremanak hobetu ere nahi ditu, udal gestioaz fidaturik, zergen ordainketa helbideraturik baitute.

Helburu hori lortzeko, Donostiako Udalak zergak kudeatzeko alorrean dituen arau ahalmenak erabiltzen ditu, Zerga Foru Arau Nagusiko 64. eta 79. artikuluen arabera eta Gipuzkoako Lurraldeko Zerga Bilketako Erregelamenduko 9. artikuluaz bat, zerga bilketako ordenantza baten bitartez ondokoak arautzeko:

Zerga bilketako gestioaren ahalmenak udal organoei izendatzea, udal honetako antolamendu espezifikoaren arabera.

Denok batera eta aldian-aldian jakinarazten diren udal zergazko zorrak borondatezko aldien zerga egutegia, herritarrak segurtasun juridiko handiagoa izan dezan zergak ordaintzerakoan.

Zergak kobratzeko modua, zorrak ezein erakunde laguntzailetan ordaintzeko aukera izango dela, kutxa automatikoetan zein bulegoetan.

Udalari interesatzen zaio herritarrek aldian aldiko zergak helbideraturik izatea eta horixe du oinarri objektibo eta zentzuzkotzat jokabide hori sustatzeko neurriak proposatzerakoan, bai berraztertzeko errekurtsoak aurkeztu ahal izateko, bai behar ez bezala kobraturikoak itzultzeko, bai ordainketak geroratzeko.

Neurri berritzaile moduan, 2004.eko ekitalditik aurrera, zerga-bilketa eta gestioa helbideratze orokorren kopuru handia edukita arinago gauzatzen denez gero, helbideratze orokorra duten zergadunen aldeko konpentsazio ekonomiko bat arautuko da, eta, hala, kobratzen zaizkien likidazio guztietan 3 € itzuliko dizkie udalak, eta euro 1 kobratutako ordainagirietan, Finantza Zuzendaritzak gestionatzen eta nahitaez ordaindu beharreko zerga, prezio publiko eta kontratu bidezko obligazioei dagokienez.

Lehentasunezko interesari dagokionez, udal Aurrekontuak arautzen ez badu,legezko interesa ken % 0,25 izango da.

Ordainen geroratzea onartzeko jardunbide bereziak, berariaz bereizten direla jardunbide orokorra —hori aitortzea eskumeneko ahalmena da—, ordain guztiak helbideratzeko agindu duen herritarrari ezarri beharrekoa eta udalarekin lankidetza hitzarmena izenpeturiko finka administratzaileei ezartzekoa.

Geroratzeak aitortzerakoan ordaindu beharreko interesak, berandutzazko interesa eta lehentasunezko interesa.

Horrela, ordainagiri guztiak helbideratzeko agindu duten herritarrei eta udalaren administrazio emakiden onuradunei lehentasunezko interesa aitortuko zaie.

Automatiko itzultzea Udalak kudeatu eta finantza erakunderen batean helbideratuta dauden zergen ordainagiriak, baldin eta zergaduna kitatutakoarekin ados ez badago.


1.art. - Helburua

Ordenantzaren helburua da arautzeko ahalmena erabiltzea, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzeko apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta udal honetako jardunbide bereziak arautzen zituen martxoaren 8ko 2/2005 Zerga Foru Arau Nagusian hala onarturik baitago.


2. art.- Lege araubidea

Zerga bilketako gestioa honela arautuko da:

1.- Donostiako Udalaren Zerga Bilketako Ordenantza.

2.- Gipuzkoako Lurraldeko Zerga Bilketako Erregelamendua, apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretua.

3.- Zerga Foru Arau Nagusia, martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua.


3. art. - Alkatearen eskumenak

Hona hemen alkateak zerga-bilketaren kudeaketan dituen eskumenak:

1.- Likidazioak onartzea eta indargabetzea.

2.- Zerga errolda, likidazio eta borondatezko epeko ordainagirien aurkako errekurtsoen gaineko erabakiak hartzea.

3.-Tokatzen ez ziren sarrerak itzultzeko eskabideen gaineko erabakiak hartzea

4.- Geroratze edo zatikatze eskabideak ebaztea eskatzailea administrazio emakidaren jabea denean baldin eta zorrak zuzenean emakidarekin erlazionaturik badaude.

5.- Zerga hobariak aitortzeko eskabideen gaineko erabakiak hartzea.

6.- Besteren erreklamazioen gaineko erabakiak hartzea.

7.- Udalari ondasunak izendatzeari buruzko erabakiak hartzea.

8.- Araudi hau garatzeko dokumentuak izenpetzea.

9.- Legez beste organoei aitortzen ez zaizkien zereginak betetzea.


4. art.- Zinegotzi ordezkariaren eskumenak

Zinegotzi ordezkariak alkateak emandako eginkizunak beteko ditu.


5. art. - Diruzainaren eskumenak

Hona hemen diruzainak zerga-bilketaren kudeaketan dituen eskumenak:

1.- Zerga gestioa, zerga ikuskaritza eta borondatezko epeko zein behartze bideko zerga bilketak zuzentzea.

2.- Ordaindu beharra dela eta eginiko konpentsazioen gaineko erabakiak hartzea.

3.- Bere kabuz konpentsatzea erakunde publikoen kredituak.

4.- Kredituak kobraezintzat jotzea.

5.- Txostena ematea azaltzeko ea enkantean saldu ez diren ondasunak udalak berak bereganatu behar dituen.

6.- Aldian aldiko zergen ordain iragarkiak argitararaztea.

7.- Behartze bideko berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

8.- Behartze bideko eta bahituriko ondasunak saltzeko eginbideak ematea.

9.- Behartze bideko jardunbidea bertan behera uzteko eskabideak ebaztea.

10.- Bahituriko ondasunak balioesteko funtzionario aditua izendatzea

11.-Esleituriko finkak Jabetzaren Erroldan jasotzeko egiaztagiria ematea.

12.- Bahituriko ondasunak saltzeko baimena ematea.


6. art. - Zerga-biltzailearen eskumenak

Hona hemen zerga-biltzaileak zerga-bilketaren dudeaketan dituen eskumenak:

1.- Ordaina geroratu edo zatitzeko eskabideen gaineko erabakiak hartzea.

2.- Berme eta korrituen gastuak itzultzeko eskabideen gaineko erabakiak hartzea.

3.- Udalarekiko zorren interesen errekerimenduak eginaraztea.

4.- Bere kabuz konpentsazioak agintzea.

5.- Bahitzeko eginbideak ematea.

6.- Zergazko eta zergaz landako erantzukizunen deribazioak ematea.

7.- Finantza zuzendariak eta diruzainak esku-ordetzan emandako eginkizunak betetzea.


7. art.- Zerga erroldak

1.- Zerga bakoitzaren errolda urtean behin argitaratuko da, hamabost egunean, ordaintzeko epea hasi aurretik, Finantza Zuzendaritzako Jendearen Zerbitzurako Bulegoan, egun Agirre Miramon kaleko 4ko beko solairua.

2.- Zerga errolden aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke alkateari, jendaurreko erakustaldia amaitu eta hilabeteko epean.


8. art.- Zerga egutegia

1.- Aldian-aldian ordaindu beharreko zergek, zergadun guztiei batera jakinarazitakoek, honako borondatezko ordain aldiak dituzte:

OHZMaiatzaren 15etik ekainaren 30a arte.
EJZUrriaren 1etik azaroaren 10a arte.
IbilgailuakMartxoaren 15etik maiatzaren 25a arte.
Espaloiko sarbide eta pasabideakIrailaren 1etik azaroaren 10a arte.
ZaborrakEkainaren 15etik irailaren 25a arte.
Ura eta saneamenduaBi hilabetean hiruhileko eta udalerri osorako fakturatzen den bitartean eta hilabean hiruhileko eta aldeka fakturatzen denetik.
2.- Zerga egutegia jendaurrera plazaratuko da indarraldiaren hasieran, ihardunaldi bakoitzetan udalaren iragarki oholetan, bai Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, bai herriko prentsan.

3.- Egutegia aldatzekotan, banan bana jakinaraziko zaie zerga hura ordaindu behar dutenei, baita oro har ere iragarkia udalaren iragarki oholetan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta herriko prentsan argitaratuta.


9. art. - Non eta nola bilduko diren zergak

Udal zerga eta zuzenbide publikoko sarrerak honela bilduko dira:

1.- Aldian-aldian ordaindu eta herritar guztioi batera jakinarazi beharreko zerga ordainagiriak eta zerga eta prezio publikoen likidazioak:

a) Borondatezko epean, helbideratze aginduaren bitartez, kode irakurgailua duten erakunde laguntzaileen bulego eta kutxa automatikoetan, edo Internetez ordain modu hori prestatuta duten erakundeetan.

b) Behartze bidean erakunde laguntzaileen bulegoetan eta Udaleko Zerga Biltegian zerrenda magnetikodun txartel bidez.

2.- Hirigintzako errekurtsoen ebazpenak, zuhurtziazko ordain arazpenak, besteren ordezko exekuzioak, ordainsariak, kontratu bidezko obligazioak eta isunak ebazpen jakinarazpenean adierazitako tokian.

3.- Isunak:

a) Isun agiri bidez salatzen direnak dokumentu hori bera erabilita ordain daitezke berak adierazitako kontu korrontean eta epean, eta berez izango dute helbideratze orokorraren bidezko ordainketetarako onarturiko 3 €-ko itzulketa.

b) Borondatezko epean egonda ordain modu hori ez darabiltenak eta behartze bideko aldian direnak erakunde laguntzaileen bulegoetan eta kode irakurgailudun kutxa automatikoetan ordainduko dira.


10. art.- Bidegabe kobratutako sarrerak itzultzea.

1.- Subjektu pasiboek beren zerga, prezio publiko eta kontratuetako betebehar guztiak helbidera ditzakete ezein finantza erakundetan.

2.- Aldian-aldian ordaindu beharreko eta oro har jakinarazteko zergetako bat, batzuk edo guztiak helbidera daitezke.

3.- Helbideraturiko ordainagiriak helbideratze kontura bidaliko dira borondatez ordaintzeko aldia amaitzen den egunean.


11. art.- Helbideratze orokotzat jotzea

1.- Helbideratze orokorra agintzen du ordaindu beharra duen lagunak, bestelakorik manatu arte Udalak bidal diezazkion kontu korronteren batera edo gehiagotara aldian-aldian ordaindu behar diren eta herritar guztiei batera jakinarazten zaizkien zerga eta prezio publikoak, baita prezio publiko eta kontratu bidezkoen zerga likidazioak ere, Finantza Zuzendaritzaren mendean egon eta lagun horri dagozkionak, hain zuzen ere.

2.- Helbideratze orokorrak ondorioak izango ditu berehala, ordainagiri-likidazioak kontuan kobratuta.



3.- Berraztertzeko errekurtsoak jartzekoan nahiz ordainketak zatitzekoan izango diren hobariak izateko, bi hilabete lehenago behintzat emana izan behar da zergak helbideratzeko agindua.

4.- Edozein moduz ere, zergadunak zerga guztiak ordaindurik izan beharko ditu.


12. art.- Helbideratze orokorraren ondorioak

Helbideratze orokorreko aginduak ondoko eraginak izango ditu:

1.- Zergadunari bidaliko zaio likidatu kontzeptu bakoitzaren jakinarazpena zenbatekoa kobratu aurretik, honako argibide hauek emanda:

a) Udalak ordaintzeko xedaturiko azken egunean zergadunak adierazitako kontuan edo kontuetan kobratuko dira likidatzen diren zenbatekoak.

b) Nolanahi ere den, ordainagiria argitzeko eska dezake eta Alkateari berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ere.

c) Likidazioei dagokienez, jakinarazpena egiteko eska dezake, eta data horretatik aurrera zenbatuko da berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko epea.

2.- Zergadunak helbideratze horretarako adierazitako kontutik edo kontuetatik honako hau kobratuko da:

a) Epe jakin batzuetan ordaindu beharreko zergei dagozkien ordainagiri helbideratuak.

b) Epe jakin batzuetan ordaindu beharreko zerga helbideratuen ordez egiten diren kitapenak.

c) Epe jakin batzuetan ordaindu beharreko zergetako erroldaren batean alta emateagatik nahiz epe bakarreko zergen gaineko deklarazioak eta ofiziozko ekintzak direla eta egiten diren kitapenak.

3) Finantza Zuzendaritzak ordainketa gestioz kobratzen dituen zerga likidazio guztietan 3 €ko konpentsazio ekonomikoa izango da, eta euro 1 epe jakin batzuetan kobratzen diren zerga eta prezio publikoen ordainagirietan.

Subjektu pasibo bakoitzari orotara zer deskontu dagokion urtean behin kalkulatuko du Udalak berak. Ondoren, bakoitzari dagokiona postaz jakinarazi eta zergak helbideratzeko izendatuko kontu korrontean sartuko dio.

4) Zergadunak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero behar den epean eta moduan, errekurritutako zorra kobratzeko jardunbidea eten egingo da, ezeren bermerik jarri beharrik gabe, harik eta errekurtsoa ebatzi dela jakinarazi arte.

5.- Zorrak zatika ordaintzeko eskabide guztiak onartuko dira, eta lehetasunezko korritua aplikatuko, baldin eta 10.000 € baino zor txikiagoa izan eta urte bete baino lehen ordainduz gero.


13. art.- Helbideratze orokorra kentzea

1.- Behin eginez gero, betiko balio du helbideratze orokorrak.

2.- Helbideratze orokorrak kenduko bada, berariaz adierazi behar da. Kendu, berriz, interesatuak nahiz Udalak egin dezake. Interesatuak, noiznahi ken dezake. Kendutakoan, ordea, helbideratzeak urte hartarako zituen eskubideak galduko ditu. Udalak, berriz, ordainagiriak atzera etortzen zaizkiolako edo helbideratzeko kontuan saldorik ez dagoelako kendu dezake.





14. art.- Ordainketak geroratutakoan erantsiko den korritua

1.-Lehentasunezko interesa:

a) Udal Aurrekontuan adierazitakoa da.

b) Udal Aurrekontuak xedatzen ez duenean, legezko interesa ken % 0,25 izango da.

c) Helbideratze orokorra agindu duten pertsona fisikoei izendaturiko geroratze eta zatikatzeei aplikatuko zaie, baita administrazio emakiden onuradunei hala erabakitzen denean.

2.- Berandutze korritua.

a) Foru Arauan jarritakoa, aplikatu beharreko epealdikoa.

b) Oro har, ordainketak geroratzea edo zatikatzea eskatzen dutenei eransten zaie, eta baita administrazioaren emakidak dituztenei ere, hala erabakiz gero.


15. art.- Ordaina geroratzea eta zatitzea

1.-Eskaria.

Zergadunak aurkeztu beharko du geroratu edo zatikatzeko eskabidea, udal Erregistro Nagusian edo udalaren Zerga Biltegian. Derrigorrez jaso beharko ditu ondoko datu eta dokumentuak:

a) Izen-abizenak, baltzuaren izena, NA edo IFK eta eskatzailearen zerga helbidea.

b) Zorraren kontzeptua, urtea eta zenbatekoa.

c) Zen epetarako den geroratzea edo zatikatzea.

d) Zergatik eskatzen duen, salbu eta helbideratze orokorra egina duen pertsona fisikoak, eskaturiko zenbatekoak eta epeak 10.000 € eta urtebetea gainditzen ez badituzte.

e) Udalaren Zerga-Bilketa Zerbitzuak adierazitako kasu, modu eta kopuruko bermea jartzeko konpromisoa hartzea.

2.- Zergadunentzako arauak.

a) Ordainketa geroratzea edo zatitzea eskatzeak ez du esanahi onartu beharra dagoenik.

b) Banku abala jarri behar da, 2.500 euro baino zor handiagoa zatitzea eskatzen bada.

c) Berandutze korritua ordaindu beharra izango da.

d) Zatika ordaintzekotan, hilean-hilean pagatu beharko dira.

3.- Eskariak erabakitzea.

a) Udalaren zerga-biltzaileak erabakiko ditu, eskabidea egin eta 10 egun baino lehen, 10.000 euro baino gutxiago eta urte bete baino lehenago itzultzeko zorrak geroratzeko edo zatitzeko eskariak.

Gainerako kasuetan, hilabete izango du erabakitzeko

b) Administrazio emakida baten onuradun direnak, baldin eta eskabidea emakidarekin zerikusi zuzena duten zorrak badira, alkateak eman ez eman ebatziko du, eta berberak jarriko ditu zatikatzeko edo geroratzeko baldintzak.

Lehentasunezko interesa ezar liteke eta nahitaez eratu ere behar besteko bermea.

4.- Helbideratze orokorra egina duten zergadunentzako arauak.

Hona hemen ordainketa geroratzeko edo zatitzeko eskaria egin duena helbideratze orokorra egina duen zergaduna izanez gero aplicatuko diren arauak:

a) Hamar mila euro (10.000 €) baino gutxiago eta urte bete baino lehen itzuli nahi baldin bada zatitu nahi den zorra, eskatzea nahikoa izango da zatika ordaintzea onartzeko, ez da bermerik eratu beharrik izango eta lehentasunezko korritua kobratuko da.

b) Hamar mila euro (10.000 €) baino gehiago eta urte bete baino geroago itzuli nahi baldin bada zatitu nahi den zorra, eskatzea ez da nahikoa izango zatika ordaintzea onartzeko, bermea eratu beharra izango eta lehentasunezko korritua kobratuko da.

c) Ordainketa geroratzea eskatuz gero, helbideratze orokorra egin gabe dutenentzako dagoen araua aplikatuko zaie helbideratzea egina dutenei ere, hau da, eskatzea ez da nahikoa izango emateko eta bermea eratu beharra izango da kopuru batetik gora, baina lehentasunezko korritua besterik ez zaie kobratuko helbideratzea egina dutenei.

d) Ordainketa geroratzea edo zatikatzea aztertzeko orduan helbideratze orokorra egindako zergaduntzat hartzeko, geroratzeko edo zatika ordaintzeko eskabidea egin baino bi hilabete lehenago behintzat egina izan behar da helbideratze orokorra.


16. art.- Aldian-aldian ordaindu beharreko zergen bilketaren gestioa

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga

1. Zerga duten ondasunetan izaten diren aldaketak (fisikoak, ekonomikoak nahiz juridikoak), aldaketa gertatu eta hurrengo zerga-alditik aurrera izango dira indarrean, dagozkien ekintza administratiboak jakinarazi beharrik gabe indarrean sartzeko.

2. Zerga honi dagozkion zerga zorrak, aldian-aldian ordaindu beharrekoak eta kolektiboki jakinarazten direnak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, maiatzaren 15etik ekainaren 30a arte edo, azken hau asteguna ez bada, hurrengo asteguna arte.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

1. Zergan alta emateari dagokion kitapena egin ondoren ateratzen den zorra, kitapen agirian adierazitako epean ordaindu behar da.

2. Epe jakin batzuetan ordaindu beharra eta jakinarazpen orokorra duten zergen ordainetan zor dena ordaintzeko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako kobrantza iragarkian adierazitakoa izango da, hau da, urriaren 1etik azaroaren 10erakoa. Azaroaren 10a jai-egun bada, hurrengo lan-eguna izango da ordaintzeko azkeneko eguna.

Ibilgailuen gaineko Zerga

1. Zergan eginiko altei dagozkien likidazio­adierazpenetatik datozen zerga zorrak ibilgailuaren zirkulazio baimena eskuratu baino lehen ordaindu behar dira.

2. Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, martxoaren 15etik maiatzaren 25a arte edo, azken hau asteguna izan ezean, hurrengo asteguna arte.





Ur eta Saneamendu Zerbitzuengatiko Tasa

Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak, baldin eta hiru hilean behin eta udalerri osoan aldi berean fakturatzen badira, bi hilabeteko epean ordaindu behar dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri bezala. Azken eguna asteguna izan ezean, epea hurrengo astegunean bukatuko litzateke.

Zorrak hiru hilean behin eta udalerriko zonen arabera fakturatzen direnean, hilabeteko epean ordaindu beharko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri bezala. Azken eguna asteguna izan ezean, epea hurrengo astegunean bukatuko litzateke.

Zabor Tasa

Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, ekainaren 15etik irailaren 25a arte edo, azken hau asteguna izan ezean, hurrengo asteguna arte.

Espaloiko sarbide eta pasabideak

Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, irailaren 1etik azaroaren 10a arte edo, azken hau asteguna izan ezean, hurrengo asteguna arte.


17. art.- Kobraezinak

1. Udal zerga biltzaileak hala proposatuta, ordaindu beharra zuten batzuei kobratu ezin izan zaienez, Kreditu Kobraezinen Orrian ezarritako irizpide eta prozedurak kontuan izanda eta espedienteak behar bezala dokumentatuta, Finantza Zuzendaritzak kreditu kobratuezinen adierazpena egingo du.

2. Kreditu Kobraezinen Orriak honako kasuak arautzen ditu:

a) Ondasunik ez dutelako eta non dauden ez jakiteagatik kobraezinak direnak

b) Ez ondasunik ez bizileku ezagunik ez izateagatik kobraezinak

c) Ondasunik ez izateagatik eta OHZren Erroldan alta emanda ez egoteagatik kobraezinak

d) Ondasunik ez izateagatik eta Industri edo Merkataritza Uraren Erroldan alta emanda ez egoteagatik kobraezinak

e) Kaudimengabeak

3. Ordaindu beharra duena kobraezintzat joz gero, zorrak behin­behingoz iraungitakotzat hartuko dira, preskripzio epearen barruan lehengoratzen ez diren bitartean. Epea iraganda, zorrak behin betiko iraungiak izango dira.


18. art.- Helbideratutako zergen bilketa bereziaren gestioa

1. Helbideratutako ordainagiri edo kitapenen bat atzera bidaliz gero finantza erakundeak (kontuan dirurik ez dagoelako, titularra edo kontu zenbakia oker daudelako edo dena delako arrazoiren bat delako), beste abisu bat bidaliko zaio ordainagiria edo kitapena ordaindu beharra duenari haren bizileku ohiko gisa ageri den azkeneko helbidera, eta beste hamar egun gehiago emango zaizkio ordainketa borondatezko epean egiteko.

2. Udalak kudeatutako ordainagiri edo kitapen bat ordaindu beharra duenak badu, baldin eta zerga ordaintzea helbideratuta badauka, ordaindutakoa itzultzea eskatzeko eskubidea. Eskabidea, ordea, ordenantza honetan jartzen duen eran egin behar du.

19. art.- Itzultzeak

1. Behar izanik gabe udal zergarik ordaindu bada, itzultzeko eskubidea aitortzeko prozedurak Administrazioak edo alde batek hala eskatuta bultzatu eta bideratuko dira.

2. Beharrik gabe ordaindutako udal zergak Foru Aldundiak gestionatzen dituenetakoak badira, dirua itzultzeko Aldundiak ezarritako jardunbideei jarraituko zaie.

3.- Udalak kudeatzen duen zergaren batean behar ez dena kobratuz gero hura itzultzeko egin behar den eskaria Zergadunari Kasu egiteko Zerbitzuan edo web orrian egin behar da, Udalarenean.

4.- Udalak zergadunaren kontu korrontean sartuko du Udalak berak kudeatutako zergaren batean ez zegokiola kobratutakoa, itzultzeko eskaria behar bezala egin eta hilabete baino lehen sartu ere.


20. art.- Helbideratutako ordainagiriena itzultzea, Udalak kudeatutako zergena

1. Udalak kudeatutako zergen ordainketa helbideratuta eta ordainduta duenak, pausu hauek izango ditu ordaindutakoa atzera jasotzeko:

a) Zergarena kontuan kargatu eta hogeita hamar egun baino lehen, zerga atzera itzultzeko eskatzea nork bere finantza erakundean bertan. Finantza erakundeak, ordaindutakoa zergadunari itzuli eta horren berri eman behar dio Udalari.

b) Hogeita hamar egunak joan eta gero -baina norberaren borondatez ordaintzeko epea ireki eta sei hilabete baino lehen, betiere-, zergadunak eskatu eta Udalak itzuli egingo dio ordaindutakoa, zerga helbideratzeko izendatutako kontuan sartuta dirua eskabidea egin eta bi egun bainio lehen.

c) Ordaindutakoa itzultzeko eskabidean, arrazoiak ere jarri egin behar dira. Egin, berriz, norberak edo norberaren izenean eskatzeko baimena emana duenak egin dezake.

d) Eskabidea Udalaren Zergadunari Kasu Egiteko Zerbitzuan aurkeztuko da.

e) Bietan hala bietan ere, agiri bat emango diote zergadunari, itzultzea hasteko espedientea hasi izanaren gainekoa.

f) Hasieran itzultze horrek ez du esanahi, derrigor behintzat, Udalak eskabidea onartu egingo duenik.

g) Eskabideko arrazoiak aztertu eta haiekin konforme bada Udala, jakinarazpen bat bidaliko dio zergadunari, eskatutakoa onartzea erabaki izana adierazteko.

h) Eskabideko arrazioak aztertu eta haietako batzuekin konforme bada Udala, jakinarazpen bat bidaliko dio zergadunari, ordainagiria zuzendu, berria egin eta harena kitatzea dagokiola erabaki izana eta zergak ordaintzeko izendatu zuen kontuan kargatuko diola adierazteko.

i) Eskabideko arrazoiak aztertu eta ordainagiriak ez duela ezeren zuzenbide akatsik jotzen badu Udalak, jakinarazpen bat bidaliko dio zergadunari, eskabidea atzera bota duela eta berriz ere zergak ordaintzeko izendatu zuen kontuan kargatuko diola adierazteko.

Lehen esandako h) edo i) lerroalde horien arabera kargatutako ordainagiria ordaindu gabe gelditzen bada, premiamendu bidetik kobratuko du Udalak zorra.


21. art.- Kobratzeko Prozedura Geldiaraztea

1.- Honako hauek ez dute berraztertzeko errekurtsoarekin batera bermerik aurkeztu beharrik izango, errekurtsoa behar zen garaian eta moduan aurkeztu badute, eta kobratzeko prozedura geldiaraziko da, errekurtsoa ebazten den arte:

a) Administrazio emakida baten jabeek, errekurtsoak emakidari zuzenean lotuta dauden zorrekin zerikusia duenean.

b) Helbideratze orokorra egina duenari, helegitea aurkeztu baino bi hilabete lehenago.

c) Udalarekin Lankidetza Hitzarmena sinatu duten finka­administratzaileek, errekurtsoak zerikusia badu hitzarmenean araututako zorrekin.

2. Berraztertze helegitea ez onartzea erabakiz gero, bukatu egingo da, ordutik aurrera, kobrantza etenda izateko aldia, ondorio guztiekin, bermea jartze aldetik eta administrazio ekintzak betearazte aldetik.


22. art.- Behartze aldia Autonomiadun Erakunde eta Udal Patronatuen errekurtsoei dagokienez

Autonomiadun Erakundeek eta Udal Patronatuek, Zuzenbide Publikoaren arabera dagozkien ondasunak kobratzeko borondatezko epea amaituta, Udal zerga biltzaileari eskatuko diote, Patronatuko Batzordeak hartutako erabakiaren bidez, zorrak kobratzeko behartze bideari ekin diezaiola.


Azken xedapena

Ordenantza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.


Xedapen indargetzailea

Indarge geratzen da Donostiako Udalaren Zergak eta zuzenbide publikoaren araberako beste sarrera batzuk biltzeko ordenantza honen aurrekoa.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako sarrerak biltzeari buruzko Donostiako Udalaren Ordenantza 2003ko urriaren 27an onartu zela. Ezarritako aldaketak 2003ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu zen.