Udal jabari publikoa okupatzeagatiko prezio publikoak 1998

UDAL JABARIKO ONDASUNAK OKUPATZEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEKO ORDENANTZA




1. artikulua.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak prezio publikoei buruz xedatutakoarekin bat, udal-jabari publikoa okupatzeagatiko prezio publikoak arautu eta galdatu egiten dira.


2. artikulua.

Udalaren jabari publikoaren erabilera pribatiboarengatik edo probetxamendu bereziarengatiko diruzko ordainak izango dira Ordenantza honetan araututako prezio publikoak.


3. artikulua.

Dagozkien lizentzien titularrek, edo hauen ezean, udal-jabaria beren onurarako gozatzen, erabiltzen edo bereziki probetxatzen dutenek izango dute prezio publikoak ordaintzeko betebeharra.


4. artikulua.

Herri Administrazioek ez dute prezio publiko hauek ordaintzeko betebeharrik zuzenean ustiatzen dituzten komunikazioetako zebitzu publikoei atxekitako probetxamenduengatik, ez eta hiritarren segurtasunerako edo defentsarako berehala beharrezko diren probetxamenduengatik.


5. artikulua.

1. Prezio publikoak finkatu eta aldatzea, Gipuzkoako Udal Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 50. artikuluan xedatutakoari jarraiki, Udalbatzarraren eskumenak dira, Gobernu Batzordea ordezkari izateko ahalmenen kalterik izan, apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 23-2b artikuluaren arabera.

2. Baimendu eta egindako probetxamendu bakoitzeko ordainduko da prezio publikoen zenbatekoa, eta murriztezina izango da prezioa finkatzeko agiri, baldintzen orri edo baimenetan ezarritako aldiekiko.

3. Prezio publikoen zenbatekoa zehazteko ondorengoak izango dira kontutan: okupazio-mota, azalera eta aldia, instalatzen den bide publikoaren maila, instalatuko diren elementuen ezaugarriak eta egingo den erabilera.

4. Ondorio horietarako, kaleak mailen arabera sailkatzen dituen Ordenantza erregulatzailea erabiliko da.


6. artikulua.

Prezio publikoak honela ordainduko dira:

1. Probetxamendu baimenduak eta iraunkorki luzatuak, errolda eta errejistro bat eginda gestionatuak, agiri hau onesteko izapidetzan aipatutako epean.

2. Emakida bidez baimendutako probetxamenduak, baldintzen orrian aipatutako epean.

3. Probetxamendu berriak eta lizentzia eman baino lehen baimendu zein luzatzen direnak. Ekonomia eta Ogasun Alorreko Ordezkariak ezarritako moduan eta epean.


7. artikulua.

1. Erabilerak nahiz probetxamenduak kalteak sor badiezaizkie udal ondasunei, Udalak kalte horiek estaltzeko egoki iritzitako zenbatekoa gordailatzeko eskatuko du, dagokion prezio publikoa ordaintzearen kalterik gabe.

2. Erabilera pribatiboak edo probetxamendu bereziak jabari publikoa hondatzea edo narriatzea badakar, onuradunak, prezio publikoa ezezik, berreraikuntza edo konponketa gastuen kostu osoa ere ordaindu beharko du, bai eta zenbatekoa gordailatu ere.

3. Nolanahi ere, kalteak konponezinak badira, Udalak ondasunak edo horien balioa itzultzeko edo konpontzeko eskatuko du.


8. artikulua.

1. Gaiak nahiz elementuak instalatzeko, edo hasieran baimena eskuratutakoak aldatu, eraldatu, zabaldu edo gutxitzeko udal lizentzia beharko da. Lizentzia hori emateko Ordenantza honetan erregulatutako prezio publikoek ordainduta egon beharko dute, bitartean ezingo zaiolarik erabilerari edo probetxamenduari hasierarik eman.

2. Prezio publikoa ordaindu ezean, lizentzia indargetu egingo da.


9. artikulua.

Ordenantza honetan erregulatutako prezio publikoek ez dute loturarik mota guztietako lizentzia, baimen eta haizugoak emateagatiko tasak erregulatzen dituen Ordenantzari jarraiki ordaindu behar direnekin.


10. artikulua.

Udalak zehapenak jar ditzake lizentziarik gabeko erabilera edo probetxamenduagatik. Nolanahi ere, eta bidezkoak izan daitezkeen bestelako zehapenen eta erantzukizunen kalterik gabe, erabilerak edo probetxamenduak baimenduz gero, prezio publiko honengatiko kopuruak ordaindu beharko dira.


11. artikulua.

1. Jabari publikoa okupatzeko baimen edo lizentzi eskatzailearen eta Udalaren artean sortzen diren eskubideak eta betebeharrak erabilera mota bakoitzaren baldintza tekniko eta administratiboen orri-ereduan ezarriko dira. Orri horiek Gobernu Batzordeak onetsiko ditu Udaleko Zerbitzu Teknikoek proposaturik.

2. Baldintzen Orri-ereduetan, ondorengoak hartu beharko dira barne:

a) Baimendutako okupazioaren deskribapena, iraupena eta aldizkakoa den ala ez esatea.

b) Okupazioaren eskatzailearen diruzko betebeharrak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua barne, baita eska dakizkiokeen bermeak ere.

c) Diruzkoak ez diren betebeharrak Administrazioaren aurrean gordailatzeko beharra du eskatzaileak, Udalak jabari publikoaren okupazioaren erregulartasuna modu egokian kontrolatu ahal izateko.

d) Udalak ezarritako baldintzak ez betetzeak dakartzan zigorpenak.


12. artikulua.

Jabari publikoaren okupazioa eskatzen duenak adostasuna emango die Udalak ezartzen dizkion baldintza eta betebeharrei, baldintza orri-ereduak sinatzearen bitartez.


13. artikulua.

Nahiz eta jabari publikoa okupatzearen izaeragatik orri-eredua sinatzea beharrezkotzat ez jo, orri-eredu hori, nolanahi ere, eskatzailearen esku egongo da.


14. artikulua.

1. Bretxa, Gros, San Martin eta Antiguoko Azoka eta Arrandegietan baimendutako postuetako administrazio-emakiden eskualdaketei artikulu honen hurrengo paragrafoetan bildutako erregelak ezargarriko zaizkie.

2. Baimendutako postuen administrazio-emakidaren eskualdaketetan ezartzen den ordaineko prezioaren % 25 bereganatuko du Udalak.

3. Udalak eroslehentasunerako eskubidea izango du, postuaren erabiltzaileak lekualdatzeko erabakia eta eskatutako prezioa jakinarazten dion egunetik hasita hurrengo 60 egunetan erabili ahal izango duelarik.


15. artikulua.

Probetxamenduaren emakidadunari egotz ez dakizkiokeen arrazoiengatik probetxamendua egiten ez denean, bidezkoa izango da dagokion zenbatekoa itzultzea.


16. artikulua.

Interesatuak lizentzia erabiltzeari uko egiten badio berari egotz ez dakizkiokeen arrazoiengatik, Udalak ordaindutako kopurua itzuli ahal izango dio, emandako probetxamenduak beste probetxamendu batzuk oztopatu ez baditu.


17. artikulua.

Udalak premiamendu-prozedura bidez galda ditzake prezio publikoengatiko zorrak.


Azken xedapena

Ordenantza honek eta bere eraskinak 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak eta indarrean iraungo du indargetu edo aldaketzea erabaki arte.


Xedapen indargetzailea

Aurreko Udaleko jabari publikoa okupatzeagatiko prezio publikoa erregulatzen duen Ordenantza indargetu egiten da.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Udal Jabari Publikoa Okupatzeagatiko Prezio Publikoak arautzen duen Eraskina 1997ko Urriaren 14an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 1997ko Abenduaren 31ko 249.GAOn argitaratu ziren.