Estolderi Zerbitzuagatiko tasa 2004

ESTOLDERI ZERBITZUAGATIKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA



1. art.- Foru araudia.

1989ko uztailaren 53ko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, bere III. atalaburuko 3. atalean ematen dituen xedapen orokorrekin bat etorriz, estolderi zerbitzua emateagatiko tasa arautu eta ordainarazten da.


2. art.- Zergagaia

Donostiako udalerrian dauden ondasun higiezinetatik hondakin urak eta euriarenak ateratzen dituen estolderi zerbitzuagatik ordaindu beharko da hemen araututako tasa. Honako iharduerak sartzen dira zerbitzuaren barruan:

1.- Udal sareari edo estolderi pribatuari lotzeko beharrezko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko Udalak egindako lanak.

2.- Udal estolderi sarea eta arazketa prozedurak mantendu, kontserbatu eta hobetzekoak.

3.- Putzu beltzak eta estolderi sare pribatuak bereziki zaintzekoak.


3. art.- Sortzapena

Zerbitzua ematen denean sortzen da tasa ordaindu beharra.


4. art.- Zerk sortarazten du tasa ordaindu beharra

1. Zerbitzua emateak berarekin dakar tasa ordaindu beharra. Zerbitzu hau derrigorrez jaso beharrekoa da.

2. Honelakoetan joko da zerbitzua ematen dela:

a)zerbitzua ondasun higiezin batean ematen hasten denean, bertako hartuneak egiaztatzekoa: lehen erabilerako lizentzia eskatzen denean edo, halakorik egon ezean, hartunea sareari lotzen zaionean

b) hondakin urak isurtzekoa, bai udal estolderiari lotutako ondasun higiezinetatik bai, dagoeneko lotuta egon ala ez, eraikitzeko lizentziaren arabera udal sareari derrigorrez lotu behar diren ondasun higiezinetatik: zerbitzua ematen denean, eraikin osoa edo horren zati bat hutsik badago ere

c) putzu beltzak edo estolderia pribatuak dituzten ondasun higiezinak zaindu eta ikuskatzekoa: zaintze edo ikuskatze lanak egiten direnean.


5. art.- Sujeto pasiboa: zergadunak

Tasa honakoek ordaindu behar dute, zergapekoak dira eta: gizakiek eta zuzenbide izakiek, oinordekotza banatugabeek, ondasunen elkarteek eta, zuzenbide nortasunik izan gabe, unitate ekonomikoa diren edo zergagai den aparteko ondarea duten bestelako entitateek, baldin eta zerbitzua eskatu badute edo zerbitzutik nolabaiteko onura ateratzen badute.



6. art.- Sujeto pasiboa: ordezkoa

Zergapekoak ordaindu ezean, ondasun higiezinen jabeek ordaindu beharko dute.


7. art.- Salbuespenak

1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, bigarren xedapen gehigarrian jasotzen duenarekin bat etorriz, Compañía Telefónica Nacional de Españak ez du tasa hau ordaindu beharrik izango.


8. art.- Ohinarri zergagarria

1.- Ur zerbitzuagatiko prezio publikoa hartuko da hondakin urak isurtzeagatiko zerga oinarritzat.

Hortaz, banandurik egon eta hartunea duen eraikin bakoitzak gutxieneko kuota finko bat izango du

2.-Udalaren ur zerbitzuko abonatuak ez diren ondasun higiezinetatik hondakin urak isurtzeagatiko zerga oinarria modu berean kalkulatuko da, hartzen duten ur kopuruaren eta dagokien ur prezioaren arabera.


9. art.- Zerga-tipoak

Zergaren zenbatekoak isurketa motaren araberakoak izango dira.


10. art.- Kuota zuzentzea

1.- Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariak, zerbitzu teknikoen txostenean oinarrituta, %20tik %80ra arteko murrizketa egin ahal izango die industri iharduera duten erabiltzaileen kuotei, baldin eta ura bada beren azken ekoizkin landuen osagarrietako bat.

2.- Kuotaren gaineko zuzenketa hori egin dadin, interesatuak berak eskatu beharko du eta eskabidean adierazi beharko du gastatzen duen ur kopurutik zer portzentaia izango den, batez beste, ekoizkinaren osagarri.

3.- Murrizketa aldizka egin dadin, onuradunak urtero egin beharko du adierazpen hori, dagoeneko bidali zaizkion ordainagiriak aintzat hartuta.


11.- art. Zergazko kuotak

Honela ateratzen da kuotaren zenbatekoa:

a) Putzu beltzak eta sareak zaindu edo ikuskatzeagatik eta hartuneak egiaztatzeagatik kuota finko bat ordaindu beharko da.

b) Zerga oinarria hondakin urak isurtzeagatiko zergaren zenbatekoaz biderkatuko da:


12. art.- Kudeaketa

1. Udaleko Ur eta Saneamendu Zerbitzuak, sarea handitu edo berritzen denean, hartuneak aldatzera edo gehiago egitera behartzeko ahalmena du.

2. Tasa honena kudeatzea, kitatzea, begiratzea eta biltzea Udalak berak egingo du, uraz hornitzeko zerbitzua emateko tasarekin batera eta horren osagarri. Alde horretatik, urarena fakturatzeko erabiltzen diren arauak izango dira tasa honetan erabiliko direnak ere.


13. art.- Formazko eginbeharrak

1. Zergapekoek zerbitzua erabiltzeko moduaren aldaketak, ondasun higiezinen eskualdaketak eta isurketa motaren aldaketak -Ur eta Saneamendu Zerbitzuaren irizpideak eta Uren Komisariaren arauak bete behar dituztenak- aditzera eman beharko dituzte horretarako dagoen inprimakian.

2. Estolderi zerbitzua erabiltzen duten zergapekoek, Ur Horniketa Zerbitzuko abonatuak ez badira, gastatutakoa aditzera eman beharko dute tasa hau kitatzeko.


14. art. - Arau orokorrak

1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauarekin bat, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak eta Zergabilketari buruzko Araudiak kudeaketa, kitapen, ikuskaritza, bilketa, arau hauste eta zehapenei buruz ezartzen dituzten arauak tasa honetan ere bete behar dira.


Azken xedapena

Ordenantza honek 1997ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina, eta bere Eraskinak 2001eko urtarrilaren 1ean. Indarrean jarraituko dute horiek aldatu edo indargetzea erabaki arte.


Indargabetzeko xedapena

Estolderi zerbitzua emateagatiko tasak arautzen zituen lehengo ordenantza indarrik gabe gelditzen da.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Estolderi Zerbitzuagatiko Tasa arautzen duen Ordenantza 1996ko urriaren 31an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela, eta ezarritako aldaketak 1996ko abenduaren 31ko 251. GAOn argitaratu ziren. Ordenantza honen Eraskina 2000ko urriaren 26an onartu zen eta ezarritako aldaketak 2000ko abenduaren 29ko 246. GAOn argitaratu ziren.