Udalaren Kiroletako Patronatuak eskainitako zerbitzu, hainbat iharduera eta instalazioen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak 2006

Donostiako Udalaren Kiroletako Patronatuak eskainitako zerbitzu, hainbat iharduera eta instalazioen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak


1. art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean eta zerbitzuak eskaini eta iharduerak burutzeagatik salneurri publikoak arautzen dituen Udal Ordenantzan ezarritako salneurri publikoei buruzko xedapenen arabera, Donostiako Udal Patronatuak eskainitako zerbitzu eta iharduera zein bertako instalakuntza eta horrela hitzartzen dituenen probetxamendu bereziak eskaintzeagatiko prezio publikoak arautzen dira.


2. art.- Kiroletako Patronatuaren eskumenak.

1. Donostiako Kiroletako Udal Patronatuak, Udal Erakunde Autonomiaduna izanik, kiroletako instalakuntzen eta ihardueren erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak, erabiltzaileen berezitasunetara egokitutako erabiltzeko baldintzak, eta instalakuntzen babes eta erabilera ezarri eta galdatzen ditu.

2. Patronatuak, herritarren interesa kontuan izanik, zerbitzuen eta kontrataturiko instalakuntzen erabileraren berezitasunak alda ditzake.


3. art.- Ordaintzera behartuak

Ordaintzera behartuta daude Kiroletako Udal Patronatuaren instalakuntzak eta eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko baimena duten pertsona eta erakunde guztiak.


4. art.- Ordaindu beharra noiz sortzen den, zer egunetan.

Ordain-beharra izenematea edo erreserba gauzatzen den unean sortzen da.


5. art.- Prezioak jartzea Udalbatzak.

1.- Kiroletako Udal Patronatuak salneurri publikoak finkatzea proposatzen du, eta hori egitea Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 50. artikuluan xedaturikoaren arabera, Udal Batzarrari dagokio.

2.- Gizartearen onerakotzat jotzen bada, eta Udalbatzarrak baimen orokorra eman eta gero, Patronatuko Batzordeak pertsona juridiko, erakunde eta elkarteekin sinatu beharreko hitzarmenak onartu ahal izango ditu, instalazioak erabiltzeagatik prezio bereziak ordain ditzaten.


6. art.- Prezioak ordaintzea.

1. Salneurri publikoak Kiroletako Udal Patronatuak administratu eta kobratu behar ditu, betekizunak finantza-erakunde kontzertatuek betetzearen kalterik gabe.

2. Uztailaren 5eko 11/1.989 Foru Araueko 2-2 artikuluan eta Udal Ordenantzako 10. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, salneurri hauengatik sor litezkeen zorrak premiabidezko administrazio-prozeduraz galdatu ahal izango dira.

Patronatuko gerenteak Udal Diruzaintzari behartze-bideko ihardunbidea izapidatzeko eskatuko dio.


Azken xedapena

Prezio publiko hauek 2005eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta hala segituko dute harik eta indarrik gabe uztea edo aldatzea erabaki arteko guztian.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udalaren Kirol Patronatuak eskainitako zerbitzuak erabiltzeagatiko Prezio Publikoa arautzen duen Ordenantzaren eraskina 2005ko azaroaren 29ko Udalbatzan behin betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2006ko urtarrilaren 17ko 11. GAOn argitaratu ziren, eta 2006ko otsailaren 9ko 27. GAOn argitaratu ziren.