Irekitzeko eta Jarduteko Lizentziak emateagatiko tasak 2006

Irekitzeko eta Jarduteko Lizentziak emateagatiko tasak arautzeko Ordenantza Fiskala





1. art.- Foru Araudia

Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, III. atalburuko 3. atalean xedatutakoarekin bat etorriz, establezimenduak irekitzeko eta jarduteko lizentziak emateagatiko tasak arautu eta galdatu egiten dira hemen.


2. art.- Oinarri zergagarria

Donostiako udalerrian iharduera mota guztietan egingo diren irekiera, jarduerak, lekualdaketa, eskualdaketa, lagapen, zabalketa eta negozio aldaketak gauzatzeko lizentziak eman aurreko teknika eta administrazio zerbitzuak dira tasa hauen gaia.


3. art.- Irekitzea eta jardutea zer den.

Tasa hauentzat, irekiera eta jarduera izango dira, eta irekiera nahiz jarduera lizentziak atera beharko, beraz, ingurugiroa babestu eta lurraldea antolatzeko araudiaren arabera lizentzia horiek atera behar dituzten jarduera eta instalazio publiko nahiz pribatuak, betiere Udaleko hirigintza izapideak egiteko fitxen sailkapena kontuan hartuta. Fitxa horiek ordenantzarekin batera doaz, eranskin informatibo gisa, hain zuzen ere:

1.- Lehen instalazioak.

2.-Beste lokal batzuetara lekualdatzeak.

3.- Lokal beretan iharduerak zabaltzea eta aldatzea, nahiz eta titularra lehengoa izan.

4.- Lokalak handitzea.

5.- Lizentzia behar duten jarduerak legeztatzea.

6.- Lizentzia behar duten jarduerak arautzea.

7.- Lizentzia berrikustea, jabearen jokabidea, salaketak edo udal ikuskaritza direla bitarte.


4. art.- Sortzapena

Lizentzi eskabidea izapidatzen hasten denean sortzen dira Tasak.


5. art.- Sujeto pasiboa

Tasa honen sujeto pasibo dira lizentzia eskatzen eta eskuratzen duten pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta nahiz eta nortasun juridikorik ez izan, zergagarria den batasun ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen dutenak.




6. art.- Salbuespenak

Jarduera ez dauka irekiera tasarenik ordaindu beharrik, nahiz eta eskatu bietarako eskatu behar duen lizentzia:

1.- Tasa ordaindu behar duen jarduerak eta instalazioak.

2.- Higiezinak ukitzen dituzten ezustekoak edo ezinbestekoak direla eta egiten diren lekualdaketak.

3.- Herri onurakotzat jotako elkarteak eta ongintzako edo ongintza-hezkuntzako elkartetzat jotakoak..

4.- Akura-eskualdapenak edo titular-aldaketak, hauetanegiten zen iharduera aldatzen ez denean.


7. art.- Hobariak.

Honako hobaria aplikatzea lizentzia hauen kuotan:

1.- %95eko hobaria jarduerarik egiteko biderik ematen ez duten eta jarduerarik egitea berekin ez daramaten instalazioetarako ematen diren lizentzien kuotan, bai merkataritza edo industri jarduera nahiz jarduera profesionala egiteko baimena duten lokalen kasuan bai inolako jarduerarik egin behar ez den lokal zein etxebizitzen kasuan.

2.- %95eko hobaria edozein jarduera merkataritzakoa, industriakoa nahiz profesionala ireki edo instalatzeko baimen orokorra duen eraikin edo pabilioi batean aritzeko lokal bakoitzari ematen zaion irekiera edo jarduera lizentziaren kuotan.


3.- Lokal edo establezimendu berriari dagokion tasaren % 75eko hobaria emango da interesatuek, borondatez, hirigunetik industripoligonoetara aldatzea eskatzen dutenean, beti ere aurreko lokala edo establezimendua ixten badute.

4.- Norberaren borondatez eskatuz gero lehenagotik irekita dagoen jarduera erregulatzeko lizentzia, kuotaren %90eko hobaria izango da.

5.- Tasan %50eko hobaria izago dute lizentzia jabeek beren baitako zergatiak direla-eta lizentziari uko eginez gero jarduerari ekin aurretik eta zerga erroldetan ere baja eskatzekotan.

6.- Aukeran tasaren kuotan %50eko hobaria eman dakieke azoka eta erakusketei horiek egiterakoan interes orokorrak eta publikoak sustatu edo bultzatuz gero, direla kulturalak, sozialak, asialdikoak edo kiroletakoak; horrelakoetan eginiko salmentek denda, industria eta zerbitzu profesionalen interesak kaltetzen ez badituzte.


8. art.- Zerga oinarri

Oinarri zergagarria, eraskinean agertzen dena, lokalaren azalera kontutan hartuz, kantitate finkoen arabera ezartzen da.


9. art.- Zerga kuotak

1.- Zergazko kuotak eraskinean agertzen diren koefiziente zuzentzaileen arabera zuzentzen dira, kaleak mailen arabera sailkatzen dituen Ordenantza Fiskalaren arabera eta iharduera gogaikarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuen sailkapena oinarri hartuta.

2.- Soindu gabeko jarduera salbuetsietarako irekiera tasaren kuota eta jarduera tasaren kuota tasa horiek arautzeko eranskinean jarritako gainkargarekin zuzenduko dira.


10. art.- Kudeaketa

1.- Merkatal galeriak direnean, bere baitan elkarren arteko loturarik ez duten zehaztugabeko kopuruko establezimenduekin, titular bakoitzak lizentzia bana eskatu beharko du beste edozein establezimendu izango balitz bezala.

2.- Merkataritza zentroetan, hau da, haien artean loturarik ez duten lokalez osatutako zentroetan, titular bakoitzak bere lizentzia eskatu beharko du, beste edozein establezimendutan gertatzen den bezala.

3.- Sujeto pasiboak bere izena, NAN edo IFK eta helbidea jarri beharko ditu irekiera-lizentzien eskabideetan, baita autolikidazioa egiteko behar dituen datu guztiak.

4.- Sujeto pasiboak autolikidazioa egiteko eska diezaioke Zergak Izapidetzako Zerbitzuari.

5.- Sujeto pasiboak derrigortuta dago autolikidazioa egin eta hartarako ezarritako kontu korrontean ordaintzera, lizentzia eman zaiola jakin arazten zaion egunetik aurrera 10 egun izango dituelarik hori betetzeko.

6.- Zergak Izapidetzako Zerbitzuak lizentzia eman zaiola jakinaraziko dio sujeto pasiboari, tasa ordaindu ondoren, jaso egin dezan.

7.- Sujeto pasiboak lizentzia erakutsi beharko dio Udaleko Ikuskaritza Zerbitzuari finkan agertzen denean iharduerak lizentziari lotzen zaizkiola egiaztatzera.

8.- Interesatuek Udalaren ordainagiria aurkeztu beharko dute lizentzia jasotzeko, ordaindu zen banketxeak zigilatuta.


Azken xedapena

Ordenantza hau eta bere eranskina indarrean sartuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean, eta ondorioak izango dituzte 2005.eko urtarrilaren 1etik aurrera, indargabetzea edo aldatzea erabaki arte indarrean egongo direla.


Xedapen indargetzailea

Establezimenduak Irekitzeko Lizentziengatiko Eskubide eta Tasak arautzeko aurreko Ordenantza indarge geratzen da.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Irekitzeko eta Jarduteko Lizentziak emateagatiko Tasak arautzen duen Ordenantza eta bere eraskina 2005ko azaroaren 8an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2005ko abenduaren 29ko 246. GAOn argitaratu ziren.