Trakzio Mekanikodun Ibilgailuak Udal Bide Publikoetan Aparkatzeagatiko tasak 2006

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuak Udal Bide Publikoetan Aparkatzeagatiko tasak arautzen dituen Zerga Ordenantza




1. art.- Foru araudia.

1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, xedatzen duenarekin bat etorriz, trakzio mekanikodun ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeagatiko tasak arautu eta ordainarazi egiten dira.


2. art.- Zergagaia

Trakzio mekanikodun ibilgailuak Udalak Araututako Aparkatze Zerbitzuari buruzko Ordenantzak udal bide publikoetan zehaztutako alderdietan aparkatzen direnean egiten den udalaren herri jabetzaren aprobetxamendu berezia da tasa hauen zergagaia.

Aparkatzea ibilgailua hiru minutu baino gehiago geldituta izatea da, gelditu beharra zirkulazioak berak eragin ez badu behintzat.


3. art.- Sortzapena

Tasak ordainduko dira udal bide publikoetan aparkaleku gisa mugaturiko aldeetan estazionatzerakoan.


4. art.- Zergaldia

Zergaldia guztiz bat dator estazionaldiaz.


5. art.- Subjektu pasiboa

Subjektu pasiboak honako hauek dira:

1.- Iraupen mugatua duten aparkatzeei dagokienez, udal bide publikoetako araututako aparkalekuetan aparkatuta dauden ibilgailuen gidariak.

2.- Iraupen mugaturik ez duten aparkatzeei dagokienez, gida baimenetan ibilgailuen jabe gisa ageri diren lagun zein erakundeak.


6. art.- Salbuespenak

Estatuak, autonomia erkidegoek eta toki erakundeek ez dituzte tasa hauek ordaindu behar ez zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio­zerbitzu publikoei dagozkien aprobetxamenduengatik ez herritarren segurtasunari edo nazioaren defentsari zuzenean lotuta daudenengatik.


7. art.- Zerga kuota

Zerga kuota ordenantza honen eranskinean ageri da. Honakoak kontuan izan dira kuota finkatzeko: kalea zer alderditan dagoen, aparkatzeko baimena zer motatakoa den, ibilgailu mota eta ibilgailua zenbat denboraz egoten den aparkatuta araututako aparkalekuetan.


8. art.- Noiz eta nola ordaindu

Tasa udalaren herri jabetzaren aprobetxamendu berezia gauzatu baino lehen ordainduko da, ordainketa egiaztatzen duten txartelak ematen dituzten makinetan.


9. art. Ezarri beharreko arau orokorrak

Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean, Zergabilketa Erregelamenduan eta horiek garatzeko arauetan kudeaketa, likidazioa, ikuskaritza, zergabilketa, arau hauste eta zehapenei buruz ezarritako arauak bete behar dira tasa hauei dagokienez.


Amaierako xedapena

Ordenantza hau 1999ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean. Eranskina, berriz, G.A.O.n argitaratutako egunetik aurrera izango da indarrean, nahiz eta ondorioak 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituen. Indargabetzea edo aldatzea erabaki arte indarrean segituko dute.


Indargabetze xedapena

Trakzio mekanikodun ibilgailuak bide publikoan aparkatzeagatiko prezio publikoa arautzeko aurreko Ordenantza erregulatzailea indarge geratzen da.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Trakzio Mekanikodun Ibilgailuan Udal Bide Publikoetan Aparkatzeagatiko Tasak arautzen duen Ordenantza 1998ko urriaren 21an egindako Udalbatzarrean behin betiko onartu zela eta ezarritako aldaketak 1998ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren. Bere eraskina 2005ko azaroaren 8an egindako Udalbatzarrean behin betiko onartu zen, eta ezarritako aldaketak 2005ko abenduaren 29ko 246. GAOn argitaratu ziren.