Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ematen dituen zerbitzuengatiko prezio publikoak 2002

DONOSTIAKO UDALAREN MUSIKA ETA DANTZA ESKOLAK EMATEN DITUEN ZERBITZUENGATIKO PREZIO PUBLIKOAK



1. artikulua.

Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean prezio publikoei buruz xedatutakoarekin bat, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ematen diren zerbitzuengatiko prezio publikoak arautu eta galdatu egiten dira.


2. artikulua.

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak, udal erakunde autonomiaduna izanik, musika eta dantzaren irakaskuntza ez arautua du helburu; ikasturteko programak prestatu, irakaskuntza antolatu, eta bertara sartzeko irizpideak finkatu eta galdatzen dituelarik.


3. artikulua.

Prezio Publikoak ordaindu beharra zerbitzuak ematen hasten den unean bertan sortzen da, izenemate egitean eta onetsitako eta baimendutako ikastegiek bere expedienteak, aktak eta notak izapidatzeko eskatzean, zenbateko osoa edo zati bat aurretiaz eskatzearen edo utzi beharraren kalterik gabe.


4. artikulua.

1. Ikastaroetan parte hartu nahi dutenak Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak eskaturiko izapideak bete beharko ditu eta izanemate edo aurreizenematea egin, Eskolak berak zehazturiko epeetan.

2. Matrikula behin-betikoa izan dadin. Donostia erroldaturik egotearen ziurtagiria beharko da.

3. Donostiako biztanleak ez direnek ere egin dezakete matrikula, leku hutsik egonez gero eta hurrengo puntuan zehazturiko prezio zuzenketa gehiturik.


5. artikulua.

Prezio Publikoa Musika eta Dantza Eskolak eskainitako zerbitzuak erabiltzen dituenak ordaindu beharko du, dena dela ekintza edo Kontserbatorioaren ikasgua.


6. artikulua.

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak prezio publikoak proposatuko ditu, baina Udalbatza Osoak finkatu beharko ditu, Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 50. atalean ezarritakoa betetzeko, Udalbatzak Gobernu Batzordeari horretarako ahalmenak ematearen kalterik gabe, apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 23-2b atalean ezarri bezala.

Prezio publikoen zenbatekoa ikastaro osoari dagokio eta inoiz ere ezingo da murriztu.


7. artikulua.

1. Prezio publikoak Musika eta Dantza Eskolak zehazturiko epe eta erakundeetan ordainduko dira, izenematea egin baino lehenago edo gainerako zerbitzuen eskabidea onartu aurretik. Matrikularen guztizko zenbatekoa epe bakar batean ala bi epetan ordain daiteke (1.a: % 60, 2.a: % 40; bigarrena urte bereko abenduko lehenengo hamabostaldian ordaindu beharko da).

2. Aurreko urtean ere matrikulatuta egon eta berriz ere tokia gordetzea nahi izanez gero, matrikularen %10a aurrez eman behar da, eta matrikula egitekoan hori gutxiago ordainduko da. Berriz ere matrikulatu nahi ez bada, itzuli egingo da jarritako dirua, baina, eskolak jarritako pausuak eta epeak betez gero.

3. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 2.2 atalean xedatutakoarekin bat, prezio publiko horiengatiko zorrak premiamendu prozeduraren bitartez galda ditzake Udalak.


8. artikulua.

1. Prezioa ordaindu behar duenaren esku ez dauden arrazoiak direla eta zerbitzua ematen ez zaionean, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

2. Funtsezko arrazoiengatik prezioa ordaintzen behartuta dagoenak aurreko hileetan ordaindutako izenemateari uko eginez gero, ikasturtea hasi baino lehen, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ematen dituen zerbitzuengatiko Prezio Publikoak arautzen duen Ordenantza eta prezioak arautzen dituen Eraskina 2001eko urriaren 22an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela. Ezarritako aldaketak 2001eko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.