Gazteriaren Aterpetxe eta Kanpalekuetako Patronatuko instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeagatiko prezio publikoak 2004

DONOSTIAKO GAZTERIAREN ATERPETXE ETA KANPALEKUAREN UDAL PATRONATUKO INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK ERABILTZEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEKO ORDENANTZA






1. art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen 11/1989 uztailaren 5eko Foru Arauean ezarritako prezio publikoei buruzko xedapenekin bat, Donostiako Gazteriaren Aterpetxe eta Kanpalekuen Udal Patronatuko instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeagatiko prezio publikoak arautu eta galdatu egiten dira.


2. art.- Aterpetxe Patronatuaren eskumenak.

1. Donostiako Gazteriaren Aterpetxe eta Kanpalekuen Udal Patronatuak, Udaleko Erakunde Autonomiaduna izanik, ondorengoak ezarri eta galdatuko ditu: erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak, erabiltzaileen ezaugarriei egokitzen zaizkien erabilera-baldintzak, baita udalerri honetan nahiz beste batzuetan kokatutako instalazio desberdinak babesteko eta erabiltzeko arauak ere.

2. Patronatuak, onura publikoko arrazoiak kontutan izanik, kontratutako zerbitzuen ezaugarriak eta instalazioen erabilera aldatu ahal izango ditu.


3. art.- Ordaindu beharra

Ordaindu beharra honela sortuko da:

1.- Banako eskabide informaletan, zerbitzuak eskatzeko unean.

2.- Talde eskabide formaletan, erreserba onartzeaz batera


4. art.- Kontratua gauzatzea

Instalazioak eta zerbitzuak erabili nahi dituzten taldeek (elkarteak, ikastetxeak, kirol klubak…) erreserba onartzeko eskatuko diote Patronatuari. Eskabidearekin batera, egin asmo dituzten jardueren egitaraua aurkeztu beharko dute, eta, halaber, partehartzaileen izena eta adina adierazi. Eskola taldeak izanez gero, arduradunaren eta hark ordezkatzen duen erakundearen datuak ere eman beharko dituzte.

Instalazioak eta zerbitzuak erabili nahi dituzten beste lagunek ere (banakakoak eta aurreko atalean jaso gabeko taldeak) erreserba onartzeko eskatu beharko diote Patronatuari. Eskabidearekin batera, partehartzaileen izena eta adina eta arduradunaren datuak eman beharko dituzte.

Erreserba onartutakoan, bisitaldia baino 10 egun lehenago gutxienez, eredu normalizatuaren araberako kontratu izenpetua aurkeztuko dute Patronatuko bulegoetan, bai eta, horrekin batera, ordaindu beharreko diru guztia kutxan sartu izanaren egiaztagiria.


5. art.- Nortzuk dauden ordaintzera behartuta

Ordaindu baharra izango dute Gazte Aterpe eta Kanpalekuen Patronatuaren instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko eskatzen edo baimena jasotzen duten pertsona fisikoek eta erakundeek.





6. art.- Zenbatekoak

1. Prezio publiko eta bermeen zenbatekoak zehaztuko dira erabiltzailearen sailkapena, gutxienezko kuota izatea ala ez, egonaldiaren iraupena eta instalazio bakoitzaren zerbitzuak oinarri hartuta, prezio publikoa xedatzeko dokumentuan jasotakoaren arabera.

2. Gazteriaren Aterpetxe eta Kanpalekuen Udal Patronatuak Prezio Publikoak ezartzeko proposatuko dio Udalbatzarrari, honek erabaki dezan.


7.art.- Nola ordaindu prezioak

1. Prezio publikoa ordaintzeko orduan, bermea eta egin asmo den egonaldi osoari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko dira. Salbuespen gisa, Patronatuak egonaldiaren zenbatekoa zatitzea onartu ahal izango die eskola talde, gazte elkarte eta erakunde batzuei.

2. Bermea eta taldeek egin beharreko lehen ordainketa (ordaindu beharrekoaren %25) erreserba onartutakoan ordainduko dira.

3. Taldeek egin beharreko bigarren ordainketa, egonaldia egin aurreko hilaren 25. eguna baino lehenago egingo da. Hala egiteko epe nahikorik ez dagoenean, lehen ordainketan ordainduko da diru guztia.

4. Banako aterpekideen eta aurreko ataletan jaso gabeko taldeen erreserbak, prezioaren %100 ordaindutakoan joko dira guztiz onartutakotzat. Ordaintzeko modua horretarako ezarrita daudenetako edozein izango da eta nahi besteko aurrerapenarekin ordaindu ahal izango dute.

5. Banako aterpe zaleek edo taldeek faxez, posta elektronikoz edo antzekoen bidez erreserbatuz gero, dirua sartuko dute adierazitako Visa kontuan edo kontu korrontean.


8. art.- Prezioak itzultzea

1. Zerbitzua eman behar duenari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada, ordaindutako dirua itzuli egingo da.

2. Ordaindu beharreko kopuruak ordaindu eta gero, erabiltzaileak instalazioak nahiz zerbitzuak erabiltzeari uko egiten badio, Patronatuak beste pertsona batzuek erabiltzen dituzten plazei dagokien zenbatekoa itzuliko dio. Nolanahi ere, kudeaketa gastu batzuk kobratuko dizkio.

3. Arrazoi sendoak izanda, eskola taldeen arduradunek jakinarazten badiote Patronatuari zerbitzuen erabilera, egonaldiaren iraupena nahiz plaza kopurua aldatu nahi dutela, Patronatuak dagokien zenbatekoa itzuliko die, baldin eta modu sinesgarrian eta kudeaketa kontuetarako behar den aurrerapenarekin (48 ordu) egiaztatzen badituzte arrazoi horiek.


9. art.- Kalteengatiko erantzunkizuna

1. Patronatuak zehapenak jarri ahal izango ditu instalazioak erreserba onartzeke eta kontratua gauzatu gabe erabiltzeagatik.

2. Fidantzak gordailuan sartu beharko dira eta erabiltzaileek zuzenean edo zeharka Patronatuko ondasun, instalazio nahiz langileei eragindako kalte-galerei erantzungo diete, baita erabiltzaileek zerbitzuak eragozteagatik zuzenean edo zeharka sortutako gastuei ere.
Kalteak konponezinak izanez gero, ondasunak itzuli edo kalteak konpontzeko zein horien balioa eskatuko du Patronatuak.

3. Bermeak kontratuan adierazitako moduan eta epean itzuliko dira.




Azken xedapena

Prezio publiko hauek 2004ko urtarrilaren 28an sartuko dira indarrean, eta hala segituko dute harik eta indarrik gabe uztea edo aldatzea erabaki arteko guztian.


EGINBIDEA: Honen bidez Gazteriaren Aterpetxe eta Kanpalekuetako Patronatuko instalazioak eta zerbitzuek erabiltzeagatiko Prezio Publikoak arautzen duen Ordenantzaren eraskina 2004ko urriaren 27an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela.