Zaborra biltzeko zerbitzua emateagatiko tasa 1998

ZABORRA BILTZEKO ZERBITZUA EMATEAGATIKO TASA ARAUTZEKO ORDENANTZA



1. artikulua.

Toki Ogasunak arautzen dituen 11/1989 uztailaren 5eko Foru Araueko III. kapituluko 3. sekzioan xedatutakoarekin bat, zaborra biltzeko eta udal zabortegietara eramateko zerbitzua emateagatiko tasa arautu eta galdatu egiten da.


2. artikulua. Egitate zergagarria

Ondorengoa da egitate zergagarria:

1. Zaborra biltzea bizileku partikularretan zein etxebizitzetan.

2. Merkataritza, lanbide edo industriazko iharduerak egiten dituzten establezimendu eta lokaletako zaborra biltzea (etxeetako hondakinekin parekagarri direnak) eta, halaber, jolas, kirol eta antzeko iharduerak egiten dituztenetakoak, eta orohar etxebizitzarako den edozein establezimendu nahiz lokaletan egindako iharduerenetakoak.


3. artikulua. Zergaldia

Zergaldia eta berezko urtea bat dira.


4. artikulua. Sortzapena

1. Tasa zerbitzua ematen hasten den unetik sortzen da, zergapetutako ondasun higiezinak erabiltzen hasten den eguna edozein dela ere.

2. Tasa, beraz, obligaziozkoa da, beti ere zerbitzua ematen baldin bada.


5. artikulua. Sujeto pasiboa

1. Tasaren sujeto pasibo dira etxebizitza, establezimendu edo lokalez gozatzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun-komunitateak eta nortasun juridikoa ez izanik, zergagarri den ekonomi batasuna edo ondare bereizia osatzen duten gainerako entitateak.

2. Zergadunaren ordezkari gisa sujeto pasibo dira ogasun mogikaitzen jabeak.


6. artikulua. Salbuespen eta hobariak

11/1989 uztailaren 5eko Foru Araueko 9. artikuluan xedatutako ahalmenak erabiliz, ondorengo hobari fiskalak ematen dira:

1. Erabateko edo zati bateko salbuespena, ondorengo eskalaren arabera, erretiraturik edo langabe dauden etxebizitza-titularrei, baldin eta beren bizibideak egoera honetatik datozenak badira:

Erreferentzia: LANBIDE ARTEKO GUTXIENEZKO SOLDATA

- % 50etik beherako dirusarrerak ............................................... erabateko salbuespena
- % 50 eta % 100 arteko dirusarrerak ......................................... % 75eko salbuespena
- % 50 baino gehiagoko dirusarrerarik ez .................................... %50eko salbuespena
(gutxienez, 2 lagun mantentzea)

Salbuespenaz onuratzen den titularra beste famili batekin batera biziko balitz etxebizitza horretan, tasa honen ordainketa-ondorietarako berarekin bizi den familiburuak ordezkatuko luke.

2. Kuotaren % 25aren murriztapena: zerbitzua ematen den puntutik ehun metrotara baino gehiagotara kokatutako ondasun higiezinei.

3. Kuotaren % 50aren murriztapena: zerbitzua ematen den puntutik berrehun metro baino gehiagotara kokatutako ondasun higiezinek.


7. artikulua. Oinarri zergagarria

1. Oinarri zergagarria lokal edo etxebizitzaren arabera zehaztuko da. Ondasun higiezin batean dauden etxebizitza nahiz lokal bereizi adina sujeto pasibo dago.

2. Lokal bakar batean bi zerbitzu-motak ematen direnean, hots, etxebizitzetako eta establezimenduetako zabor bilketa, oinarri zergagarria bakarra izango da, Udalari onura gehien dakarkiona. Horretarako ihardueraren titularra familikide izan behar da eta ohiz berarekin bizi. Horrela gertatu ezean, bi oinarri zergagarri izango dira.


8. artikulua. Zergazko kuota

Kuotak Eraskinean zehaztuko dira, bertan zerbitzu desberdinetarako onetsi diren baremoen arabera.


9. artikulua. Izapideak

Erabiltzaileak. 1. Zerga ordaintzeko betebeharra sortzen den egunetik hurrengo hogeitamar egunetan, sujeto pasiboek alta edo aldaketa-adierazpena aurkeztu beharko dute, sujeto pasiboei, zerbitzu motari eta tasan eragiten duten higiezinen aldaketei buruz. Horretarako, aldaketa hori jasotzen duen agiri publikoa aurkeztu beharko da. Aldaketok urte horretako Erroldan sartuko dira.

2. Baja-adierazpenak epe berdinean izapidatuko dira, sujeto pasibo izateari uzten zaion egunetik aurrera, eta jakinarazi ondorengo urteko Erroldan sortuko dituzte ondorioak.

3. Erretiratu edo langabetua izateagatik kuotaren salbuespenak edo hobariak lortu nahi dituztenek eskatu eta agiriez egiaztatu egin beharko dituzte urtero, argitalpen zabaleko egunkarietako iragarkietan adieraziko den aldian eta moduan.


10. artilukua.

1. Udalak kuotaren salbuespen eta hobarien adierazpenen eta eskabideen egiazkotasuna ikuskatzea dauka. Datuak faltsuak baldin badira, ustezko urratzailea zigortu egingo da onurak mugatu gabeko aldi baterako kenduaz.

2. Tasa hau udaleko beste zerga batzurekin batera likidatuko da, beti ere biotan sujeto pasiboa berbera bada.


11. artikulua.- Ezarri beharreko arau orokorrak

1. Orokorrean ezarriko dira hiriko zabor eta hondakin soliduak biltzeko udal ordenantzan xedaturiko arauak.

2. 11/1989 uztailaren 5eko Foru Arauarekin bat, tasa hauei Zergetako Foru Arau Orokorrean araututako gestio-, likidazio-, ikuskatze-bilketa-, urrapen- eta zehapen-arauak aplikagarri zaizkie.


12. artikulua. Azken xedapena

Ordenantza honek eta bere eraskinak 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko dituzte ondorioak, eta indarrean iraungo dute indargetzea edo aldatzea erabaki arte.


13. artikulua. Xedapen indargetzailea

Indarge geratzen da Zaborra Biltzeko Zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen Ordenantza.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Zaborra Biltzeko Zerbitzua emateagatiko Tasak arautzen duen Ordenantza eta bere Eraskina 1997ko Urriaren 14an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela. Haietan ezarritako aldaketak 1997ko Abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.