Trakzio mekanikodun ibilgailuak bide publikoan aparkatzeagatiko prezio publikoa 1998

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOAN APARKATZEAGATIKO PREZIO PUBLIKOA




1. artikulua.

Gipuzkoako Toki Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko lehen xedapen gehigarrian ezarritako ahalmenarekin ados egonik, trakzio mekanikodun ibilgailuak bide publikoan zehaztu diren eremuetan aparkatzeagatiko prezio publikoa arautu eta galdatu egiten da.


2. artikulua. Eremu mugatua

Lau arlo bereizten dira -beren mugak planoetan ageri dira:

0: Parte Zaharra 2: Gros
1: Erdialdea 3: Amara

0 ARLOA - PARTE ZAHARRA

Abuztuaren 31, Fermin Calbetón, San Jeronimo, Trinitate pl., Perujuantxo, Joan Bilbao, San Joan, Gaztelubide, San Bizente, Konstituzio pl., Lasala pl., Arrandegi k., Portu k., Kanpandegi, Esterlin k., Narrika, Santa Korda, Mari, Koruko Andre Mariaren k., Soraluze (1.tik 3.era eta 2.etik 4.era), Iñigo, San Lorentzo, Zuloaga pl., Sarriegi pl., Enbeltran, Kale Nagusia, Aingeru.

1. ARLOA - ERDIALDEA

Tarifa alde berezia

Argentinako Errepublikaren pas., Bulebarra, Ijentea, Soraluze (Salamanca pas. eta Aldamar k.ren artean), Etxagüe Jenerala, Miramar, Txurruka, Gipuzkoa pl., Legazpi, Santa Katalina, Andia, Peñaflorida, San Martzial (bikoitiak 44.era eta bakoitiak 33.era arte), Urbieta (bakoitiak 13.era eta bikoitiak 22.era arte), Hondarribia (bakoitiak 17.era eta bikoitiak 24.era arte), Bergara, Foruak (etxeb. bidea, ibai bid.), San Martin (bikoitiak 44.era arte), Erregina Erregentea, Salamanca pas., Aldamar
Euskal Herria, Jauregi Jenerala, Hernani, Garibai, Elkano, Idiakez, Okendo, Camino, Bengoetxea, Askatasunaren hirib., Arrasate (bikoitiak 36.era eta bakoitiak 37.era arte), Easo (bakoitiak 25.era arte), Loiola, Getaria (bakoitiak 17.era eta bikoitiak 14.era arte), Etxaide, Foruen pas.

Tarifa alde gorria

Zubieta pl., Mirakontxa pas. 1 eta 2, Marina, Triunfo, San Bartolomeren atz., Mendeurren pl.., Hondarribia (bakoitiak 19.etik bukaeraraino eta bikoitiak 26.etik bukaeraraino), Bilbo pl., Prim, Balentin Olano, Alfonso VIII.a, Urdaneta, Moraza, Sanchez Toca, San Martzial (44.erainoko bikoitiak izan ezik), Arrasate (bikoitiak 38.etik bukaeraraino eta bakoitiak 39.etik bukaeraraino, Gernikako Arbola, Zaragoza pl., Lersundi Jenerala, Blas de Lezo, Manterola, Zubieta, Errege Katolikoak, Getaria (bakoitiak 19.etik bukaeraraino eta bikoitiak 16.etik bukaeraraino), San Martin (bakoitiak eta bikoitiak 46.etik bukaeraraino),San Bartolome, Larramendi, Pedro Egaña, Artzain Onaren pl., Urbieta (bikoitiak 24.etik bukaeraraino eta bakoitiak 15.etik bukaeraraino), Easo (25.erainoko bakoitiak izan ezik).

Tarifa alde urdina

Autonomia, Osasun Iturri, Amara, Easo pl., Arroka, Amara Gaineko k.

Tarifa alde berdea

Pasealeku berria

2. ARLOA - GROS

Tarifa alde gorria

Ramon Mª Lili, Agirre Miramon, Euskadi pl., Luistarren pl., Erronda, Euskal Herria pl (1ac,2,2ac), Kolon pas. (bakoitiak 29.era eta bikoitiak 42.era arte), Iparragirre (bikoitiak 8ac-tik bukaeraraino, bakoitiak 9ac-tik bukaeraraino), San Frantzisko (bakoitiak 11.era eta bikoitiak 22.era arte), Gloria, Biteri pl., Aita Larroka, Claudio Anton de Luzuriaga,
Ramón y Cajal.

Tarifa alde urdina

Frantzia pas. (12.eraino), Kale Laburra, Baratze, Iztueta, Galtzada, Nagusia (bakoitiak), Claudio Delgado, Nafarroa hirib. (bikoitiak), Mantxuene, Secundino Esnaola (bakoitiak 25.etik bukaeraraino, bikoitiak 22.etik bukaeraraino), Zabaleta (bakoitiak 41.etik bukaeraraino eta bikoitiak 24.etik bukaeraraino), Bermingham, Karkizano (1a), Ategorrieta hirib. (bakoitiak 47.eraino), Jose Arana, Jose Mª Soroa, Marino Tabuyo,
Oiartzun, Egiako Galtzada (Zuhaisti pl., Groseko geralekuaren aurrean).

Tarifa alde berdea

J.M. Barandiaran, Nafarroa hirib. (bakoitiak), Manteo zeharbidea

3. ARLOA - AMARA

Tarifa alde berdea

Jose Mª Salaberria (bikoitiak 6.era, bakoitiak 17.era arte), Parke k., Pio XII.aren pl., Pedro Manuel Collado, Luca de Tena, Bizkaia pas., Usandizaga, Peña y Goñi, Migel Imaz, Zurriola (30.eraino), Galtzada Nagusia (bikoitiak), Mirakruz (bakoitiak 27.eraino), Zabaleta (bakoitiak 39.era, bikoitiak 22.era arte), Secundino Esnaola (bakoitiak 23.era, bikoitiak 20.era arte), Karkizano (1c izan ezik), Kale Berria, Pinudi pl., Dunen k., Trueba, Frantzia pas. (geltokiaren aurrean), Tomas Gros,
Miserikordi k., Iparragirre (2.etik 6.era eta 1.tik 7.era), Txofre, Zuberoa pl., Zurriola (32.etik bukaeraraino), Artetxe Jenerala, San Frantzisko (bakoitiak 13.etik bukaeraraino eta bikoitiak 24.etik bukeraraino), Kolon pas. (bakoitiak 31.etik bukaeraraino eta bikoitiak 44.etik bukaeraraino), Segundo Izpizua, Lapurdi pl., Euskal Herria pl. (3), Mirakruz (bikoitiak, bakoitiak 29.etik bukaeraraino), Ategorrieta, Errenderia, Pasaia, Zemoria, San Blas, Aita Claret pl., Errondo pas. (Pedro Manuel Collado kalera arte), Antso Jakitunaren hirib., Azpeitia, Familia Santua, Kortazar.


3. artikulua. Ordaintzeko beharra

1. Ibilgailuak behar bezala seinalizaturiko eremu mugatuetan aparkatzean eta auzokide egoiliarrei baimen-txartela luzatzen zaienean sortzen da ordaintzeko beharra.

2. Ordaintzera beharturikoak:

a) Aparkatutako ibilgailuen gidariak, eta subsidiarioki, horien jabeak, legez kanpoko erabilkerak izan ezik.

b) Ibilgailuen jabeak, aparkatzeko baimenaren jabe izanez gero.


4. artikulua. Ordaintzeko salbuespenak

Trafiko Alorreko Zinegotzi Ordezkariak ordainketa-salbuespenak eman ahal izango ditu, hala erakunde publiko, organismo ofizial eta antzekoentzako baimen berezietan, nola beharrizan edo baldintza pertsonal bereziren bat egiaztatzen duten pertsona fisikoei.


5. artikulua.

1. Udalak udal-bando eta -ordenantza banaren bidez arautzen ditu prezio publiko honi lotu eta 2. artikuluan mugaturiko zonetako trafikoaren eta aparkamenduaren ordenazioa.

2. Baimen-motak:

2.1. Txartelak

- Urtebeteko baimen-txartela auzokide egoiliarrentzat: egoitza duten sektorerako.

- Urtebeteko baimen-txartela elbarrientzat: mugaturiko aldeko edozein sektore eta barrutirako.

- Urtebeteko baimen-txartela, Zinegotzientzat, eta Trafiko Ordezkariak xedatzen dituen langileentzat: Udaletxea, Ijentea kalea.

- Denboraldiko baimen-txartela udatiarrentzat: egoitza duten sektorerako.

2.2. Baimenak

- Ordu batzuetarako aparkatze-txartel mugatuak; eraskinean 1. tarifa gisa ageri da prezioa.

- Furgoneta eta furgoneta-auto motetako industri ibilgailuetarako denbora-mugarik gabeko aparkatze-txartelak; prezioa eraskinean ageri da.

- Urtebeteko baimen bereziak, ordu-mugaz nahiz gabe, hala erakunde publiko, organismo ofizial eta antzekoentzat, bere berenezko iharduketek horrela eskatzen dutela egiaztatuz gero, nola beharrizan edo baldintza pertsonal bereziren bat egiaztatzen duten pertsona fisikoentzat.

- Baimenak, ordu-mugaz nahiz gabe, urriaren 17ko 236/89 Dekretuak sortu duen baliogutxituak garraiatzeko ibilgailuen titularrentzako aparkatze txartelaren jabeentzat: mugaturiko eremuko edozein sektore eta barrutitarako.


6. artikulua. Zenbatekoak

Zenbatekoa, eraskinean jaso bezalaxe, ematen den aparkatze-baimenaren eta ibilgailua mugaturiko eremuaren barruan aparkaturik egoten den denboraren arabera zehazten da.


7. artikulua. Ordaintzeko erak

Prezioak aparkatze-txartelak eta baimenak erabili aurretik ordaindu beharko dira.


8. artikulua. Premiamenduzko prozedura

1. Prezio publiko horiengatiko zorrekin batera zigorrak ere eskatu ahal izango dira, zirkulazio, hiritar polizia, bando eta Bide Publikoetako Trafikoa eta Aparkamendua erregulatzen duen Udal Ordenantzako arauak urratzearen ondorioz ezarritakoak.

2. Prezio publiko horiek eta trafikoa eta aparkamendua arautzeko eta ordenatzeko Udal Arauaren arabera bere eskumenen esparruan ezarritako zehapenek sortutako zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatu ahal izango dira.


9. Artikulua. Azken xedapena

Ordenantza honek eta bere Eraskinak 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dute eragina, eta indarrean iraungo dute indargabetzea edo aldatzea ebazten ez den bitartean.


10. artikulua. Xedapen indargetzailea

Indarge geratzen da trakzio mekanikodun ibilgailuak bide publikoan aparkatzeagatiko prezio publikoa arautzen duen Ordenantza.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Trakzio Mekanikodun Ibilgailuak Bide Publikoan Aparkatzeagatiko Prezio Publikoak arautzen duen Eraskina 1997ko Urriaren 14an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 1997ko Abenduaren 31ko 249.GAOn argitaratu ziren.