Lokaletako jarduerei dagozkien tasak 2011

Lokalak irekitzeko eta bertan jarduerak burutzeko ematen diren lizentziei dagozkien tasak arautzen dituen zerga ordenantza



1. art.- Foru Araudia

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak bere III. atalburuko 3. atalean xedatutakoaren arabera, establezimenduak irekitzeko eta bertan jarduteko lizentziak emateari dagozkion tasak arautu eta galdatu egiten dira hemen.


2. art.- Egitate zergagarria

Tasen zergapeko egitateak dira:

a) Donostia udalerrian egingo diren eta lizentzia eskatzen duten jardueren honako lizentzia hauek eman aurreko zerbitzu teknikoak eta administratiboak ematea: irekitzeko lizentzia, jarduteko lizentzia, jardueraren arautzea, lizentziaren berrikuspena, lekualdatzea, eskualdatzea, lagatzea, zabaltzea eta negozioaren norabidea aldatzea.

b) Jarduera hasi eta geroko udal administrazioaren kontrol jarduerak. Subjektu pasiboak aldez aurretik jakinarazi behar du jarduera eta adierazi behar ditu betekizunak, jarduera arautzen duen araudia betetzen duen ala ez egiaztatu eta baieztatzeko.



3. artikulua: Lokala irekitzea eta jarduera hastea.

Aipatutako tasen ondorioetarako, lokal edo establezimenduen irekitze eta jardueratzat joko dira honako hauek:

1.- Lehenengo instalazioa.
2.- Beste lokal batzuetara lekualdatzea.
3.- Jarduera lokal beraren barruan zabaltzea edo aldatzea, nahiz eta aurreko titularrak jarraitu.
4.- Lokalak zabaltzea.
5.- Lizentziari loturiko jarduerak edo aldez aurretik jakinarazitakoak edo adierazitakoak legez onartzea.
6.- Lizentziari loturiko jarduerak edo aldez aurretik jakinarazitakoak edo adierazitakoak araupetzea.
7.- Titularraren jokabideek, salaketek edo udalaren ikuskatzeek eragindako lizentzien azterketak.

4. art.- Sortzapena

1. Tasak sortuko dira, eta zergak ordaintzeko betebeharra hasiko da tasen zergapeko egitatea osatzen duten udal jarduerak egiten edo zerbitzuak ematen hasten direnean. Ondorio horietarako, zerbitzu edo jarduera data ondorengo data honetan hasi dela joko da: subjektu pasiboak irekitzeko lizentziaren eskaera egokia aurkezten duen, aurretiazko jakinarazpena egiten duen edo ardurapeko adierazpena egiten duen egunean, alegia.

2. Zergapetutako jarduera bat gauzatzen hasi bada eta beharrezko lizentziarik lortu ez bada edo, hala dagokionean, aurretiazko jakinarazpenik edo ardurapeko adierazpenik egin ez bada, tasa sortuko da kasuan kasuko irekiera baimen daitekeen ala ez erabakitzera eramango duen zerbitzu edo jarduera administratiboa hasten denean.

3. Behin ordaintzeko betebeharra sortu eta gero, betebehar horri ez diote eragingo aurkeztutako proiektua aldatzearen baldintzapean lizentzia eman izanak, ez eta lizentzia eman ondoren edo jarduera jakinarazi edo aldez aurretik adierazi ondoren eskatzaileak uko egin edo ezetsi izanak ere.»


5. artikulua: Subjektu pasiboa.

Tasen subjektu pasibo dira pertsona fisikoak eta juridikoak, jaso gabeko jarauntsiak, ondasun erkidegoak eta gainerako erakundeak, nortasun juridikorik ez duten eta zergapegarri den unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen dutenak; lizentzia eskatuta edo eskatu gabe, udalaren jardueren edo zerbitzuen onuradun izango dira edo jarduera edo zerbitzu horien eragina jasango dute.»




6. art.- Salbuespenak

Jarduera ez dauka irekiera tasarenik ordaindu beharrik, nahiz eta eskatu bietarako eskatu behar duen lizentzia:

1.- Tasa ordaindu behar duen jarduerak eta instalazioak.

2.- Higiezinak ukitzen dituzten ezustekoak edo ezinbestekoak direla eta egiten diren lekualdaketak.

3.- Herri onurakotzat jotako elkarteak eta ongintzako edo ongintza-hezkuntzako elkartetzat jotakoak.

4.- Eskualdaketak edo titular-aldaketak, hauetan egiten zen jarduera aldatzen ez denean.


7. art.- Hobariak.


Hobaria izango dute:

1.- Kuotaren %95eko hobaria, jarduera gauzatzea baimenduko ez duen eta halakorik ekarriko ez duen instalaziorako eskatuko diren lizentziek, dela merkataritzako, lanbide edo industriako jarduera bat gauzatzeko dagoeneko baimenduta izango dituen lokaletarako, dela jarduerarik hartuko ez duten lokal edo etxebizitzetarako.

2.- %95eko hobaria edozein jarduera merkataritzakoa, industriakoa nahiz profesionala ireki edo instalatzeko baimen orokorra duen eraikin edo pabilioi batean aritzeko lokal bakoitzari ematen zaion irekiera edo jarduera lizentziaren kuotan.


3.- Lokal edo establezimendu berriari dagokion tasaren % 75eko hobaria emango da interesatuek, borondatez, hirigunetik industrialdeetara aldatzea eskatzen dutenean, beti ere aurreko lokala edo establezimendua ixten badute.

4.- Norberaren borondatez eskatuz gero lehenagotik irekita dagoen jarduera erregulatzeko lizentzia, kuotaren %90eko hobaria izango da.

5.- Tasan %50eko hobaria izango dute arrazoi partikularrak direla medio jarduerei ekin aurretik lizentziari uko egiten dioten eskatzaileek, baldin eta zerga erroldetan baja ematen badute.

6.- Aukeran tasaren kuotan %50eko hobaria eman dakieke azoka eta erakusketei horiek egiterakoan interes orokorrak eta publikoak sustatu edo bultzatuz gero, direla kulturalak, sozialak, aisialdikoak edo kiroletakoak; horrelakoetan eginiko salmentek denda, industria eta zerbitzu profesionalen interesak kaltetzen ez badituzte.


8. art.- Oinarri Zergagarria

Oinarri zergagarria, eranskinean agertzen dena, lokalaren azalera kontutan hartuz, kantitate finkoen arabera ezartzen da.


9. art.- Zerga kuotak

1.- Zerga honen kuotak eranskinean agertzen diren koefiziente zuzentzaileen arabera zuzentzen dira, kaleak mailen arabera sailkatzen dituen Ordenantza Fiskalaren arabera eta jarduera gogaikarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuen sailkapena oinarri hartuta.

2.- Sinplifikatu gabeko jarduera salbuetsietarako irekiera tasaren kuota zuzentzeko, tasa horiek arautzeko eranskinean zehaztutako errekarguak erabiliko dira.


10. art.- Kudeaketa

1.- Eskatzaileak lizentziaren eskaera egitean edo ardurapeko adierazpena edo jakinarazpena aurkeztean egingo duen adierazpenaren bitartez hasiko da tasaren kudeaketa.

2.- Saltoki guneak direnean eta gune horien barruan elkarrekiko independenteak diren establezimendu kopuru zehaztugabea dagoenean, titular bakoitzak bere lizentzia eskatuko du, beste edozein establezimenduk bezala.

3.- Subjektu pasiboak, askotariko irekitzeko lizentzietako inprimaki normalizatuetan, nahitaez aitortu behar ditu bere izena, NAN zenbakia edo identifikazio fiskaleko kodea, eta autolikidazioa egiteko beharrezko datuak eman behar ditu.

4.- Subjektu pasiboak autolikidazioa betetzeko eskaera egin diezaioke Zerga Ikuskatzailetza Zerbitzuari.

5.- Subjektu pasiboak nahitaez egin behar du autolikidazioa, eta horretarako adierazitako kontu korrontean ordaindu behar du hamar egun balioduneko epean, lizentzia eman zaiola jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.


Azken xedapena

Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.



EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Lokalak irekitzeko eta bertan jarduerak burutzeko ematen diren lizentziei dagozkien tasak arautzen dituen zerga ordenantza eta bere eranskina 2010eko 26an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela eta 2010eko abenduaren 30eko GAOn argitaratu zirela.