Udalaren Euskara Patronatuaren zerbitzu eta jarduerengatiko eta bere instalazioen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak 2011

Donostiako Udalaren Euskara Patronatuaren zerbitzu eta jarduerengatiko eta bere instalazioen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak


1. art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean prezio publikoei buruz ezarritakoaren arabera eta Zerbitzu eta jarduerengatiko Prezio Publikoak arautzen dituen Udal Ordenantzarekin bat etorriz, Donostiako Udalaren Euskara Patronatuak ematen dituen zerbitzuei eta beren instalazioen probetxamendu bereziei dagozkien prezio publikoak arautu eta eskatu egiten dira.


2. art.- Euskara Patronatuaren eskumenak.

1. Donostiako Udalaren Euskara Patronatuak, Donostia euskalduntzeko lanetan diharduen Udal Erakunde Autonomiadunak, instalazioen, antolaturiko jardueren eta zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak finkatzen ditu, baita horietaz behar bezala baliatzeko baldintzak eta instalazioak erabili eta zaintzeko arauak ere.

2. Herri onuraren zein gizartearen, kulturaren edo ongintzaren ikuspuntutik komeni bada, Patronatuak zerbitzuen ezaugarriak eta kontrataturiko instalazioen erabilera alda ditzake.


3. art.- Ordaindu beharra dutenak.

Udalaren Euskara Patronatuaren instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko baimena duten norbanako zein erakundeek ordaindu beharko dute prezio publikoa.


4. art.- Ordaindu beharra noiz sortzen den, zer egunetan.

Prezio publikoak ordaindu beharra erreserba egiten den edo zerbitzua eskatzen den unean bertan sortzen da, erabili beharreko zerbitzuen edo probetxamenduen izaeraren arabera.


5. art.- Prezioak jartzea Udalbatzak.

Euskara Patronatuak prezio publikoak finkatzeko proposamena egiten du, eta Udalbatzak finkatu beharko ditu, Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 50. atalean ezarritakoarekin bat etorriz. Dena den, Udalbatzak Gobernu Batzordeari horretarako ahalmena eman diezaioke, apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 23-2b atalean ezarri bezala.


6. art.- Prezioak ordaintzea.

1. Prezio publikoak zerbitzu, jarduera nahiz instalazioez baliatu baino lehen ordaindu beharko dira.

2. Prezioak ordaindu ezean, eskabideak ezeztatuko dira berez eta besterik gabe.

3. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 2.2 atalean ezarritakoaren arabera, prezio publiko horiengatiko zorrak premiamenduzko administrazio jardunbideaz eska daitezke.


7. art.- Salbuespena.

Gizarte laguntzak jasotzen dituzten familiak ordaintzeaz salbuetsita daude. Salbuespen horretaz baliatzeko, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak egindako agiria erakutsi behar da.


8. art. Ordainketa murriztea

Udako zein neguko kultur kolonietan, familia ugariaren titulua duten familietako haurrei prezioaren %25eko murrizketa egingo zaie.


9. art.- Prezioarena itzultzea.

Prezio publikoa ordaindu behar duenaren esku ez dauden arrazoiak direla eta zerbitzurik ematen ez bazaio, ordaindutakoa itzuli egingo zaio.


Azken xedapena

Prezio publiko hauek 2010 urtean sartuko dira indarrean, eta hala segituko dute harik eta indarrik gabe uztea edo aldatzea erabaki arteko guztian.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udalaren Euskara Patronatuak eskainitako zerbitzuak emateagatiko Prezio Publikoa arautzen duen Ordenantzaren eranskina 2011ko martzoaren 29ko Udalbatzan behin betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2011ko apirilaren 12ko .GAOn 70 zenbakian argitaratu ziren.