Denok erabiltzeko diren bide publiko, lurzoru eta jabetzetako lurzoru, hegalkin eta lurrazpia erabiltzeagatiko probetxamendu bereziengatiko prezio publikoa 1998

DENOK ERABILTZEKO DIREN BIDE PUBLIKO, LURZORU ETA JABETZETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA LURRAZPIA ERABILTZEAGATIKO PROBETXAMENDU BEREZIENGATIKO PREZIO PUBLIKOA




1. artikulua.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen 11/1989 uztailaren 5eko Foru Arauak jasotzen dituen prezio publikoei buruzko xedapenekin bat, udalerri honetako biztanle guztiak edo gehienak energiaz hornitzeko zerbitzua ustiatzen duten enpresek erabilera publikoko lurretako lurzoru, lurrazpi eta hegalkinetan eginiko probetxamendu berezien prezio publikoak arautu eta galdatu egiten dira.


2. artikulua. Ordaintzeko betebeharra

Ordaintzeko betebeharra probetxamendua ematen den egunean sortzen da.


3. artikulua. Ordaintzera behartuta dagoena

IBERDROLA I SA enpresak du ordaintzeko betebeharra, udalerri honetako elektrizitatea hornitzeko zerbitzua ustiatzen baitu.


4. artikulua. Zenbatekoa

Prezio publikoaren zenbatekoa udalerri honetan lortzen den urteko fakturaziotikako sarrera gordinen ehunekoaren arabera zehaztuko da. Ehuneko hau eraskinean adieraziko da.


5. artikulua. Arautze orokorra

1. Okupazio bakoitzaren gainazalak, ezaugarriak eta azalerak IBERDROLA I SAk adieraziko dizkio Udalari, hirigintzazko lizentzia eta probetxeamendurako baimena eskatzerakoan.

2. Probetxamendu bakoitzak dakartzan eskubide eta betebeharrak lizentziaren edo baimenaren baldintzetan ezarriko dira.

3. IBERDROLA I SAk udalerri honetako fakturaziotik ateratako dirusarrera gordinen adierazpena aurkeztu behar du Udalean probetxamenduaren emakida-dataren hurrengo urtealdiko lehen hiruhilean, eta dagokion prezio-publikoa ordaindu hiruhileko horretan.

4. Bai prezio publiko honengatik sortutako zorrak, bai zehapenak nahiz isunak, premiamendu-prozedura bidez galdatu ahal izango dira.


6. artikulua. Azken xedapena

Xedapen honek eta eraskinak 1992ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak, eta indarrean iraungo dute indargetzea edo aldatzea erabaki arte.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Denok Erabiltzeko diren Bide Publiko, Lurzoru eta Jabetzetako Lurzoru, Hegalkin eta Lurrazpia erabiltzeagatiko Probetxamentu Bereziengatiko Prezio Publikoa arautzen duen Ordenantza eta bere Eraskina 1991eko Azaroaren 13an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela. Haietan ezarritako aldaketak 1991eko Abenduaren 31ko 248. GAOn argitaratu ziren.