Hiri Izaerako Lursailen Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga 2006

Hiri Izaerako Lursailen Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga



1. art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Toki Ogasunak erautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 3. Sekzioko III. Atalburuan eta zergari buruzko 16/1989 berariazko arauean xedatutakoaz bat, hiri-izaerako lursailen balio gehikuntzaren gaineko zerga arautu eta galdatzen da.


2. art.- Lotespena

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren arabera hiri lur jo beharreko lurrek irabazten duten balioari erantsiko zaio zerga honena, berdin izango dio katastroan edo katastroko zergaren erroldan hiri lurtzat jasota edo jaso gabe egotea.


3. art.- Lotespenik gabe.

Ez du zerga honenik ordaindu beharrik izango:

1. Ondasun Higiezinen gaineko Zergan landa-lur jota dagoen lurrak irabazten duen balioak.

2.- Jarduera atalen batean sartu gabe egonik Elkarteen gaineko Zergaren araudi berezia ezartzen zaien hiri-lurrek ere ez dute zerga honenik ordaindu beharrik izango, baldin eta eskualdatzea eragiketa hauetako baten ondorioz egiten bada: batzea, banatzea, aktibo ekartzea, balore trukatzea eta aktibo nahiz pasibo lagatze globalak egitea. Dena dela, ordaindu egin beharko da 7/1996 Foru Arauko 101. artikuluaren edo hura aldatzeko emandako beste arauren baten babesean egindako lur ekarpenak egitekoan.

Lur horiek berriz eskualdatuz gero, jo beharko da balioaren gehikuntza agerian jarria den urteen kopurua ez dela eten aipatu arauan ezarritako eragiketetatiko eskualdaketarengatik.

3.- Ezkontideek, eta baita maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteek ere, ezkontza edo elkartze baltzuari egindako ondasun eta eskubide ekarpenak, haien alde ondasun eta eskubide horien ordainetan egin eta egiaztatutako esleipenak eta elkarren artean dituzten gauzen ordainetan egindako eskualdaketak.

Zerga honenik ez da ordaindu beharko, halaber, ondasun higiezinen eskualdaketa ezkontideen artean edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteen artean egin edo seme-alaben alde eskualdatuz gero, betiere eskualdatze hori ezkontza baliorik gabe uztearen, ezkontideak apartatzearen edo bereiztearen ondorio nahiz izatezko bikote izateari uztearen ondorio izanez gero, edozein dela ere ezkontzaren edo izatezko bikotearen araubide ekonomikoa.


4. art.- Sortzapena

Zerga noiz ordaindu:

1.- Lursailaren jabetza eskualdatzean, bai kostubidezko gisa bai dohainezko gisa, bizien artean edo heriotza dela-eta, eskualdatzen den egunean.

2.- Jabariaren gozamendu mugatzailearen edozein eskubide erreal eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gauzatzen den egunean.

Arestian xedatutakoaren eraginetarako, honako hauek hartuko dira eskualdatze-eguntzat:

a) Bizien arteko egintza edo kontratutan agiri publikoaz ematen denekoa eta, agiri pribatuak izatekotan, hauek errolda publikoan jaso edo inskribatzen direnekoa edo duen lanbidea dela bitarte herri-funtzionario bati ematen zaizkion eguna.

b) Heriotzagatiko eskualdaketetan, kausatzailea hil den eguna.

3. Ebazpen irmo bidez egintzaren edo lursailaren eskualdaketaren kontratu zehaztatzailearen edo horren gaineko gozamendu-eskubide errealaren eraketa edo eskuladaketa deuseztapena, deuseztasuna edo ebazpena judizial edo administratiboki adierazi edo aitortzen denean, sujeto pasiboak ordaindutako zergaren berriro hartzeko eskubidea izango du, non eta aipatu egintza edo kontratuak irabazizko eraginik ez duen eta ebazpena irmo geratu zenetik bost urteko epean itzulketa erreklamatzen badu, irabazizko eraginik badela ulertuko da, interesatuek Kode Zibileko 1.295 artikuluak aipatzen dituen elkarrekiko itzulketak egin behar dituztela bidezkotzen ez denean.

Egintza edo kontratuak irabazizko eraginik sortu ezean ere, deuseztapena edo ebazpena Zergaren sujeto pasiboak eginbeharrak ez betetzegatik deklaratuko balitz, ez da inolako itzulketarako eskubiderik izango.

4. Kontratua efekturik gabe geratuko balitz kontratua egin duten alderdiek elkarrekin hartutako akordioaz, ez da bidezko izango ordaindutako zergaren itzulketa, tributuzko egintza berritzat hartuko delarik. Elkarren arteko akordiotzat adiskidetze egintzan bat etortzea eta demandaren menperatze soila hartuko dira.

5. Bitarteko baldintzarik duten egintza edo kontratuetan kalifikazioa Kode Zibilean bildutako aginduen arabera egingo da. Esekipenezkoa izatekotan, zerga ez da likidatuko agindua bete artean. Baldintza ebazpenezkoa balitz, zerga galdatu baldintza betetakoan egingo da, aurreko ataleko arauaren erara bidezko itzulketa egiteko mugakizunaz.


5. art.- Egitate zergagarria

Hiri-lur batek zerga-aldian irabazi duen balioa izango da zerga-gaia, hau da, hiri-lur horren jabetza edozein titulu erabiliz eskuz aldatu edo jabaria mugatzen duen gauzekiko eskubideren bat eratu edota eskuz aldatu bitartean irabazitakoa. Hartarako, aski izango da hiri-lur jota egotea Ondasun Higiezinen gaineko Zergarako, eta berdin izango dio katastroan edo katastroko zergaren erroldan hala jasota edo jaso gabe egotea.


6. art.- Salbuespenak

Zerga honetatik salbuetsirik daude balio gehikuntza hauek:

1.- Ekintza hauetako baten ondorioz izaten diren gehikuntzak:

a) Edozein zortasun-eskubide eratzea eta eskualdatzea.

b) Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen ordenantzaren arabera salbuespena dagokien ondasunak eskualdatzea, Euskadiko Kultur Ondasunari buruzko 7/1990 Legearen baldintzak betetzen dituzten ondasunak izanez gero eta jabeek edo titularrek kontserbazio, hobekuntza edo birgaitze lanak eginez gero higiezin horietan, baldintza hauek betez:

- Ondasun higiezin horiei eusteko, hobetzeko edo birgaitzeko obrak egiteko izan behar den lizentzia obra handiak egiteko izapideak eginda eskuratzea.

- Obrak egindakoan, obrak egin izana erakustea onartzea eskatuko da, obrak egindako urtean bertan eskatu ere, salbuespena onartzeko bidea izan dadin hartara.

- Udalaren zerbitzu teknikoek esango dute egindako obrak ondasuna eusteko, hobetzeko edo birgaintzeko diren eta obra horiek ondasunaren ehuneko zenbat jotzen duten, egiazki egindako obrari begiratuta.

- Eskualdaketa egin eta gero, alkateak erabakiko du salbuespena eman edo ez, aurrez eta nahitaez egin beharreko txosten tekniko horiek begiratuta, eta baita obra egin izana erakusteko egiaztapena onartu edo ez eta obrak eraikinean zenbateko ehunekoa joko lukeen.

Erabaki horretan etorriko da zenbateko ehunekoa salbuetsi ere, betiere obra egin izana eta ondasun higiezinaren eta eskualdatutako eskubideen titularitatea zenbateraino erakutsi den kontuan izanda.

2.- Zerga ordaindu behar dutenak pertsona edo entitate hauek izanez gero:

a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

b) Zerga ezartzen duen udalerri hau bera, udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

c) Ongintzazko edo ongintza-irakaskuntzazko kalifikazioa duten erakundeak.

d) Gizarte Segurantza kudeatzen duten erakundea eta indarrean dauden legeen arabera sortutako giza aurreikuspeneko mutualitateak.

e) Administrazio-emakida jabeganagarrien titularrak, emakida horiei loturiko lursailei dagokienean.

f) Gurutze Gorria eta Lurralde Historikoko xedapenez muga daitezkeen beste erakunde parekagarriak.

g) Nazioarteko Itune edo Hitzarmenetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo erakundeak.

h) Onura publikokotzat jotako fundazio eta elkarteak eta haien elkarte eta federazioak, baldin eta interes orokorreko helburuak badituzte, erregistroan jasota badaude eta apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak ezarritako baldintzak betetzen badituzte, beti ere horrelako erakundeetarako ezarritako zerga araubidea baliatu nahi dutela jakinarazi badute eta araubide horrek eskatzen dituen betekizun eta egoerak betetzen badituzte.

Irabazi xederik ez duen erakundeak lurra eskuz aldatu nahiz jabetza murrizten duen gozameneko eskubide erreala ordain bidez eratu edo eskuz aldatuz gero, salbuespen hau aplikatzeko beharrezkoa izango da lurrek Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaindu behar ez izateko baldintzak betetzea.


7. art.- Hobariak

1.- Mortis causa dohain egiten diren lur eskualdatze edo, jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eskubide errealak eratze edo eskualdatzeak egitean hobari hauek izango dira:

a) Kuota osoaren %95ekoa senar edo emazteentzat, izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteetako kideentzat, lehen graduko oinordeko zuzenentzat eta ume-ordeentzat, eskualdatutako ondasuna edo eskubidea ohiko bizilekua izanez gero, bere eranskin eta guzti, oinordeko horietako baten batentzat.

b) Kuota osoaren %50ekoa senar edo emazteentzat, izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteetako kideentzat, lehen graduko oinordeko zuzenentzat eta ume-ordeentzat, eskualdatutako ondasuna edo eskubidea etxebizitza izanez gero.

c) Kuota osoaren %10ekoa senar edo emazteentzat, izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteetako kideentzat, lehen graduko oinordeko zuzenentzat eta ume-ordeentzat, eskualdatutako ondasun edo eskubideari aurreko hobari horiek aplikatzeko modurik ez badago, eta gainerako oinordekoentzat, guraso edo guraso-ordeentzat beste era bateko ondasun higiezinak izanez gero.

2.- Hobari horrenik ez da izango kitapen-aitorpena bere garaian eta moduan aurkezteko betebeharra bete ezean.


8. art.- Subjektu pasiboa: zergaduna

Hauek izango dira zergadun izaerako subjektu pasiboak:

1.- Lurrak eskualdatzekoan edota jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideak eratzekoan, irabazizkoak izanez gero, lurra edo gauzekiko eskubidea jasotzen duen pertsona fisikoa, juridikoa, oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde, izaera juridikorik izan ez arren unitate ekonomiko bat edo ondare banandu bat eratzen duena baldin bada.

2.- Lurrak eskualdatzekoan edota jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideak eratzekoan, kostu-bidezkoak izanez gero, lurra edo gauzekiko eskubidea ematen duen pertsona fisikoa, juridikoa, oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde, izaera juridikorik ezan ez arren unitate ekonomiko bat edo ondare banandu bat eratzen duena baldin bada.


9. art.- Subjektu pasiboa: ordezkoa

Ordain bidez lurrak eskualdatzen direnean edo, jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubideak eratzen edo eskualdatzen direnean zergaduna Espainian bizi ez den pertsona fisikoren bat izanez gero, zergadunaren ordezko subjektu pasiboa lurra edo gauzekiko eskubidea hartzen duen pertsona fisikoa, juridikoa, partitu gabeko oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde izango da, izaera juridikorik izan ez arren unitate ekonomikoa edo ondare banandua eratzen duen erakundea baldin bada.


10. art.- Oinarri zergagarria

1.- Zerga honen oinarri zergagarria sortzapenaren unean agerian jarritako eta hogei urteko gehienezko aldian jasandako hiri-izaerako lursailen balio gehikuntza errealak osaturikoa izango da.

2.- Zerga honen oinarria zehazteko orduan, lurrak zergaren sortzapenean zuen balioa eta zergarena aplikatzeko arauetan dagokion ehunekoa hartuko dira kontuan.


11. art.- Balioa zehazteko arauak

Lurrak zergaren sortzapenean zer balio duen arau hauen arabera zehaztuko da:

1.- Lurrak eskualdatuz gero, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren arabera sortzapenean duten balioa izango da.

2.- Jabariaren mugatzaile diren gozamendu-eskubide errealak eratu eta eskualdatzean, Eranskinean bildutako urteko portzentajeen koadroa ordenantzan definitutako balioaren zatiaren gainean ezarriko da, honek aipatu eskubideen balioa adierazten baitu bestearekiko, Ondarearen Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren eraginetarako finkatutako arauak ezarrita kalkulatzen delarik.

3.- Eraikin edo lur batean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea eratzen edo eskualdatzen denean, edo zorupean eraikitzeko eskubidea, azalaren gaineko ondasun-eskubiderik ez eduki arren, eranskinean adierazi dena alegia, ordenantzan zehaztu den balio zehaztuaren atalean aplikatuko da, eta balioari eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun-modulua aplikaturik sortzen den balioari edo, horren ezean, hegalduran edo zorupean eraikiko den azalera edo bolumenaren eta guztirako azalera edo bolumenaren arteko proportzioa aplikaturik sortzen denari.

4.- Derrigorrezko desjabetzea izanez gero, urte-portzentajeak, eranskinean ageri direnak, lurraren balioari dagokion balioespen-zatiari aplikatuko zaio, salbu eta delako lur horri esleitu zaion katastroko balioa baxuagoa balitz, horrelako kasuetan azken horrek izango duelako lehentasuna, eta ez balioespen-zatiak.


12. art.- Ehunekoa zehazteko arauak

Lurraren balioari ehuneko bat erantsiko zaio, urtean urtekoa izango dena eta Eranskinean zehaztuko dena. Ehuneko hori arau hauen arabera aplikatuko da:

1.- Zerga honena erantsi behar zaion eragiketa bakoitzaren balio-gehikuntza, gehikuntza hori agerian jarritako urte kopurua biltzen duen aldirako ezarritako urteko portzentajearen arabera zehaztuko da.

2.- Sortzapenaren unean lursailaren balioari ezarri beharreko portzentaia kalkulatzeko, kasu jakin bakoitzari ezargarri zaion urteko portzentaia balio-gehikuntza agerian jarri den urte-kopuruaz biderkatu beharko da.

3.- Eragiketa jakin bakoitzari ezargarri zaion portzentaia lehehn araua erabilirik mugatu eta aipatu urteko portzentaia hori zein urte-kopuruz biderkatu behar den mugatzeko, bigarren arauaren arabera, balio-gehikuntza agerian jartzen duen aldiaren osagaia diren urte beteak hartuko dira soilik, eragin horietarako aipatu aldiaren zatikiak kontuan hartu ezin baitira.


13. art.- Karga tasak.

Balio gehikuntzaren aldi bakoitzak izango dituen karga tasak eranskinean araututakoak dira.


14. art.- Kuota osoa eta kuota likidoa.

1.- Kuota osoa: zerga oinarriari eranskinean adierazitako tasa aplikatuta ateratzen dena.

2.- Kuota likidoa: kuota osoari ordenantza honetan adierazitako hobariak aplikatuta ateratzen dena.


15. art.- Auto-kitapenaren bidezko kudeaketa

1.- Zerga hau izapidatzeko, sujeto pasiboak berak autolikidazioa egiteko sistema erabiliko da, ondorioz, Ordenantza honetan xedatutako epeetan hartatik ondorioztatzen den kuota sartu beharko delarik.

2.- Sujeto pasiboen obligaziozko egitekoa da aitorpen-autolikidazioa Udalak onarturiko imprimaki normalduan aurkeztea.


16. art.- Aitorpen-kitapena aurkeztea

1. Aitorpen-likidazioak sujeto pasiboak berak sinatuko ditu, zuzenean nahiz Gestoria edo Notaria bidez aurkeztu ahal izango dituelarik.

2. Salbuespen eta hobarietarako eskubidea egiaztatzen duten agiriekin batera, zerga ordaindu beharra sortarazten duen agiri publikoaren zein egintza judizial, administratibo edo pribatuaren fotokopia aurkeztu beharko da.

3. Aitorpen-likidazioen emaitza den kuota sartzeko, ondoko epe hauek erabilirik egin beharko da:

a) "Intervivos" izeneko eskualdaketetan, gauzazko eskubideak eraikitzean eta dohaintzetan, sortzapenaz geroztiko hogeitamar lanegunen barruan.

b) "Mortis causa" eskualdaketetan sei hilabeteko epean, kausatzailearen heriotza-egunetik aurrera. Sujeto pasiboak sei hilabeteon barruan hala eskatuz gero, urtebetera arte luzatu ahal izango da.



Autolikidaziorako eta sarrera egiteko luzapena lortuz gero, hura egiten den egunera arteko berandutza-interesa ordaindu beharko da.


17. art.- Aitorpenaren edukia

1. Deklarazio-likidazioak beti ere sujeto pasibo bakoitzak eskuratu eta udalerri honetan dautzan ondasun higiezin guztiengatik edota horien gainean eratutako eskubide guztiengatik egin behar dira, kausadun guztiak sartuko direlarik.

2. Sujeto pasiboak Udalari deklarazio-likidazioaren egikaritza teknikoa eskatu ahal izango dio. Horretarako, Udalak xede horrekin prestatu eta Udalean bertan eskura daitekeen eredu onartua behar bezala beterik aurkeztuko du Udalerrian datzan edozein Gestoria edo Notariatan.


18. art.- Udalak auto-kitapena egiaztatzea.

1. Autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen erabilirik egin direla egiaztatuko du Udalak.

2. Udalak autolikidazioa ez-konformetzat joko balu, behin-behineko likidazio bat egingo du, txarto ezarritako datuak zuzenduko dituelarik.


19. art.- Behin-behingo balioak kitatzea.

1.- Balorazio txostena onartu eta gero onartutako planeamendu aldaketak jasotzen ez dituzten balorazio txostenen araberako balioa duten lursailak eskuz aldatzeko orduan libre da balio horren arabera kitatzea zerga honena, nahiz eta kitapen hori behin-behingoa izango den.

2.- Behin betiko kitapena egiteko orduan, ordea, lurren balorazioa egiteko prozeduren arabera lur horiek zergaren sortzapena egiteko garaian duten balioa hartuko da kontuan.

3.- Baldin eta lursailak, nahiz eta hiri lur izan, katastroko balioa zehaztu gabe badu zergaren sortzapen unean, Udalak libre du katastroko balioa zehaztutakoan kitatzea zerga honena, baina sortzapen unea abiapuntu hartuta, edozein moduz ere.


20. art.- Errekerimenduak

Udalak badu eskabidea interesatuei errekerimendu hauek egiteko:

1.- Falta diren dokumentuak aurkez ditzaten. Udalak interesatuei zergaren likidazioa burutzeko beharrezkotzat jotako beste dokumentu batzuk galdatu ahal izango dizkie, eta haiek hogeita hamar eguneko epean, interesatuaren eskaeraz beste hamabost egunez luza daitezkeenak, aurkeztu behar izango dituzte. Aipatu epearen barruan errekerimendu horri erantzuten ez dionak zergazko arau hauste eta zehapenak jasan beharko ditu, agiri horiek aitorpena egiaztatzeko beharrezkoak baldin badira behintzat.

2.- Aitorpena egin dezaten. Aipaturiko epeen barruan aitortu ez diren egitate zergagarriak burutu izanaren berri baldin badu Udalak, horien aitorpena egiteko eskatuko die Udalak, egindako zergazko arau hausteak eta, hala balegokio, zehapenak gora-behera.

Udalak aurreko atalean aurrikusitako errekerimenduak igorri ondoren, interesatuek aitorpena aurkeztuko ez balute, bere esku dituen datuez ofiziozko espedienteari ekingo dio, bidezko likidazioak egin eta sarrera egiteko epeak eta erabil daitezkeen errekurtsoak adieraziko dizkiolarik, egindako zargazko hausteen eta horien ondoriozko zehapenen kalterik gabe.





21. art.- Subjektu pasibo ez diren pertsonen betebehar formalak.

Aurreko artikuluetan xedatutakoa gora-behera, ondoren aipatuko direnak ere zerga gaia edo egitatea jakinarazi behar diote Udalari, subjektu pasiboei ezarritako epeetan beretan:

1.- Irabazizko eskualdaketak egitekoan, bizien arteko negozio juridikoan sortuz gero, emaileak edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duen pertsonak.

2.- Kostu bidezko eskualdaketak egitekoan, hartzaileak edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzearen onura duen pertsonak.


22. art.- Notarioen lankidetza

1.- Notarioak Udalari haiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo horien indize biltzailea igortzera behartuta egongo dira berezko hiruhileko bakoitzeko lehen hamabostaldiaren barruan, agiriek udalerrian egin eta zerga honen eremukoak diren egitate, egintza edo negozioak biltzen badituzte, azken borondatezko egintzak salbuetsirik.

2.- Epe beraren barruan, halaber, sinadurak ezagutu edo legeztatzeko aurkeztu zaizkien egitate, egintza edo negozio juridiko berak biltzen dituzten agiri pribatuen zerrenda igortzera ere behartuta egongo dira. Artikulu honetan aitzineurritutakoa Gipuzkoako Zergetako Foru Arau Orokorrean ezarritako lankidetza-betebehar orokorraren kalterik gabe.


Azken xedapena

Ordenantza hau eta bere eranskina indarrean sartuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean, eta ondorioak izango dituzte 2005.eko urtarrilaren 1etik aurrera, indargabetzea edo aldatzea erabaki arte indarrean egongo direla.

Xedapen indargetzailea

Aurreko Lursailen Balio Gehikuntzaren gaineko Udal Zergaren Ordenantza Arautzailea indarge geratzen da.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Hiri Izaerako Lursailen Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza eta bere eraskina 2005ko azaroaren 8an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2005ko abenduaren 29ko 246. GAOn argitaratu ziren.