Tasa, Udalaren bide publikoen azpia, gaina eta airea inoren probetxu berezirako erabiltzearena, interes orokorreko edo bizilagun guztientzako edo askorentzako hornidura zerbitzuak ustiatzeko enpresei dagokiena. 2006

Ordenantza Fiskala, Udalaren bide publikoen azpia, gaina eta airea inoren probetxu berezirako erabiltzeko tasak arautzen duena, interes orokorreko edo bizilagun guztientzako edo askorentzako hornidura zerbitzuak ustiatzeko enpresei dagokiena



1. art.- Foru Araudia

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen 11/1989 Foru Arauak, uztailaren 5ekoak, xedaturikoaz bat, honen bidez arautu eta ordainarazi egingo dira Udalaren bide publikoen azpia, gaina eta airea inoren probetxu berezirako erabiltzearen tasak, interes orokorreko nahiz bizilagun guztientzako edo askorentzako hornidura zerbitzuak ustiatzeko enpresei dagozkienak.


2. art.- Zergagaia

1.- Tasa hauen zergagaia izango da udal bide publiko, lur eta jabetzetako zorua, lurpea edo hegalkina erabili eta bereziki ustiatzea udalerri honetako interes orokorrei nahiz biztanle guztiei edo gehienei zerbitzu hornidurak gauzatzeko.

2.- Tasa hauek ordaintzeak berez ez dakar hirigintza lizentzia emategatiko tasak ordaindu behar ez izaterik, bide publikoetako zein udal lur eta jabetzetako zoruan, lurpean edo hegalkinean udal jabari publikoa erabili edo ustiatzeko lehenengo instalazioa eraiki, eraitsi, eragin, osatu edo zaintze lanez hornitu behar izatekotan.


3. art.- Zortzapena

Tasak ordaindu behar dira erabilera edo ustiapena hasten denean, alegia, lizentzia ematen den unean bertan, aurretiaz horrelakorik eskatu bazen..


4. art.- Zergaldia

Udal jabari publikoaren erabilera edo ustiapen berezia aldi jakin eta mugatu batean baino egiten ez denean, tasa ordainduko da urte horretako urtarrilaren 1ean, eta zergaldia berezko urtea izango da. Salbuespen gisa, erabileraren edo ustiapenaren hasiera ala amaiera izatekotan, zergaldia doitzeko kontuan izango dira baldintza berezi horiek eta tasen zenbatekoa zehaztuko da ordenantzako eranskinean adierazitako ezaugarrien arabera.


5. art.- Zergadunak.

Honako enpresa hauek dira zergadunak: interes orokorrekoak edo bizilagun guzti edo askorentzako hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak, nola banatzaileak hala saltzaileak izan, eta bai zerbitzuak egiten diren sareen titular, bai sareen titular ez izan arren haiek erabiltzeko edo haiekin sartzeko edo konektatzeko eskubideen titular direnak


6. art.- Zerga kuota

1.- Zerga kuota ordenantza honetako eranskinean xedatu da, oinarri hartuko direlarik zergapeko enpresa bakoitzak udalerrian urtean fakturazioa dela eta lortutako sarrera gordinak, hitzarmen bidez onarturiko ehunekoan.

2. Eskuko telefonoen zerbitzuak ez dira tasa zenbatzeko araubide berezi honetan sartzen. Zerbitzu horien tasa Udalaren jabari publikoa partikular erabili eta aprobetxamendu berezia egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskalak jarritako kuotaren arabera ordainduko da.

3. Zerga kuota zehazteko orduan, fakturazioaren sarrera gordintzat hartuko dira erakunde batek udalerri bakoitzean egindako zerbitzuengatik jaso dituen sarreretatik berari egotzi ahal zaizkionak.

Egindako zerbitzuak kargatzen dituzten zeharkako zergak ez dira sarrera gordinen artean sartuko, ezta ere hirugarren batzuen kontura kobratutako partida edo kopuruak tasa kuantifikatzeko erregimen berezi hau aplikagarri duen entitatearen berezko sarrerak ez badira.

Era berean, ez dira fakturaziotik datozen sarrera gordinen artean sartuko hornidura zerbitzuengatik jasotako kopuruak, baldin eta zerbitzu horiek erabiliko badira Ekonomia Ministerioko Energia elektrikoaren Produkzio Instalazioen Erregistro Administratiboaren 1. edo 2. Atalean inskribatuta dauden instalazioetan, erregimen berezi honetan zergapetuko den energia sortzeko behar den lehengai gisa.

Hornidurak egitean inoren sareak erabiltzen dituzten enpresek kopuru hauek kenduko dituzte beren fakturazioaren sarrera gordinetatik, hain zuzen, sare horietara sartzeagatik edo haiekin interkonektatzeagatik beste enpresei ordaindutako kopuruak. Sare horien enpresa titularrek beren fakturazioaren sarrera gordinen artean konputatu beharko dituzte kontzeptu horregatik jasotako kopuruak.

4. Araubide berezi hau aplikatzeak dakarren zenbatekoa ez dago erabiltzaileei eransterik.


7. art.- Ordaina

1.- Tasak ordainduko dira urtealdia amaitu ondoko lehenengo hiruhilabetean.

2.- Erabilerak nahiz ustiapenak kalteak sor badiezazkieke udal jabari publiko diren ondasunei, kalte horiek ordaintzeko egoki iritzitako zenbatekoa gordailatzeko eskatuko du udalak eta, gainera, dagokion tasa publikoa ordaindu beharko da.

3.- Erabilerak nahiz ustiapenak kalteak sor badiezazkieke udal ondasunei, kalte horiek ordaintzeko egoki iritzitako zenbatekoa gordailatzeko eskatuko du udalak eta, gainera, dagokion tasa publikoa ordaindu beharko da.

4.- Banakoen erabilera edo ustiaketa bereziaren ondorioz jabari publikoa kaltetu edo deuseztuz gero, onuradunak, arauzko tasa ez ezik, berriro eraikitzeko edo konpontzeko gastu guztiak ere beharko ditu, zenbatekoa aurretik gordailatu beharko duelarik.

5.- Nolanahi ere, kalteak konponezinak badira, udalak eskatuko du ondasunak konpondu edo berriak ezartzeko zein horien balioa ordaintzeko.

6.- Udalak ez ditu aldez edo osorik barkatuko kalteordain edo itzulketa horiek.

7.- Jabari publikoa lizentziarik gabe erabili edo ustiatuz gero, arauzko tasa ordaindu beharko da eta, gainera, ordaindu ez den tasaren zenbatekoaren hiru halako isuna ere ezar dakioke.


8. art.- Tasarena itzultzea.

Subjektu pasiboari ezin egotzi zaizkion arrazoiak direla eta jabari publikoa erabiltzeko edo aprobetxatzeko eskubidea gauzatzerik ez bada, tasarena itzultzea egokituko da.


9.- art.- Orokorrean ezarri beharreko arauak

1.- a) Baimen demaniala eskatzerakoan, interes orokorreko nahiz bizilagun guztientzako edo askorentzako hornidura zerbitzuak ustiatzeko enpresek adierazi beharko dute zein diren erabilera bakoitzaren azalerak, ezaugarriak eta neurriak. Baimena lortutakoan, udalerrian fakturatu dutena dela-eta lortutako sarrera gordinak adierazi beharko dituzte urtealdi bakoitza amaitu ondoko lehen hiruhilabetean.

b) Ustiapen bakoitzak dakartzan eskubide eta eginbeharren araubidea baimen demanialaren baldintzek xedatuko dute.


c) Ordenantza honetako eranskinean zerga kuotatzat xedatuko den fakturazio sarrera gordinen ehunekoa hitzarmen bidez itun daiteke Udalarekin.

2.- Udalak arauzko tasak ordaintzeko ez ezik, eginbeharrak beteko direla bermatzeko fidantzak aurretik gordailatzeko ere eska dezake.

3.- Udal jabaria erabili edo ustiatu nahi duenak honako hauek bete beharko ditu:

a) Udal baimena lortzea.

b) Halakorik izanez gero, baldintzen orria onartzea, orriko baldintza eta eginbeharrekiko adostasuna adierazita.

c) Ustiaketan zerbait aldatzekotan, aldatu eta hamabost eguneko epean udalari horien berri ematea.

4.- Tasa hauei ezarriko zaizkie Foru Zerga Arau Orokorrak, Zergabilketako Erregelamendu Orokorrak zein horiek garatzeko araudiek xedaturiko gestio, likidazio, ikuskaketa, bilketa, urratze eta isun arauak.


Azken xedapena

Ordenantza hau eta bere eranskina indarrean sartuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean, eta ondorioak izango dituzte 2005.eko urtarrilaren 1etik aurrera, indargabetzea edo aldatzea erabaki arte indarrean egongo direla.

Xedapen indargabetzailea

Donostiako Udalaren bide publikoen azpia, gaina eta airea inoren probetxu berezirako erabiltzearena, interes orokorreko edo bizilagun guztientzako edo askorentzako hornidura zerbitzuak ustiatzeko enpresei dagozkien Tasak arautzen duen aurreko Ordenantza indargabeturik dago.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udalaren bide publikoen azpia, gaina eta airea inoren probetxu berezirako erabiltzearena, interes orokorreko edo bizilagun guztientzako edo askorentzako hornidura zerbitzuak ustiatzeko enpresei dagozkien Tasak arautzen duen Ordenantza eta bere eraskina 2004ko azaroaren 3an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2004ko abenduaren 27ko 247. GAOn argitaratu ziren.