Udalaren Euskara Patronatuaren zerbitzu eta jarduerengatiko eta bere instalazioen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak 2012

Donostia Hiriko Euskararen Udal Patronatuaren zerbitzu eta prezio publikoak


1. art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean prezio publikoei buruz ezarritakoaren arabera eta Zerbitzu eta jarduerengatiko Prezio Publikoak arautzen dituen Udal Ordenantzarekin bat etorriz, Donostia Hiriko Euskararen Udal Patronatuak ematen dituen zerbitzuei dagozkien prezio publikoak arautu eta eskatu egiten dira.


2. art.- Donostia Hiriko Euskararen Udal Patronatuaren eskumenak.

1. Donostia Hiriko Euskararen Udal Patronatuak, Donostia euskalduntzeko lanetan diharduen Udal Erakunde Autonomoak antolaturiko jardueren eta zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak finkatzen ditu, baita horietaz behar bezala baliatzeko baldintzak ere.

2. Herri onuraren zein gizartearen, kulturaren edo ongintzaren ikuspuntutik komeni bada, Patronatuak zerbitzuen ezaugarriak alda ditzake.


3. art.- Ordaindu beharra dutenak.

Donostia Hiriko Euskararen Udal Patronatuaren zerbitzuak erabiltzeko baimena duten norbanako zein erakundeek ordaindu beharko dute prezio publikoa.


4. art.- Ordaindu beharra noiz sortzen den, zer egunetan

Prezio publikoak ordaindu beharra zerbitzua eskatzen den unean bertan sortzen da, erabili beharreko zerbitzuen arabera.


5. art.- Prezioak jartzea Udalbatzak.

Donostia Hiriko Euskararen Udal Patronatuak prezio publikoak finkatzeko proposamena egiten du, eta Udalbatzak finkatu beharko ditu, Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 50. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.


6. art.- Prezioak ordaintzea.

1. Prezio publikoak zerbitzu nahiz jardueraz baliatu baino lehen ordaindu beharko dira.

2. Prezioak ordaindu ezean, eskabideak ezeztatuko dira berez eta besterik gabe.

3. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 2.2 atalean ezarritakoaren arabera, prezio publiko horiengatiko zorrak premiamenduzko administrazio jardunbideaz eska daitezke.


7. art.- Prezioarena itzultzea.

Prezio publikoa ordaindu behar duenaren esku ez dauden arrazoiak direla eta zerbitzurik ematen ez bazaio, ordaindutakoa itzuli egingo zaio.


Azken xedapena

Prezio publiko hauek 2012 urtetik aurrera sartuko dira indarrean, eta hala segituko dute harik eta indarrik gabe uztea edo aldatzea erabaki arteko guztian.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostia Hiriko Euskararen Udala Patronatuaren zerbitzu eta jarduerengatiko Prezio Publikoa aplikatzeko irizpidearen eranskina 2011ko abenduaren 28ko Udalbatzan behin betiko onartu zela. Eranskin hau 2011ko abenduaren 29ko GAOn 246 zenbakian argitaratu zen.