Ondasun Higiezinen gaineko zerga 2002

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA



1. artikulua

12/1989ko uztailaren 5eko Foru Arauean ezarritako xedapenekin bat, landa- eta hiri-ondasun higiezinen gaineko zerga arautu eta galdatu egiten da.


2. artikulua. Izaera

Higiezinen gaineko zerga ondasunen gainean zuzenki ezartzen den zerga da eta horien balioa zergapetzen du.


3. artikulua. Egitate zergagarria

1.- Honakook izango dira zerga honen egitate zergagarri: udal barrutian kokatuta dauden landa- eta hiri-ondasun higiezinen jabetza edo gozamenezko nahiz gainazaleko ondasun-eskubideen titulartasuna, edo aipatutako ondasunen gaineko nahiz ondasun horiek atxekita dauden zerbitzu publikoen gaineko titulartasuna.

2.- a) Zerga honi dagokionez, hiri ondasun higiezintzat honakook hartuko dira:

Hiri lurzorua, arau subsidiarioek urbanizagarritzat jotakoa, urbanizagarria edo autonomiaren legeek halakotzat jotakoa, Estatuaren legeek lurzoru urbanizagarriari aitortzen dizkioten hirigintza ahalmenak izateagatik.

Halaber, hiri ondasun higiezintzat joko dira hiri eraikuntzek okupaturiko lurzoruak eta bestelako lurzoruak baldin eta badauzkate zoladuradun bideak edo zintarridun espaloiak eta, gainera, estolderia, ur hornidura, elektrindarraren hornidura eta argiteria publikoa.

Nekazaritzazko legeetan xedatutakoaren aurka zatikatzen diren lurrak ere horrelakotzat hartuko dira, beti ere zatikatze horrek lurren nekazal erabilera edo nekazal izaera aldatzen ez dituzten artean Zerga honenak ez diren eraginetarako.

b) Hiri-eraikuntzak, hurrengo hauek hartuko direlarik horrelakotzat:

1º Eraikinak, eraikitzeko erabili diren osagaiak, kokatuta dauden lekuak, jasoak diren lurzoruaren mota eta izango duten erabilera edozeintzuk direlarik ere, eraikieragatik garraia badaitezke ere eta kokatuta daduen lurra eraikuntzaren jabearena ez bada ere eta, beraien berdinesgarri diren merkatari- eta industria- instalazioak, hala nola, dikeak, biltontziak eta kargatokiak.

2º Urbanizatzeko eta hobetzeko obrak, hala nola lauketak eta gune estalgabeak erabiltzeko egiten direnak, honelakotzat azokarako esparruak, haize ageriko gordailuak, kirolzelaiak eta kiroldegiak, kaiak, aparkalekuak, eraikuntzei erantsitako guneak, presak, ur jauziak eta urtegiak, horien azpiak ere barne.

3º Hurrengo artikuluan landazkotzat kalifikatuko ez diren gainerako eraikinak.

3.- Zerga honi dagokionez, honakook hartuko dira landa-ondasun higiezintzat:

a) Aurreko artikuluko a) atalean xedatutakoaren arabera hirikotzat hartzen ez diren lurrak.

b) Landa-eraikinak, horrelakotzat landa jitezko lurretan egon eta nekazal, abel edo baso ustiapenak garatzeko behar beharrezkoak diren nekazal eraikin eta instalazioak hartuta.

Zerga honi dagokionez, nekazal, abel edo baso ustiapenetan erabiltzen diren aparamen edo txabolak ez dira eraikuntzatzat hartuko, horiek eraikitzean erabiltzen diren materialak arinak eta iraungaitzak direlako, lurra areago probetxatu, lugintzak babestu, abelburuak haize agerian aldi baterako gorde edo ihardueraren menpeko lanabes eta tresna bereziak gordetzeko bakarrik balio dutenean; zerga honi dagokionez, landazko lurrei erantsitako obrak eta hobekuntzak ez dira eraikuntzatzat hartuko, lur horien balioaren zati banaezin izango baitira.


4. artikulua. Salbuespen iraunkorrak

1.- Udal honek ematen dituen salbuespen iraunkorrek eskaria egin eta hurrengo zerga-ezarraldian sortuko dituzte ondorioak.

2.- Hurrengo ondasunok daude iraunkorki salbuetsita:

a) Gipuzkoako Foru Aldundiarenak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoarenak, Estatuarenak eta toki erakundeenak; nazioaren defentsa, herritar segurtasuneta irakaskuntza zein kartzela zerbitzuen menpe badaude. Halaber eta probetxamendu prubliko eta doakoa izanez gero, errepideak, bideak eta gainerako lurgaineko bideak.

b) 1º Udalarenak diren herri-lurrak eta esku amankomunean diren mendiak.

2º Udalarenak, Udalaren erakunde beregainenak nahiz osorik Udalarenak diren elkarteenak direnak, erabilera edo zerbitzu publikorako izendatuta eta udal barruti honen baitan badaude;baina, administrazio emakidaren pean ez baldin badaude, salbu eta hartuta duena, titularra, irabazi asmorik gabeko elkarteren bat baldin bada. Elkarteen Erregistroan izena emanda dagoena eta Udalaren intereseko ekintzak egiten dituena harekin batera.

3º Mankomunitateenak, mankomunitatearen erakunde beregainenak nahiz osorik mankomunitate horienak diren elkarteenak direnak, erabilera edo zerbitzu publikorako izendatuta eta mankomunitate horien jardun eremuaren baitan badaude; baina, administrazio emakidaren pean ez baldin badaude, salbu eta hartuta duena, titularra, irabazi asmorik gabeko elkarteren bat baldin bada, Elkarteen Erregistroan izena emanda dagoena eta Udalaren intereseko ekintzak egiten dituena harekin batera.

c) Hazkunde geldiko espeziez landatutako basoak, titulartasun publiko nahiz pribatukoak. Salbuespen honen barnean probetxamendu gisa zura duten hazkunde geldiko baso-espezieak daude, baita honelakoak dituzten baso-aldeak, beti ere zuhaitzen dentsitatea espezie horren ohizkoa bada.

d) Eliza Katolikoarenak, Estatuak eta Sede Santuak 1979ko urtarrilaren 3an gai ekonomikoei buruz izenpeturiko Hitzarmenean aurrikusitakoaren arabera:

- Elizkizunetarako erabiltzen diren tenplu eta kaperak, beren dependentziak edo eraikinak eta elizaren zereginetarako erabiltzen diren lokal erantsiak.

- Apezpiku, kalonje eta apaiz arimazainen egoitzak.

- Kuria diozesiarraren eta parrokiaren bulegoetarako lokalak.

- Apaizteria prestatzeko seminarioak eta elizaren unibertsitateak, elizako ikasgaiak irakasten badituzte.

- Nagusiki orden, erlijio-kongregazio eta bizitza sagaratuko institutuen etxe edo komentuak izateko erabiltzen diren eraikinak.

e) Katolikoak ez diren baina legez aintzatetsita dauden Konfesio Elkarteenak, Konstituzioaren 16. artikuluak aipatzen dituen lankidetza-hitzarmenak ezarriz gero, hitzarmen bakoitzaren edukinaren arabera.

1. Espainiako Erakunde Ebanjelikoen Espainiar Federakuntzaren barruan dauden elizen jabetza-ogasun hauek:

- Eliz ospakizunetarako lekuak eta elizkizunetarako eta apaizen etxebizitzetarako erabiltzen diren areto edo eraikinak eta erantsitako lokalak.
- FEREDE-n sartutako Elizen bulegoetarako erabiltzen diren lokalak.
- Eliz ministroen heziketarako apaiztegiak, elizari dagozkion ikasketak bakarrik ematen direnean.

2. Espainiako Israeldar Elkarte-Federakuntzen jabetza diren ogasun hauek:

- Eliz ospakizunetarako lekuak eta elizkizunetarako erabiltzen diren areto edo eraikinak eta erantsitako lokalak.
- Israeldar Komunitateen Federazioan sartutako Komunitateen bulegoetarako erabiltzen diren lokalak.
- Eliz ministroen heziketarako zentruak, errabinotarren ikasketak bakarrik ematen direnean.

3. Espainiako Batzorde Islamikoaren, eta beraien elkarte-kide direnean ogasun hauek:

- Mezkitak edo eliz ospakizunetarako lekuak eta elizkizunetarako, islamiarrak bertaratzeko, Imanen eta erlijio islamiarraren zuzendarientzat erabiltzen diren areto edo eraikinak eta erantsitako lokalak.
- Espainiako Islamiar Batzordean sartutako Komunitateen bulegoetarako erabiltzen diren lokalak.
- Imanen eta erlijio islamiarraren zuzendarien heziketarako bakarrik erabiltzen diren zentruak.

f) Gurutze Gorria eta horrekin parekagarri izanik, erregelamenduz zehaztuko diren erakundeak.

g) Atzerriko gobernuenak, diplomazia eta kontsultako ordezkaritzarako edo beren Organismo ofizialetarako direnean, elkarrekikotasuna baldintza delarik edo indarrean dauden Nazioarteko Hitzarmenen arabera.

h) Indarreko Nazioarteko Hitzarmenak direla bide salbuespena aplikagarri duten erakundeak.

i) Trenbideak dituzten lurrak eta lur horietako eraikinak, geltoki, biltegi edo linea horiek ustiatzeko utziezinezko den beste edozein zerbitzutarako direnean.

Beraz, ez dira salbuetsiko ostalaritzako establezimenduak, ikuskizunetakoak, merkatari guneak eta zabalaldirakoak, enplegatuentzako etxebizitzak, Zuzendaritzako bulegoak eta lantegiak.

j) Espreski eta banan-bana kultur intereseko monumentu edo lorategi gisa deklaratu eta idatziz jasota daudenak, indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arabera.

Ez dira salbuetsiko Arkeologialde eta Leku zein Multzo Historikoak mugatzen dituen esparruaren barruan egon eta horietan osorik integratuta dauden hiri-ondasun guztiak, bai, ostera, hurrengo baldintzak betetzen dituztenak:

- Arkeologi aldeetan, indarrean dagoen legeriak aipatzen duen hirigintza-planeamenduko tresnetan babes bereziko objetutzat sartutakoak.

- Leku eta Multzo Historikoetan, 50 urtetakoak edo zaharragoak izan eta indarreko legerian aurrikusitako katalogoan babes integraleko objetu gisa sartutakoak.

k) 100.000 pezeta baino gutixagoko oinarri ezargarria duten hiri-ondasunak eta landa jitezkoak, sujeto pasibo bakoitzak Udalerrian dituen ondasun landatar guztiei dagokien oinarri ezargarria 200.000 pezetakoa baino txikiagoa denean. Muga horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretako Foru Arauean eguneratu ahal izango dira.

l) Unibertsitate publikoarenak, beren eginkizunak egiteko izendatutakoak, eta hezkuntza-itunen erregimenaz lagundutako ikastetxe pribatuak, zatiko edo osoko itunpeko ikastetxe-izaerari eusten badiote.


m) Martxoaren 24eko 5/1995eko Foru Arauko 1. atalean ezarritako baldintza subjetibo zein objetiboak eta hura garatuko duten arauak betetzen dituzten Fundazio eta Elkarteak, erabilgarritasun publiko deklaratutak, kontraprestaziobidez hirugarrengoei utzitako ogasunak ez badira, gizarte erakunde bezala edo helburu berezia bete behar dituzten iharduerei badagozkie eta helburu berezitzat jotzen ez dituzten ustiapenak garatzeko erabiltzen ez badira, 1994ko urtarriletik aurrera.


5. artikulua. Aldi baterako salbuespenak

Ordenantza honetako 4. artikuluko c) pasartean ez dauden basoak; Korporazio, Erakunde eta partikularrek baso birlandaketak egiten dituzten finken zati birlandatuari dagokionez, eta baso-Administrazioak onetsitako antolamendu-egitarau edo plano teknikoen menpeko zuhaiztiek bisortzen dituzten zatiak ere.

Salbuespen honek 15 urtez iraungo du, eskabidea egin eta hurrengo zerga-ezarralditik aurrera.


6. artikulua. Hobariak

1.- Hobariak sujeto pasiboak eskatu beharko ditu.

2.- Udal honek ematen dituen hobariek eskabidea egin eta hurrengo zerga-ezarraldian izango dituzte ondorioak.

3.- Zerga-ezarraldi bakoitzean ezingo da hobari bat baino gehiago izan inoiz ere.

4.- Hobariak:

a) % 90ekoa Higiezinen Urbanizazio, Eraikuntza eta Sustapenerako Enpresen ihardueraren xede diren eta ibilgetuaren ondasuenen artean ez dauden ondasun higiezinak.

Hobari-aldiaren barnean urbanizazio- edo eraikuntza-aldia gehi lanak bukatu ondorengo urtebetea izango dira. Halaber, ezingo ditu gainditu urbanizazio- eta eraikuntza-lanak hasi zirenetiko hurrengo hiru urteak.

b) % 50ekoa eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzak zein horiei proiektuan eta erregistro eskrituran esleituriko garaje eta trastelekuak, hiru urtez behin betiko kalifikazioa ematen zaie.

c) Kuotaren %95eko hobaria izango dute enpresek instalazio berriak ezarri edo lehengoak hedatuz gero eta Diputatuen Kontseiluak estrategikotzat jotzekotan industri jarduera ezarri edo hedatzeko proiekua, bost ustez udalak aitortzen dion egunetik aurrera.

5.- Landa ondasun higiezinek %95eko hobaria izango dute nekazaritza kooperatibenak edo denok batera ustiatzekoak izanez gero.


7. artikulua. Sujeto pasiboak

Zerga honen sujeto pasiboak ondorengo zergadunak dira: pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun-komunitateak eta gainerako erakundeak, nortasun juridikorik ez izan ez arren, zergagarri den batasun ekonomiko bat nahiz ondare banandua osatzen badute, beti ere honelakoxeak direnean:

a) Gozameneko edo gainazaleko ondasun-eskubiderik ez duten kargapeko ondasun higiezinen jabeak, edota administrazioko emakideak.

b) Kargapeko ondasun higiezinen gaineko gozamenaren ondasun-eskubidearen titularrak.

c) Kargapeko ondasun higiezinen gaineko gainazaleko ondasun-eskubidearen titularrak.


d) Kargapeko ondasun higiezin zein atxekiturik dauden herri-zerbitzuen gaineko administrazio-emakidaren titularrak.


8. artikulua. Erantzuleak

1.- Ordaintzeke dauden zerga-zorren erantzule subsidario dira 3. artikuluan aipatutako eskubideak edozein kausa dela bitarte eskuraturik, zerga-aitormena Ordenantza honetako 17. artikuluan ezarritako epean aurkeztu dutenak.

2.- Ordaintzeke dauden zerga-zorren erantzule solidario dira 3. artikuluan aipatutako eskubideak edozein kausa dela bitarte eskuraturik, Ordenantza honetako 17. artikuluan ezarritako epean eraikin berriei eta notarioren batek egiletsitako edo Erregistro Publikoetan erregistratutako agirietan jasotzen ez diren aldaketa fisiko, ekonomiko zein juridikoei buruzko zerga-aitormena aurkeztu ez dutenak.


9. artikulua. Oinarri zergagarria

1.- Azalpena.- Ondasun higiezinen katastroko balioa izango da zerga honen oinarri zergagarria, balio horrek merkatuko balioa gaindituko ez duelarik.

2.- Kastastroko balioa ondorengoa izango da:

a) Hiri-ondasun higiezinetan: lurzoruaren eta eraikuntzen balioak.

b) Landa-ondasun higiezinetan: lurraren eta eraikuntzen balioak.

3.- Balioesteko irizpideak

Ondasun higiezinen balioa neurtzeko, 1989ko abenduaren 28ko Aginduan, urtarrilaren 6ko 6/1999 Foru Dekretuan, martxoaren 7ko 15/2000 Foru Dekretuan eta hauen ondorengo arau bateratsuetan ezarritako arau teknikoak eta balioen oinarri-taula erabiliko da, higiezinen katastroetan gordetzen diren datuetatik abiatuta, merkatua erreferentzitzat hartuz eta honako balioespen-irizpideei jarraiki:

A) hiri-ondasun higiezinetan:

1) lurzoruaren balioa kalkulatzeko, berari dagozkion hirigintz inguruabarrak izango dira kontuan;

2) eta eraikuntzen balioa kalkulatzeko, hirigintzazko eta eraikuntzazko baldintzak ezezik, izaera historiko-artistikoa, erabilera edo xedea, kalitatea eta aintzinatasuna, eta eragina izan dezakeen beste edozein faktore ere izango dira kontuan.

B) landa-ondasun higiezinetan:

1) lurren balioa honela kalkulatuko da:

a) beren benetako errentak edo potentzialak erregelamenduz ezarriko den interesean kapitalizatuz kalkulatuko dira, oinarri gisa lurraren ekoizmena, lugintza zein probetxamendu desberdinak eta katastroko ezaugarriak erabilirik; errenta horiek kalkulatzeko, nekazal ezaugarri homogeneodun alde edo eskualde bakoitzeko errentamendu zein gasailak ikertzetik lortuko diren datuei heldu ahal izango zaie.

b) ustiapenaren izaerak edo udalerriaren ezaugarriek benetako errentak jakiten zailtzen dutenean, ondasunen katastroko balioa, hobekuntza iraunkorrak eta landaketak barne, kalkulatzeko; teknika, nekazaritza eta ekonomiaren inguruko faktoreei eta horiei dagozkien inguruabarrak erabili ahal izango dira.

Horiek kalkulatzeko ondorengoak izango dira kontuan:
- lurretan egindako hobekuntzak.
- ekoizten hasi arte igarotako urteak.
- kasu guztietan: probetxamendu handiagoa ekar dezaketen ekoizpen-bide arruntak ezartzea edo erabiltzea.
- so-ekoizpenak dituzten lurretan: sail landatuaren adina, zuhaiztiaren egoera eta probetxamendu-zikloa.

2) Eta eraikinen balioa kalkulatzeko, hiri-eraikuntzeei buruzko arau berak izango dira kontuan, eraikuntzen izaerak onartzen duen neurrian.


10. artikulua. Katastroko balioak finkatzea

1.- Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Departamenduko Toki-Zergen Zerbitzuaren bitartez, hiri-izaeradun katastroko balioak finkatuko ditu Ordenantza honetako 9-3a) artikuluan ezarritako balioespen-irizpideekin bat, ondorengo prozedurari jarraituz:

a) Foru Aldundiak balioen-txostenak prestatuko ditu, bertan jasoko direlarik balioespen-irizpideak, taulak, indarreko hirigintza planeamendua -hiri lurzorua behar bezala mugaturik eta katastroko balioak finkatzeko beharrezko diren gainerako elementuak.

Ondasun baten zati bat herri batean eta beste bat beste batean edo gehiagotan egonez gero, badago aukera eraikin bakoitzarentzat edota beren erabilera edo helburua dela eta talde homogeneoa osatzen duen sail batentzat txosten bat egin eta baloratzeko.

b) Foru Aldundiak entzunaldia emango dio Udalari hamabost egunen buruan balioen mugaketari eta txostenari buruzko eritzia eman dezan. Txostena aztertuta, Foru Aldundiak egoki iritzi bezala erabakiko du eta balio txostena onartuko.

c) Balioespen txostenak Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu behar ditu. Ondoren, jendaurrera aterata izango dira, 15 egun, Foru Aldundiari berari berraztertze errekurtsoa egiteko bidea izan dadin, hala nahi izanez gero, edota Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratibora jo eta erreklamazioa egiteko.

Ondoriozko katastro balioak indarreko bihurtu aurreko urteko urriaren 1a baino arinago, txostenak onartzea eta jendaurrera aterata edukitzeko epea irekitzea GAOn eta udal ediktu bidez argitaratuko dira.

d) Txostenak jendaurrera aterata edukitzeko epea pasatutakoan, hortik ateratzen diren katastro balioak banan-banan jakinarazi behar dira subjektu pasiboari katastroko balio berriak, baliook ondorioak izan eta aurreko urtean.

Katastro balioak finkatzeko egintzak arrazoitu egin beharko dira haiei buruzko jakinarazpen indibidualetan datu hauek adieraziz: Balio horiek finkatzeko erabilitako ponentzia, zona edo azpizona katastrala, lurzoruaren balio eragingarria, eraikuntzaren kostua, aplikatutako koefiziente zuzentzaileen identifikazioa, ondasun higiezinek katastroaren ondorioetarako duten azalera eta, azkenik, lokalaren antzinatasuna eta helburua.

ME ponderazio koefizientea ere aipatu beharko da, balio katastrala zehazteko prozedurak aurreikusten duena eta kasu bakoitzean aplikagarri dena.

2.- Gipuzkoako Foru Aldundiak landa-izaerako katastroko balioak ere finkatuko ditu, Ordenantza honetako 9-3b artikuluan ezarritako balioespen-irizpideekin eta erregelamendu bidez onetsiko den prozedurarekin bat.


11. artikulua. Katastroko balioak berrikustea

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Departamentuko Toki Zergen Zerbitzuaren bitartez, Ordenantza honetako 10. artikuluan ezarritako balioespen-irizpidearen arabera ezarritako katastroko balioak zortzi urterik behin azertuko ditu berriro.



12. artikulua. Katastroko balioak aldatzea

1.- Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Departamentuko Toki Zergen Zerbitzuaren bitartez, katastroko balioak aldatu egingo ditu, ofizioz edo Udal honek eskatuta, hirigintz planeamenduak eta beste inguruabarrek alde handia erakusten dutenean planeamenduaren eta udalerri honetako edo bertako tokiren bateko ondasun higiezinen merkatuko balioen artean.

2.- Katastroko balioak aldatzeko beharrezkoa izango da nahitaez txosten berriak egitea edo indarrekoak aldatzea ordenantza honetako 10. artikuluan xedaturiko moduan.

3.- Balio txostenak aldatu ahal izango dira landa ondasunek horrelakoak izateari uzten dietenean 2.a. artikuluan aurreikusitako egoeretariko batean egoteagatik.

4.- Balorazio txostenak egindakoan, aurreko artikuluan adierazitako tramitean egin behar dira.


13. artikulua. Katastroko balioak eguneratzea

Foru Arau bidez eguneratu daitezke katastroko balioak, koefizienteak aplikatuz.


14. artikulua. Zerga-tipoa

1.- Zerga-tipoak Udalak finkatzen ditu, eta Ordenantza honetako eraskinean daude jasota.

2.- Ordenantza honetako 10., 11. eta 12. artikuluetan xedatutako balioak finkatu, berrikusi nahiz aldatzearen ondorioz katastroko balio berriak indarrean sartzen direnetik aurrera, 12/1989 Foru Arauan ezarritako zerga-tipo orokorrak handitu ahal izango ditu Udalak. Muga hauen baitan, betiere: 1000ko 0,4 eta 4 bitartean ondasun urbanoena eta 100eko 0,3 eta 1,1 bitartean landa ondasunena.

3.- Udalak zerga-tipo desberdinak ezarri ahal izango ditu udalerriko katastroko balioak segidan eta ez aldi berean finkatu, berrikusi edo aldatzean, udalerrian katastroko balio berriak dituzten ondasunak izan zein izan ez.


15. artikulua. Zergazko kuota

Zerga honen kuota lortzeko, oinarri zergagarria zerga-tipoaz biderkatu beharko da, eta onarturiko hobaria emaitzari ezarri beharko zaio hala egin behar izanez gero.


16. artikulua. Sortzapena

1.- Zerga hau zerga-ezarraldiaren lehen egunean sortzen da.

2.- Zerga-ezarraldia eta berezko urtea bat datoz.


17. artikulua. Izapideak

1.- Zerga urtero egiten den Erroldaren bitartez kudeatzen da, eta Errolda honetan ematen diren aldaketei eta altei dagozkien kitapenengatik.

2.- Errolda udalerri honetan zergapeturiko ondasun higiezinak hartzen dituzten zentsuek osatutako agiria da, landalurrekoak eta hirilurrekoak banatu eta behar bezala zerrendatuta identifikatzen dituelarik, sujeto pasibo fiskalak eta katastroko balioak adierazirik.

Hiri izaerako ondasunen gaineko zergaren erroldak katastroko erreferentzia eta zenbaki finkoa ere jaso behar ditu, gainerako datuekin batera.

3.- Erroldan agertzen diren datuak higiezinen katastroan zerga-ondorioak dituztenen irudi izango dira.
4.- Erroldan ondorengoak jaso beharko dira:

a) bai adierazpenen bidez bai ofizioz, zergapeko ondasunek azken urte naturalean jasaten dituzten aldaketa fisikoak, ekonomikoak nahiz juridikoak. Horiek gertatu ondorengo zerga-ezarraldian izango dituzte ondorioak aldaketok.

b) balioak finkatu, berrikusi nahiz aldatzeko ekintzetatik eratorritako aldaketak. Horiek bakoitzaren txostenak argitaratu ondorengo zerga-ezarraldian izango dituzte ondorioak.

c) balioak eguneratzetik eratorritako aldaketak. Hauek gaitzen dituen Legearen arabera izango dituzte ondorioak.

5.- Zerga honetan xedatutako ondorioetarako, ondorengoak jotzen dira ondasunei dagozkien aldaketatzat:

a) Fisikoak: eraikuntza berriak egitea eta daudenak zabaltzea edo eraistea, erabat nahiz zati batean. Ez dira aldaketatzat hartuko eraikinak kontserbatzeko xede hutsez egiten diren lan eta konponketak, nahiz eta aldizkakoak izan, eta ezta ere apaindurako elementuak besterik ukitzen ez dituzten lanak.

Halaber, aldaketa fisikotzat hartuko da landatarrak diren ondasun higiezinetan landaketak edo probetxamenduak aldatzea.

b) Ekonomikoak: higiezinen erabilera eta zertarakoa aldatzea, baldin eta aldaketa fisikorik ez badakarte.

c) Juridikoak: Tituluduntza eskualdatzea edo Ordenantza honetako 7. artikuluan aipatzen diren eskubideak eratzea, eta ondasun higiezinak banatu edo zatitu eta taldekatzea.

6.- Aldaketon ondorioz higiezinen katastroetako datuetan egingo diren zuzenketak eragindakoei jakinaraziko zaizkie.

Ez dago zertan izapidetza hori gauzaturik aldaketek jatorri juridikoa izanez gero jabetza eskualdatu delako edo gozamen eta azalerako gauza eskubideak zein administrazio emakidak eratu direlako, hori dena gauzatzeko eragindako lagunak aurkezturiko aitorpenari erantsitako dokumentuak baino kontuan hartu ez badira.

Zergapeturiko ondasunetan gertatzen diren aldaketa fisiko, ekonomiko eta juridikoek horiek gertatu ondorengo zergaldian izango dute eragina, baina eragin hori ez da lotuta geratuko egintza administratiboen jakinarazpenari.

7.- Salbuespenak eta hobariak gestionatu, likidatu, eman eta ukatzeko ahalmenak, baita ikuskatzekoak eta zergak biltzekoak ere, hala borondatezko aldian nola premiamendu bidean, Udalari dagozkio, eta honek aipatutako hitzarmenean xedatutakoarekin bat erabiliko ditu.

8.- Lurzoruaren mugaketak eta balioei buruzko txostenak egitea eta onestea, katastroko balioak finkatu, berrikusi eta aldatzea, zergaren katastroei eta erroldari datxezkien gainerako eginkizunak eratu, berrikusi eta kontserbatzea zein gainontzeko zereginak, eta salbuespenen zein hobarien eskarietan txostenak egitea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta ez besteren zereginak dira.

9.- 11/1989 Foru Arauarekin bat, zerga honi aplikagarri zaizkio Zergetako Foru Arau Orokorrean kudeaketari, likidaziori, ikuskaketari, bilketari, eta zerga-urrapenei eta zehapenei buruz jasotako arauak.


18. artikulua. Formazko eginbeharrak

1.- Sujeto pasiboek alta-adierazpenak egiteko eta udalerri honetan kokatutako ondasun higiezinen aldaketa fisiko, ekonomiko zein juridikoen berri emateko betebeharra dute. Horretarako inprimaki normalduak erabili beharko dituzte, eta ondoren Udal honetan aurkeztu segituan adierazitako epeetan. Inprimakiari agiri hauek erantsi beharko zaizkio: salbuespenak edo hobariak aitortzen dituen eskubidearen egiaztagiria, aldaketa jasotzen duen agiri publikoaren edo epaitegi- nahiz administrazio-egintza agertzen den agiriaren fotokopia, eta zerga honen azken ordainagiriaren fotokopia; datu horiek notarioek egiletsitako agirietan nahiz Erregistro Publikoetan inskribatutako agirietan jasota daudenean salbu.

a) Eraikuntza berriengatiko altak, edo ondasun higiezinetan gertatutako aldaketa fisikoengatiko adierazpenak direnean, bi hilabete, lanak bukatzen diren egunaren biharamunetik aurrera.

b) Aldaketa ekonomikoengatiko adierazpenak direnean, bi hilabete, erabilera edo zertarakoa aldatzeko administrazio-baimena ematen den egunaren biharamunetik aurrera.

c) Aldaketa juridikoak direnean, bi hilabete eskrituraren edo aldaketa gauzatzeko agiria egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

2.- Artikulu honetan esaten diren adierazpenak dagokion epean aurkezten ez badira, zerga-urrapen arintzat hartuko da.

3.- Eskualdatzaileak Ordenantza honetako 7. artikuluan ezarritako eskubideen titulartasunaren eskualdaketari buruzko adierazpena ere gauzatu ahal izango du.


19. artikulua. Ordaintzeko betebeharrak

1.- Sujeto pasiboek zerga-zorrak ondorengo epeetan ordaintzeko betebeharra dute:

a) Kobrantza iragarkian eta Udalaren Zerga Egutegian adierazitako epeetan.

b) Salbuespenez, zerga-biltzaile exekutiboak adierazitako epeetan, baldin eta geroratze- edo zatikatze-eskaria zuhurtziaz onirizten badu, ordaintzeko behartuta dagoenaren ondasunetan zorra ordaintzea galerazten dion inguruabar bereziren bat izateagatik.

2.- Borondatezko epean egiten den zor-ordainketa baimendutako erakunde laguntzaileen bitartez egingo da.

3.- Premiamendu bidezko zerga-ordainketa Zerga Bilketa Exekutiboaren bulegoetan egingo da.

4.- Sujeto pasiboak zerga-zorra ordaintzen ez badu:

a) Ordainketa erreklamatu ahal izango zaie erantzule solidarioei edota subsidirioei, edo zerga-zorretan ondorengo direnei.

b) Ondasun higiezinen edo Ordenantza honetako 7. artikuluan aipatzen diren eskubideen eskualdaketetan, goian adierazitakoak izango dira zerga-zorrak ordaintzeko betebeharra izango dutenak.


20. artikulua. Xedapen iragankorrak

1.- Katastroko balioak Ordenantza honetan xedaturikoarekin bat finkatzen ez diren bitartean, aurreko zerga-ezarraldian indarrean zeuden katastroko balio eguneratuak ezarriz galdatuko da zerga, balio horiei dagozkien zerga tipo edo neurriak erantsita.

2.- Zerga hau ezartzen hastean Landalur eta Abere Kontribuzioan edo Hirilur Kontribuzioan hobari fiskalen bat dutenek, berbera edukitzen segituko dute harik eta azkendu arte eta, erabiltzeko amaiera-datarik izan ezean, 1992ko abenduaren 31 arte, egun hori barne.






21. artikulua. Azken xedapena

Ordenantza honek eta bere eraskinak 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indargabetu edo aldatu arte iraungo du.


22. artikulua. Xedapen indargetzailea

Aurreko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzeko Ordenantza Fiskala indarge geratzen da.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza eta prezioak arautzen dituen Eraskina 2001eko urriaren 22an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela. Ordenantzan ezarritako aldaketak 2001eko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.