Udalaren Kultur Patronatuaren zerbitzu eta iharduerengatiko eta bere instalazioen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak 2004

DONOSTIAKO UDALAREN KULTUR PATRONATUAREN ZERBITZU ETA IHARDUERENGATIKO ETA BERE INSTALAZIOEN PROBETXAMENDU BEREZIENGATIKO PREZIO PUBLIKOAK


1. art.- Xedea

Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean prezio publikoei buruz ezarritakoaren arabera eta Zerbitzu eta Iharduerengatiko Prezio Publikoak arautzen dituen Udal Ordenantzarekin bat etorriz, Donostiako Udalaren Kultur Patronatuak ematen dituen zerbitzuei eta beren instalazioen probetxamendu bereziei dagozkien prezio publikoak arautu eta eskatu egiten dira.


2. art.- Kultura Patronatuaren eskumenak.

1. Donostiako Udalaren Kultur Patronatuak instalazioen, antolaturiko ihardueren eta zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak finkatzen ditu, bai eta horietaz behar bezala baliatzeko baldintzak eta instalazioak erabili eta zaintzeko arauak ere.

2. Herri onuraren zein gizartearen, kulturaren edo ongintzaren ikuspuntutik komeni bada, Patronatuak zerbitzuen ezaugarriak eta kontrataturiko instalazioen erabilera alda ditzake.


3. art.- Ordaindu beharra dutenak

Udalaren Kultur Patronatuaren instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko baimena duten norbanako zein erakundeek ordaindu beharko dute prezio publikoa.


4. art.- Ordaindu beharra noiz sortzen den, zer egunetan.

Prezio publikoak ordaindu beharra erreserba egiten den edo zerbitzua eskatzen den unean bertan sortzen da, erabili beharreko zerbitzuen edo probetxamenduen izaeraren arabera.


5. art.- Prezioak jartzea Udalbatzak.

Kultur Patronatuak prezio publikoak finkatzeko proposamena egiten du, eta Udalbatzarrak finkatu beharko ditu, Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 50. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.


6. art.- Prezioak ordaintzea.

1. Prezio publikoak zerbitzu, iharduera nahiz insatalazioez baliatu baino lehen ordaindu beharko dira.

2. Prezioak ordaindu ezean, eskabideak ezeztatuko dira berez eta besterik gabe.

3. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 2.2 atalean ezarritakoaren arabera, prezio publiko horiengatiko zorrak premiamenduzko administrazio ihardunbideaz eska daitezke.






7. art.- Prezioarena itzultzea.


Prezio publikoa ordaindu behar duenaren esku ez dauden arrazoiak direla eta zerbitzurik ematen ez bazaio, ordaindutakoa itzuli egingo zaio.


Azken xedapena

Prezio publiko hauek 2004ko otsailaren 25ean sartuko dira indarrean, eta hala segituko dute harik eta indarrik gabe uztea edo aldatzea erabaki arteko guztian.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Udalaren Kultura Patronatuak emandako zerbitzu eta iharduerengatiko eta bere instalazioen probetxamendu bereziengatiko Prezio Publikoa arautzen duen Ordenantzaren eraskina 2004ko otsailaren 24ko Udalbatzan behin betiko onartu zela.