Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko zerga 2002

ERAIKIN, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA



1. artikulua.

Gipuzkoako Toki Haziendak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean eta 15/1989 Foru Arauean xedatutakoaren arabera, Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko Zerga erregulatu eta galdatu egiten da.


2. artikulua. Egitate zergagarria

Zerga honen egitate zergagarria hirigintzazko edo obra-lizentzia lortzeko eskatzen duen edozein eraikin, instalazio edo lan burutzea da, aipatu lizentzia lortu zein ez, beti ere hori igortzea Udal honi badagokio.


3. artikulua.

Ondokoak izango dira zergari loturiko egitate zergagarrien adibide batzuk:

1. Planta berriko mota guztietako eraikin edo instalazioak eraikitzeko lanak.

2. Eraikita dauden mota guztietako eraikin edo instalazioak handiagotzeko lanak.

3. Eraikita dauden mota guztietako eraikin edo instalazioen egitura aldatzeko edo zaharberritzeko lanak.

4. Eraikita dauden mota guztietako eraikin edo instalazioen kanpoko itxura aldatzekoak.

5. Edozein erabilera dutelarik ere, eraikinen barru-antolaketa alda dezaketen lanak.

6. Lurzoruaren Legearen Testu Bategineko 58. artikuluko 2. atalak aipatu eta behin-behineko izaeraz burutu beharreko lanak.

7. Zerbitzu publikoak ezartzeko lanak.

8. Lur-mugimenduak, hala nola baso-inauste, zulatze eta lurreztatzeak, non eta ekintza hauek onetsi edo baimendutako Urbanizazio edo Eraikitze Proiekturen batean burutu beharreko lan gisa xehekatu eta programaturik ez dauden.

9. Eraikinak eraistea, laster aurri izatekotzat jotakoak ezik.

10. Aparkaleku, industri, merkatari edo lanbidezko ihardueretarako, zerbitzu publikoetarako edo lurrazpiari emango zaion beste edozein erabileratarako lurrazpiko instalazioak.

11. Bide publikotik ikus daitezkeen zabalkunde-kartelak jartzea.

12. Administrazio Ihardunbidearen Legeko 106. artikuluan aipaturiko subsidio bidezko ihardunbidea erabilirik Udalak egindako lanak.

13. Lurzoruaren Legeko 181. artikuluaren eta Hirigintzazko Eraentza Erregelamenduko 10. artikuluaren egiteratze-aginduez bat egindako lanak.

14. Ahalmen ekonomikoaren adierazgarri izan eta hirigintzazko lanen lizentziari loturiko baliabide ekonomikoak inbertiru direla adierazten duen edozein lan, eraikin edo instalazio.


4. artikulua. Loturarik eza

Ez dira zerga honi loturik egongo:

Udal honen jabegozko titulartasuna duten ondasun higiezinen gainean burututako eraikin, lan edo instalazioak; non Udalak lanaren jabe izaera daukan, bai zuzenki, bai Udal Erakunde Autonomiadunen bidez, edo Udala partaide duten Erakundeen bitartez ere.


5. artikulua. Salbuespena

1.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskal Autonomi Erkidegoaren, Estatutuaren edo Toki Erakundeen eraikuntza, instalazio nahiz obrek ez daukate zerga honenik ordaindu beharrik, baldin eta, zerga honena ordaintzea egokitu arren, bide, trenbide, portu aireportu, obra hidrauliko edo saneamenduan egiten badira, nahiz eta horien gestioa erakunde beregain batek egin eta inbertsio edo artapen lanak izan.

2.- Vatikanoa, Apezpiku Batzarra, Elizbarrutia, Parrokia edo beste barrutiren bat; Erlijio-Ordena edo Kongregazioa; edota Bizialdia Kontsakratutako Erakundea, haien Probintzia edo Etxea (Espainiako Estatuak eta Egoitza Santuak finantza arazoetarako lortutako akordioa).


6. artikulua. Hobariak

1.- Enpresek kuotaren %95eko hobaria izango dute instalazio berrietan edo lehengoen hedapenetan, industri jarduera ezarri edo hedatzeko proiektua Diputatuen Kontseiluak estrategikotzat joz gero.

2.- Kuotaren %95eko hobaria izango dute Udalbatzak gizarte, kultura, historia, arte edo enplegua sustatzearen aldetik interes bereziko edo udalaren mesederako jotzen dituen eraikuntza lanek.


7. artikulua. Sujeto pasiboak

1. Zerga honen sujeto pasibo dira, zergadun izaeraz, pertsona fisiko edo juridikoak eta Lurralde Historikoko Zergetako Foru Arau Orokorreko 33. artikuluak aipaturiko erakundeak, baldin eta eraikinak, instalazioak edo lanak jasaten dituzten higiezinen jabeak izanik, lanen jabeak ere badira; gainerako kasuetan lanen jabe-izaera duena joko da zergaduntzat.

2. Non eta Udalaren aurrean lanaren jabetza lana egiten deneko higiezinaren jabea ez den pertsona edo erakundearena dela zirutagiri bidez kreditatzen ez den, izaera hori higiezinaren jabea duela ulertuko da.


8. artikulua.

1. Zergadunaren sujeto pasibo ordezko izarea dute lizentziak eskatu edo eraikinak, instalazioak edo lanak burutzen dituztenak, zergadunak berak ez balira.

2. Edonola ere, Udalak zergadun izaera duen pertsona edo erakundearen nortasuna eta helbidea galdatu ahal izango dizkio zergadunaren ordezkoari.


9. artikulua. Oinarri zergagarria

1. Zergaren oinarri zergagarria eraikin, instalazio edo lanaren benetako kostuak osatuko du.

2. Udalaren lizentziarik gabeko eraikin, instalazio eta lanak izatekotan, Udal Administrazioak berak finkatuko du oinarri zergagarria.


10. artikulua. Zergazko kuota

1.- Eraskinean adierazten den karga-mota oinarri zergagarriari ezarrita lortuko da zerga honen kuota.

2.- Eranskinean datoz eraikuntza, instalazio edo obra bakoitzaren arabera izango diren ehunekoak.


11. artikulua. Sortzapena

Eraikina, instalazioa edo lana hasten den unean ordaindu beharko da zerga.


12. artikulua. Izapideak

1. Zerga hau autolikidazio-erregimenean galdatzen da.

2. Autolikidazioa Udalak normaldutako inprimakian egitera eta horretarako seinalatutako kontu korrontean abonatzera behartuta daude sujeto pasiboak, hamar laneguneko epearen barruan, lizentzia eman dela jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

3. Zergaren sujeto pasiboa eta hirigintza-lizentzia emateagatiko tasa ordaintzen duena pertsona bera direnean, autolikidazioa, halabeharrez, ekintza berean egin behar da, eta bi zergen gainean.

4. Oinarri zergagarria zehaztuko da interesatuek aurkeztutako aurrekontuaren arabera, baldin eta kolegio ofizialak ikuskatu baldin badu. Bestela, udal-teknikariek zehaztuko dute oinarri zergagarria, proiektuaren kostu balioetsiaren arabera.

5. Sujeto pasiboak daukaten lizentzia Udal Ikuskaritza Zerbitzukoei erakustera behartuta daude, lanak lizentziari doitzen zaizkion egiaztatzera finkara etortzen direnean.

6. Lizentzia emateko, interesetasuei udalak luzaturiko ordainketa-ziurtagiria aurkezteko eskatuko zaie, abonua egindako bankuaren zigilatua.


13. artikulua.

Lizentzia eman ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontu berri bat aurkeztu beharko da, honek hasiera bateko aurrekontua gainditzen duen kopuruaren araberako autolikidazio berria egitearren.


14. artikulua.

1. Egindako eraikin, instalazio edo lanak eta horien benetako kostua ikusi ondoren, Udal Administrazioak, bidezko egiaztapen administratiboaren bidez, hala balegokio, oinarri zergagarria aldatuko du, behin-betiko likidazioa eginda, sujeto pasiboari kopurua galdatu edo, hala balegokio, itzuliko diolarik.

2. Aurreko atalean xedatutakoaren eraginetarako, lana amaitu edo horren behin-behineko harrearen ondorengo hilaren barruan, Udal Administrazioak luzatuko duen inprimakian egoera horren adierazpena aurkeztuko da, ahalbdiea izanez gero, lanaren zuzendari adituaren ziurtagiria erantsiriko zaiolarik, eskuduntza duen lanbide-erakundeak ikuskaturik.


15. artikulua.

Zerga likidatzearen eraginetarako, isiltasun administratibo positiboa erabilirik emandako lizentziek zuzenki emandakoen eragin bera izango dute.



16. artikulua.

Baimendutako lanak, eraikinak edo instalazioak egiteari utziko balio lizentzia baten titularrak, idatziz eginiko berarizko ukoz, egin zaion behin-behineko likidazioaren guztizkoa itzultzeari edo deuseztatzeari ekingo dio Udalak, baita Eusko Jaurlaritzako Hirigintza Sailari horren berri eman, honek jakin dezan eta emandako eskubideak bertan behera utz ditzan.


17. artikulua.

Lizentzia bat iraungi ondoren, likidazioa itzultzeari edo deuseztatzeari ekingo dio Udalak, salbu eta titularrak berrizteko eskatu eta Udalak baimentzen badu.


Azken xedapena

Ordenantza honek 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da eragingarria eta indarrean jarraituko du hura aldatu edo indargetzea erabakitzen ez den artean.


Xedapen indargetzailea

Aurreko Eraikin, instalazio eta lanen gaineko Zergaren Ordenantza erregulatzailea indarge geratzen da.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza 2001eko urriaren 22an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela eta ezarritako aldaketak 2001eko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren. Prezioak arautzen dituen eraskina 2000ko abenduaren 27an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela. Haietan ezarritako aldaketak 2000ko abenduaren 29ko 246. GAOn argitaratu ziren.