Hirigintzazko Zerbitzuak emateagatiko tasak 2007

Hirigintzazko Zerbitzuak emateagatiko tasak arautzeko Ordenantza



1. art.- Foru araudia.

Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko III. kapituluan, 3. atalean ezarritako xedapenez bat, Lurzoruaren Errejimenari eta Hirigintzazko Ordenamenduari buruzko Legean eta hori garatzeko arauetan erregulatutako hirigintzazko zerbitzuak emateagatiko tasak arautu eta galdatu egiten dira.


2. art.- Egitate zergagarria

Donostiako udalerrian hirigintzazko zerbitzuak ematea izango da tasa honen zergagarria, alegia, eranskinean adierazitako hirigintza gestioko espedienteak izapidatu eta ebaztea.


3. art.- Sortzapena

Tasa espedienteen eta hirigintzazko izaerako Proiektuen izapidetza hastean sortzen da.


4. art.- Sujeto pasiboa

Tasen sujeto pasiboak, zergadun kontzeptupean, pertsonalitate juridikorik ezean unitate ekonomiko bat osatu edo zergagarri den ondare banatua duten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun erkidegoak eta gainerako erakundeak, zergapetutako espedienteen izapidatzeko onespena eskatu edota horien onurak jaso zein ukituak gerta daitezkeenak, Birpartzelatzeko Proiektuak edo desjabetzeko espedienteak salbu, lehenengoetan ukituriko guzti-guztiak izango baitira sujeto pasibo eta bigarrenetan onuradunak.


5. art.- Zergazko kuotak

1. Espedientea Errejistro Orokorrean onartzean, Eraskinean behin-behineko likidaziotzat finkaturiko kopuruak aurretiaz gordetzeko galdatu ahal izango du Udalak.

2. Ordenantzari egindako eraskinean behin-behineko likidazioen tarifak ezartzen dira.

3. Behin-behineko likidazioak zenbateko finkoen bidez mugatzen dira, espedienteen eta tramitatzen hasitako proiektuen ezaugarrien arabera.

4. Behin-behineko likidazioak honela egingo dira:

a) Desjabetzeko espedienteak: iharduketa legeztatzen duen proiektua onestean.

b) Zergapetutako gainerako egoerak: aurkeztutako espedienteak hasiera batean onestean.

c) Birpartzelatzeko Proiektuei dagozkien likidazioak hirigintzazko probetxamenduaren eskubideen titular guzti-guztiei egingo zaizkie, batezbesteko kuoten banaketa banakatuaren bidez, Proiektura bilduta agertzen diren eran.

5. Behin-behineko likidazioak behin-betiko bilakatzen dira Udalak espedientea behin-betiko onetsi edo gaitzesteko azken ebazpena ematean.



6. art.- Salbuespenak

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Lurraldeko Herri Administrazioak zein bere Erakunde Autonomiadunek izapidatzeko aukreztutako hirigintzazko zerbitzu guztiengatiko tasen salbuespena ematen da, desjabetzapenari buruzkoetan salbu.


7. art.- Beste zenbateko batzuk aparte izatea.

Eraskinean finkaturiko tarifek ez daramate barne Hirigintzako Arauak betetzearen ondorioz Aldizkari ofizialetan eta egunkarietan argitaraturiko iragarkien zenbatekoa, horiek beren benetako balioan likidatuko direlarik.


8. art.- Aplikazio orokorreko arauak

Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren arabera, tasa hauei Zergazko Foru Arau Orokorrak araututako gestio-, likidazio-, ikuskatze-, bilketa-, urrapen- eta zehapen-arauak aplikagarri zaizkie.


Azken xedapena

Ordenantza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Hirigintzazko Zerbitzuak emateagatiko Tasak arautzen duen Ordenantza 2003ko urriaren 27ean egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela eta ezarritako aldaketak 2003ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.
Bere eraskina 2006ko urriaren 31ean egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu ziren, eta ezarritako aldaketak 2006ko abenduaren 26ko 243. GAOn argitaratu ziren.