Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren zerbitzu eta iharduerengatiko eta bere instalazioen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak 2011

Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren zerbitzuei, jarduerei eta bere instalazioen probetxamendu bereziari dagozkion prezioak




1. art.-Xedea

Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean prezio publikoei buruz ezarritakoaren arabera eta zerbitzuei eta jarduerei dagozkion prezio publikoak arautzen dituen Udal Ordenantzarekin bat etorriz, Donostia-Kultura Enpresa Erakunde Publikoak ematen dituen zerbitzuei eta beren instalazioen probetxamendu bereziei dagozkien prezio publikoak arauto eta galdatu egiten dira.

2. art.- Donostia-Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren eskumenak.

1. Donostia-Kultura Enpresa Erakunde Publikoak instalazioen, antolaturiko jardueren eta zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak finkatzen ditu, bai eta horietaz behar bezala baliatzeko baldintzak eta instalazioak erabili eta zaintzeko arauak ere.

2. Herri onuraren zein gizartearen, kulturaren edo ongintzaren ikuspuntutik komeni bada, Enpresa Erakunde Publikoak zerbitzuen ezaugarriak eta kontrataturiko instalazioen erabilera alda ditzake.

3. art.- Ordaindu beharra dutenak

Donostia-Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko baimena duten norbanako zein erakundeek ordaindu beharko dute prezioa.

4. art.- Ordaindu beharra noiz sortzen den, zer egunetan.

Prezioak ordaindu beharra erreserba egiten den edo zerbitzua eskatzen den unean bertan sortzen da, erabili beharreko zerbitzuen edo probetxamenduen izaeraren arabera.

5. art.- Prezioak jartzea Udalbatzak.

Donostia-Kulturak prezio publikoak finkatzeko proposamena egiten du, eta Administrazio kontseiluak finkatuak izan dira.


6. art.- Prezioak ordaintzea.

1. Prezioak zerbitzu, iharduera nahiz instalazioez baliatu baino lehen ordaindu beharko dira.

2. Prezioak ordaindu ezean, eskabideak ezeztatuko dira berez eta besterik gabe.

3. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 2.2 atalean ezarritakoaren arabera, prezio horien zorrak premiamendu-prozedura bide eska daitezke.

7. art.- Prezioaren itzultzea.

Prezioa ordaindu behar duenaren esku ez dauden arrazoiak direla eta zerbitzurik ematen ez bazaio, ordaindutakoa itzuli egingo zaio.

Azken xedapena

Prezio hauek 2011ko urtarrilaren 1an sartuko dira indarrean, eta hala segituko dute harik eta indarrik gabe uztea edo aldatzea erabaki arteko guztian.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren zerbitzuei, jarduerei eta bere instalazioen aprobetxamedu beeziari dagozkion prezioak onartzen dituen ordenantzaren eranskina 2010eko abenduaren 29k0 248. GAOn argitaratu zela.