Irekitzeko Lizentziak emateagatiko tasak 2000

IREKITZEKO LIZENTZIAK EMATEAGATIKO TASAK ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA




1. artikulua.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen 11/1989 uztailaren 5eko Foru Araueko III. kapituluko 3. sekzioan ezarritako xedapenekin bat, establezimenduak irekitzeko lizentziak emateagatiko tasa arautu eta galdatu egiten da.


2. artikulua. Oinarri zergagarria

1. Donostiako udalerrian merkataritza, industri eta zerbitzu establezimendu mota guztietan egingo diren irekiera, lekualdaketa, eskualdaketa, lagapen, zabalketa eta negozio aldaketak gauzatzeko lizentziak eman aurreko teknika eta administrazio zerbitzuak dira tasa honen gaia.

2. Establezimendutzat hartuko da merkatal eta industri, iharduerak egiten diren lokal nahiz instalazio oro, bai despatxu edo bezeroen sarbide zuzenarekin izan, bai beste establezimendu baten osagarri edo lagungarri ala iharduera nagusi izan.


3. artikulua.

Tasa honen ondorioetarako, honako hauek joko dira irekieratzat, dagokion lizentzia nahitaez izan beharko dutelarik:

a) Lehen instalazioak.

b) Beste lokal batzuetara lekualdatzeak.

c) Lokalen akura-eskualdapenak edo titular-aldaketak, hauetan egiten zen iharduera aldatzen denean.

d) Lokal beretan iharduerak zabaltzea eta aldatzea, nahiz eta titularra lehengoa izan.

e) Lokalak handitzea.

f) Lizentzia behar duten jarduerak arautzea.

g) Lizentzia berrikustea, jabearen jokabidea, salaketak edo udal ikuskaritza direla bitarte.


4. artikulua. Sortzapena

Lizentzi eskabidea izapidatzen hasten denean sortzen da Tasa.


5. artikulua. Sujeto pasiboa

Tasa honen sujeto pasibo dira lizentzia eskatzen eta eskuratzen duten pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta nahiz eta nortasun juridikorik ez izan, zergagarria den batasun ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen dutenak.

6. artikulua. Salbuespen eta hobariak

1. Honako hauek daude tasa hau ordaintzeko betebeharretik kanpo, nahiz eta lizentzia eskuratu beharko duten:

a) Higiezinak ukitzen dituzten ezustekoak edo ezinbestekoak direla eta egiten diren lekualdaketak.

b) Herri onurakotzat jotako elkarteak eta ongintzako edo ongintza-hezkuntzako elkartetzat jotakoak..

c) Akura-eskualdapenak edo titular-aldaketak, hauetanegiten zen iharduera aldatzen ez denean.

2. Lokal edo establezimendu berriari dagokion tasaren % 75eko hobaria emango da interesatuek, borondatez, hirigunetik industripoligonoetara aldatzea eskatzen dutenean, beti ere aurreko lokala edo establezimendua ixten badute.

3. Tasan %50eko hobaria izago dute lizentzia jabeek beren baitako zergatiak direla-eta lizentziari uko eginez gero jarduerari ekin aurretik eta zerga erroldetan ere baja eskatzekotan.

4. Aukeran tasaren kuotan %50eko hobaria eman dakieke azoka eta erakusketei horiek egiterakoan interes orokorrak eta publikoak sustatu edo bultzatuz gero, direla kulturalak, sozialak, asialdikoak edo kiroletakoak; horrelakoetan eginiko salmentek denda, industria eta zerbitzu profesionalen interesak kaltetzen ez badituzte.


7. artikulua. Oinarri zergagarriak eta zergazko kuotak

Oinarri zergagarria, eraskinean agertzen dena, lokalaren azalera kontutan hartuz, kantitate finkoen arabera ezartzen da.


8. artikulua.

Zergazko kuotak eraskinean agertzen diren koefiziente zuzentzaileen arabera zuzentzen dira, kaleak mailen arabera sailkatzen dituen Ordenantza Fiskalaren arabera eta iharduera gogaikarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuen sailkapena oinarri hartuta.


9. artikulua.

Merkatal galeriak direnean, bere baitan elkarren arteko loturarik ez duten zehaztugabeko kopuruko establezimenduekin, titular bakoitzak lizentzia bana eskatu beharko du beste edozein establezimendu izango balitz bezala.


10. artikulua. Izapidetzako arauak

1. Eskatzaileak lizentzia emateko eskabidea betetzerakoan eginDAKO adierazpenaz hasiko da tasa izapidatzen.

2. Sujeto pasiboak bere izena, NAN edo IFK eta helbidea jarri beharko ditu irekiera-lizentzien eskabideetan, baita autolikidazioa egiteko behar dituen datu guztiak.

3. Sujeto pasiboak autolikidazioa egiteko eska diezaioke Zergak Izapidetzako Zerbitzuari.

4. Sujeto pasiboak derrigortuta dago autolikidazioa egin eta hartarako ezarritako kontu korrontean ordaintzera, lizentzia eman zaiola jakin arazten zaion egunetik aurrera 10 egun izango dituelarik hori betetzeko.

5. Zergak Izapidetzako Zerbitzuak lizentzia eman zaiola jakinaraziko dio sujeto pasiboari, tasa ordaindu ondoren, jaso egin dezan.

6. Sujeto pasiboak lizentzia erakutsi beharko dio Udaleko Ikuskaritza Zerbitzuari finkan agertzen denean iharduerak lizentziari lotzen zaizkiola egiaztatzera.

7. Interesatuek Udalaren ordainagiria aurkeztu beharko dute lizentzia jasotzeko, ordaindu zen banketxeak zigilatuta.


Azken xedapena

Ordenantza honek 1999ko urtarrilaren 1ean izango du eragina, eta bere Eraskinak 2000ko urtarrilaren 1ean. Indarrean jarraituko dute horiek aldatu edo indargetzea erabaki arte.


Xedapen indargetzailea

Establezimenduak Irekitzeko Lizentziengatiko Eskubide eta Tasak arautzeko aurreko Ordenantza Fiskala indarge geratzen da.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Irekitzeko Lizentziak emateagatiko Tasak arautzen duen Ordenantza 1998ko urriaren 21ean egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 1998ko abenduaren 31ko 259. GAOn argitaratu ziren eta prezioak arautzen dituen Eraskina 1999ko urriaren 19an onartu zen eta ezarritako aldaketak 1999ko abenduaren 31ko 250. GAOn argitaratu ziren.