Tasak, Udal Bide Publiko, Lur eta Jabetzetako Zorua, Lurpea edo Hegalkinaren erabilera eta ustiapen bereziagatikoak, herritar gehienak hornitzen dituzten zerbitzu enpresa eta ustiatzaileen aldekoak 2002

ZERGA ORDENANTZA, UDAL BIDE PUBLIKO, LUR ETA JABETZETAKO ZORUA, LURPEA EDO HEGALKINAREN ERABILERA ETA USTIAPEN BEREZIAGATIKO TASAK ARAUTZEKOAK, HERRITAR GEHIENAK HORNITZEN DITUZTEN ZERBITZU ENPRESA ETA USTIATZAILEEN ALDEKOAK


1. artikulua

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak xedaturikoaz bat, udal bide publiko, lur eta jabetzetako zorua, lurpea edo hegalkina erabili eta bereziki ustiatzegatiko tasak arautu eta galdatu egiten dira, herritar gehienal hornitzen dituzten zerbitzuen enpresa ustiatzaileen aldekoak direla.


2. artikulua. Zergagaia

1.- Tasa hauen zergagaia izango da udal bide publiko, lur eta jabetzetako zorua, lurpea edo hegalkina erabili eta bereziki ustiatzea udalerri honetako biztanle guztiei edo gehienei zerbitzu hornidurak gauzatzeko.

2.- Tasa hauek ordaintzeak berez ez dakar hirigintza lizentzia emategatiko tasak ordaindu behar ez izaterik, bide publikoetako zein udal lur eta jabetzetako zoruan, lurpean edo hegalkinean udal jabari publikoa erabili edo ustiatzeko lehenengo instalazioa eraiki, eraitsi, eragin, osatu edo zaintze lanez hornitu behar izatekotan.


3. artikulua. Zortzapena

Tasak ordaindu behar dira erabilera edo ustiapena hasten denean, alegia, lizentzia ematen den unean bertan, aurretiaz horrelakorik eskatu bazen..


4. artikulua. Zergaldia

Udal jabari publikoaren erabilera edo ustiapen berezia aldi jakin eta mugatu batean baino egiten ez denean, tasa ordainduko da urte horretako urtarrilaren 1ean, eta zergaldia berezko urtea izango da. Salbuespen gisa, erabileraren edo ustiapenaren hasiera ala amaiera izatekotan, zergaldia doitzeko kontuan izango dira baldintza berezi horiek eta tasen zenbatekoa zehaztuko da ordenantzako eranskinean adierazitako ezaugarrien arabera.


5. artikulua. Subjektu pasiboa

Tasen subjektu pasibo izango dira herritar guztiak edo gehienak hornitzeko zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresa, bai udal bide publikoetako zoru, berdin diola lurzoru edo hegalkina erabiltzen duen sarearen jabe ala besteren sareen erabiltzaile izateak.


6. artikulua. Zerga kuota

1.- Zerga kuota ordenantza honetako eranskinean xedatu da, oinarri hartuko direlarik zergapeko enpresa bakoitzak udalerrian urtean fakturazioa dela eta lortutako sarrera gordinak, hitzarmen bidez onarturiko ehunekoan.




2.- Zerga kuota zehazteko sarrera gordinen kontzeptuan ustiaketaren ekoizpentzat jo daitezkeen osagai guztiak barneratuko dira, berdin diola enpresarentzat etekin ala galera (kobraezinak) zein bide publikoaren ustiaketagatikoak diren.


7. artikulua. Ordaina

1.- Tasak ordainduko dira urtealdia amaitu ondoko lehenengo hiruhilabetean.

2.- Erabilerak nahiz ustiapenak kalteak sor badiezazkieke udal jabari publiko diren ondasunei, kalte horiek ordaintzeko egoki iritzitako zenbatekoa gordailatzeko eskatuko du udalak eta, gainera, dagokion tasa publikoa ordaindu beharko da.

3.- Erabilerak nahiz ustiapenak kalteak sor badiezazkieke udal ondasunei, kalte horiek ordaintzeko egoki iritzitako zenbatekoa gordailatzeko eskatuko du udalak eta, gainera, dagokion tasa publikoa ordaindu beharko da.

4.- Banakoen erabilera edo ustiaketa bereziaren ondorioz jabari publikoa kaltetu edo deuseztuz gero, onuradunak, arauzko tasa ez ezik, berriro eraikitzeko edo konpontzeko gastu guztiak ere beharko ditu, zenbatekoa aurretik gordailatu beharko duelarik.

5.- Nolanahi ere, kalteak konponezinak badira, udalak eskatuko du ondasunak konpondu edo berriak ezartzeko zein horien balioa ordaintzeko.

6.- Udalak ez ditu aldez edo osorik barkatuko kalteordain edo itzulketa horiek.

7.- Jabari publikoa lizentziarik gabe erabili edo ustiatuz gero, arauzko tasa ordaindu beharko da eta, gainera, ordaindu ez den tasaren zenbatekoaren hiru halako isuna ere ezar dakioke.


9. artikulua. Orokorrean ezarri beharreko arauak

1.- a) Baimen demaniala eskatzerakoan, herritar guztiak edo gehienak hornitzeko zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek adierazi beharko dute zein diren erabilera bakoitzaren azalerak, ezaugarriak eta neurriak. Baimena lortutakoan, udalerrian fakturatu dutena dela-eta lortutako sarrera gordinak adierazi beharko dituzte urtealdi bakoitza amaitu ondoko lehen hiruhilabetean.

b) Ustiapen bakoitzak dakartzan eskubide eta eginbeharren araubidea baimen demanialaren baldintzek xedatuko dute.

c) Ordenantza honetako eranskinean zerga kuotatzat xedatuko den fakturazio sarrera gordinen ehunekoa hitzarmen bidez itun daiteke Udalarekin.

2.- Udalak arauzko tasak ordaintzeko ez ezik, eginbeharrak beteko direla bermatzeko fidantzak aurretik gordailatzeko ere eska dezake.

3.- Udal jabaria erabili edo ustiatu nahi duenak honako hauek bete beharko ditu:

a) Udal baimena lortzea.

b) Halakorik izanez gero, baldintzen orria onartzea, orriko baldintza eta eginbeharrekiko adostasuna adierazita.

c) Ustiaketan zerbait aldatzekotan, aldatu eta hamabost eguneko epean udalari horien berri ematea.


d) Tasa hauei ezarriko zaizkie Foru Zerga Arau Orokorrak, Zergabilketako Erregelamendu Orokorrak zein horiek garatzeko araudiek xedaturiko gestio, likidazio, ikuskaketa, bilketa, urratze eta isun arauak.


10. artikulua. Azken xedapena

Honako ordenantza hau eta bere eranskina indarrekoak izango dira 1999.eko urtarrilaren 1etik aurrera eta indarrean egongo dira indargabetzea edo aldatzea erabaki artean.


11. artikulua. Xedapen indargabetzailea

Herritar guztiek erabiltzekoak diren bide publikoetako zein lur eta jabetzetako zoru, lurpe eta hegalkinak ustiatzeagatiko prezio publikoa arautzeko aurreko Ordenantza indargabeturik dago.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udal bide publiko, lur eta jabetzetako zorua, lurpea edo hegalkinaren erabilera eta ustiapen bereziagatiko Tasak arautzen duen Ordenantza eta bere Eraskina 1998ko urriaren 21an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 1998ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.