Ibilgailuak bide publikoetan Ibilgetu, Jaso eta Zaintzeko zerbitzuagatiko tasak 2004

IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOETAN IBILGETU, JASO ETA ZAINTZEKO ZERBITZUAGATIKO TASA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA



1. art.- Foru araudia.

Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko III Kapituluan, 3. atalean ezarritako xedapenez bat, ibilgailuak bide publikoetan ibilgetu, jaso eta zaintzeko zerbitzuagatiko tasa arautu eta galdatu egiten da.


2.- art.- Egitate zergagarria

Ordenantza honetan araututako ordainarazpenaren xedea honako hauek dira:

1. Ibilgailuak geraraztea:

a) Trafikoa, motoredun ibilgailuen zirkulazioa eta bide segurtasunari buruzko Legeko eta Zirkulazioari buruzko Erreglamendu Orokorreko xedapenak ez betetzeagatik, ibilgailuok erabiltzetik arrisku larria izaten denean zirkulaziorako, lagunentzat edo ondasunetarako.

Neurri hori indargabetuko da hori hartzeko zergatiak desagertzeaz batera.

b) Uko egiten zaionean alkoholdun edari, estupefaziente, psikotropiko, kilikagarri eta antzeko substantziek eragindako toxikapenik ba ote dagoen antzemateko arauzko frogei.

c) Denbora mugatuko aparkalekuetan aparkatzeko txartelik edukitzen ez denean edo baimenduriko tartea gainditzen denean, gidaria nor den jakin arte.

2. Ibilgailuak hiriko bideetatik jaso eta biltegira eramatea zirkulazioa oztopatuz edo zailduz gero, zirkulazio arriskua izatekotan, aparkatze mugatuko aldeetan txarto aparkaturik egonez gero edo gerarazteari buruzko arauetan xedaturiko baldintzetan bertan behera utzita egotekotan.

3. Ibilgailuak herri arteko bideetatik kendu eta biltegira eramatea erregelamenduek xedaturiko baldintzetan.

4. Ibilgailuak bide publikorik kentzea debekupeko tokietan aparkaturik egotekotan, horrelakoen zerrenda jasotzen da-eta Trafikoa, motoredun ibilgailuen zirkulazioa eta bide segurtasunari buruzko Legeko 39-2 artikuluan eta Zirkulazio Erregelamendu Orokorreko 91. eta 93. artikuluetan.

5. Bide publikotik jasotako zein edozergatik ere udal biltegian dauden ibilgailuak zaintzea.


3. art.- Ordainketa

Noiz ordaindu tasak:

1. Autoak gerarazi eta eramatea: ibilgailua bide publikoan gerarazi edo horretatik eramateko lanak hasten diren unean. Lanak hasitakotzat jotzen dira garabia agertzen denean eraman beharreko ibilgailuren ondoan, nahiz eta bestelako ekintzarik egin ez.

2. Zaintza: ibilgailua bide publikotik eraman eta berrogeita zortzi ordu igaroz gero gidaria edo jabea agertzen ez dela ibilgailua eramatera.



4. art.- Sujeto pasiboak: zergadunak

Tasaren subjektu pasiboak zerbitzua eragin dute ibilgailuen gidariak dira, zergadun gisa.


5. art.- Zergazko kuota

Zerga kuotak eranskinean zehaztu dira, erasandako ibilgailuaren zerbitzu eta motaren arabera.


6. art.- Sujeto pasiboak: ordezkoak

Erasandako ibilgailuen jabeak ere subjektu pasiboak dira, zergadunaren ordezko gisa, legezkoak edo bidezkoak ez diren erabileretan izan ezik.


7. art.- Desegitera bidali beharreko jaberik gabeko autoa.

Ibilgailu gordeleku gisa gaituriko tokian zaindutako ibilgailuak, Udaltzaingoak hala egiteko agintzen duenean, zerbitzuaren kontratistak atalkatuko ditu eta horrela lorturiko zenbatekoari ibilgailua bide publikotik eraman eta zaintzeko gastuak zein egindako administrazio jardunbideen ondoriozkoak kenduko zaizkio, hondarra bi urtez gordeko delarik helbide jakinik gabeko ibilgailu jabearen esku, epe hori amaituta udalak berak eskuratzeko.


8.- art.- Ordainketa mota

1. Tasak Udaltzaingoari edo udalaren kontratistari ordainduko zaizkio zerbitzu horiek emateko administrazio kontratua indarrean dagoen artean.

2. Zainpeko ibilgailua jabeari itzuli, hasi berri den eramatea bertan behera utzi edo ibilgailua gerarazteko gailua ken dadin, ordaindurik egon beharko dute eman uste diren zerbitzu guztiak.

3. Honako tasa hauek ez ezik, isunak ere ordaindu beharko dira horrelakorik ezarri bazaio ibilgailuari zirkulazio eta bide segurtasuneko zein hiri poliziaren arauak hausteagatik.


9. art.- Ezarri beharreko arau orokorrak

Tasa hauek ezartzeko honako xedapen hauek izango dira kontuan:

1. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuko arauak, Trafikoa, motoredun ibilgailuen zirkulazioa eta bide segurtasunari buruzko Legeko testu artikulatua, urtarrilaren 17koa, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra eta horrekiko xedapen bateragarriak edo aldatzaileak.

2. Zergazko Foru Arau Orokorrak eta arau bateragarriek araututako gestio, likidazio, ikuskatze, bilketa, urrapen eta zigor arauak.


Azken xedapena

Ordenantza honek 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina, eta bere Eraskinak 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera; eta indarrean jarraituko dute horiek aldatu edo indargetzea erabaki arte.


Xedapen indargetzailea

Aurreko Ibilgailuak bide publikoan ibilgetu, jaso eta zaintzeagatiko tasa arautzen duen ordenantzaren lehengo eraskina indarge utzi da.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Ibilgailuak Bide Publikoetan Ibilgetu, Jaso eta Zaintzeko Zerbitzuagatiko Tasak arautzen duen Ordenantzaren eraskina 2003ko urriaren 27an onartu zela. Ezarritako aldaketak 2003ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.