Tramitearen deskribapena
20 plaza zozkatuko dira Konstituzio plazako eraikineko lehen solairutik urtarrilaren 19an banderaren igoera ikusteko, eta beste 20 urtarrilaren 20an jaitsiera ikusteko. Pertsona bakoitzak lagun bat eraman dezakeenez, guztira 40 herritarrek ikusi ahal izango dute ekitaldi bakoitza balkoitik.
Izena ematean ezingo da aukeratu igoera edo jaitsiera. Zozketan ateratzen diren lehendabiziko 20 zenbakiek banderaren igoera ikisiko dute, eta gainerakoen banderaren jeitsiera.
Zeinek egin dezake eskaera
- Donostian erroldatuta egotea
- 18 urtetik gora dituztenak. Izena emateko epea amaitzen den egunean adinez nagusiak direnak
- Donostian errodatua izatea
Noiz egin daiteke eskaera
2024/12/27 - 2025/01/01
Tramitea epez kanpo dago.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Izena ematea
- Behin-behineko zerrendak webgunean argitaratuko dira zozketako eskatzaile bakoitzari dagokion zenbakia adierazita.
- Helbide elektronikoa adierazi duten eskatzaile guztiei zozketarako esleitu zaien zenbakiaren berri emango zaie.
- Erreklamazioak egiteko epea zozketa baino ordu erdi lehenago amaituko da, eta 010 telefonora deituta edo Udal!nfo bulegoetara bertaratuta egin ahal izango dira.
- Zozketa publikoa aurrez ezarritako egunean, orduan eta lekuan egingo da.
- Zozketaren emaitza helbide elektronikoa adierazi duten eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie eta udalaren webgunean argitaratuko da.
- Zozketa egin ondoren, harremanetan jarriko dira zerrendako 20 lagunekin banderaren igoerarako eta beste 20 lagunekin jaitsierarako, zozketan ateratako zenbakitik hasita. Posta elektroniko, sms edo telefono bidez.
- Zozketan sarituak suertatzen direnek mezu bat jasoko dute zozketaren emaitza baieztatzeko, eta dagokion egunean Konstituzio Plazako udal eraikinaren sarrerara joan beharko dute eta NANa aurkeztu.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Bestelako informazio interesgarria
- Onartutako zerrenden publikazioa: urtarrilaren 3ean
- Zozketaren eguna: 2025ko urtarrilaren 8an 18:00etan, Udalbatzan
Datu babesa