Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea:
Udalak ingurumenaren arloan egindako prozedurak, azterlanak, txostenak eta ikuskapenak kudeatzea eta kontrolatzea. Horren barruan sartzen da izurriteak kontrolatzea eta igerilekuak berriro irekitzea, ingurumenaren arloko eskumenen arabera. Kanpoan geratzen dira horien xede izan daitezkeen lizentziak edo baimenak, udal-lizentzia eta -baimenen tratamendu-jarduerari dagozkiolako, eta, hala badagokio, hasitako ehapen-prozedurak, zehapen-prozeduren tratamendu-jarduerari dagozkiolako.
Gordetzeko epeak:
15 urte
Legitimazioa
Betekizun legala betetzea DBEOren 6.1.e) artikulua: - Otsailaren 27ko, 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra. - 171/1988 Dekretua, Jarduera Osasungaitzen ingurukoa - Azaroaren 17ko 37/2003 Legea, Zaratari buruzkoa - Otsailaren 27ko, 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra. - Uztailaren 5eko, 17/2011 legea Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzkoa.
Hartzaileak
Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.