Udal Ondareak - 4. Ondasun Bihurgarriak

  • 25114-C-s - 24,61 m, Eskusaitzeta -H-, -I-, -J-, -K-, -L- lursailean, Gipuzkoako Ingurumen Gunetik (GIG-1) energia sortzeko 30 kv-ko bi argindar linea lurpetik eramateko, Zubietako azpiestaziorekin lotu eta banaketa sarera isurtzeko han sortutako argindarra.

    30 kv-ko 2 argindar linea -H-, -I-, -J-, -K- , -L- lursailaren lur azpitik eramateko, 24,61 metro luzean. Eskusaitzeta ZU.08 unitateko finkak elkartu eta banantzeko dokumentuko lursaila da, eta hiriko gune libreen eta berdeguneen tokiko sistemarako erabiltzeko jarrita dago, f.20 hiriko gune libre komunetarako. Gipuzkoako Ingurumen Gunetik (GIG-1) sortutako argindarra 30 kv-ko bi linea lurpean sartu, haiek Zubietako azpiestaziorekin lotu eta banaketa sarera isurtzeko gero argindar hori.

  • 25115-C-s - 39,52 m, Eskusaitzeta -N-, -Ñ-, -O-, -P- lursailean, CMG1ko energia sortzeko 30 kV-ko bi linea elektriko instalatzeko lurpean, St Zubietara konektatuta, energia banaketa sarera isurtzeko.

    30 kv-ko 2 argindar linea -N-, -Ñ-, -O-, -P- lursailean lur azpitik eramateko, 24,61 metro luzean. Eskusaitzeta ZU.08 unitateko finkak elkartu eta banantzeko dokumentuko lursaila da, eta bideak, espaloiak eta aparkalekuak jartzeko da. Lursail horretan, CMG1ko energia sortzeko 30 kV-ko bi linea elektriko jarriko dira lurpean, ST Zubietara konektatuta, energia banaketa sarera isurtzeko.

  • 25120-C-s - E1-A lurzatia, ZU.08 Eskuzaitzeta hirigintza-eremuko Plan Partzialetik E1 lurzatia bereiztea.

  • 25121-C-s - ZU.08 HEko Plan Partzialeko W lurzatia, ZU.08 Eskuzaitzeta EUko Garapen Programa gauzatzeko finkak elkartu eta bereizteko dokumentuko 24. lurzatiari dagokiona. Zerbitzuen azpiegiturak. h.00 lurzatia

  • 25122-C-e/s - Donostiako hipodromoaren erabilera pribatiborako jabari publikoko emakida.

    211.566,42 m2-ko lur-azalera da, eta bertan hainbat instalazio daude, besteak beste: belarrezko eta hareazko pistak, bulegoen eraikina, hainbat erabileratarako eraikuntza osagarriak, tribunak, boxak, nabeak eta zaldiak ukuiluratzeko eta entrenatzeko eskolak eta joko-jarduerakoak (barneko eta kanpoko zaldi-apustuak). Instalazioak ostalaritzako jarduera osagarrietarako lokalak ere baditu. Katastroko erref.: 7990006

  • 26018-C-e - Galzaurreko lurra. Txoritokietako ponpaketa estazioa

    8.600 m2-ko lursaila, Txoritokietako ponpaketa-estazioa haren gainean eraikita dago.

  • 4074-C-e - Lurrazpiko eraikinak, 4.209 m2-ko lursailearen azpikoak (barruko plaza, txandakako aparkalekua eta merkataritza galeria. Atotxa)

    Erdiko lursaila, erabat angeluzuzena, Atotxan izango den bizitoki eraikinerako bereizitako 'a.300/EG.05.1' lursailarekin muga egiten duena alde guztietatik. Lau mila berrehun eta bederatzi metro koadro ditu luze-zabalean.

    Lur horren azpia jabari eta erabilera publikoko plaza da, eta txandakako aparkaleku bat dago eginda, azelera hauek dituena:268,91 m

    -2 sotoan: 1.279,12 m

    -3 sotoan: 3.944,25 m

    Merkataritza galeriak solairu bakarra hartzen du, bi altuerakoa, eta, beraz, -1 eta -2 sotoetako solairuak hartzen ditu, 2.454 m denera.

    Azkenik, sotoko 3 solairuetan 97,22 m daude gordeta instalazioetarako.

  • 4125-C-l - Erabilera anitzeko lokalaren erabilera pribatiboaren emakida, Blas Otero plazan, udal-artxiboaren ondoan. ATOTXA

    Atotxako dorrearen artean espazio libreen sestrapean dagoen lokalaren (ibilgailuen biltegi zaharra) zati batean eraikitako lokala da (udal-artxiboaren ondoan). Katastroko erreferentzia: 8396099.

  • 5094-C-s - Marrutxipi IN.01-eko g.00.2* lursaila esleitzea (autobusen garajea handitzea)

    6.145 m2-ko lursaila, Marrutxipiko IN.01/g.002 lursailaren parte bat, 2010eko ekainaren 25ean behin betiko onartu eta 2010eko azaroaren 19an GAOn argitaratutako Plan Orokorraren Testu Bategineko Marrutxipi IN.01/g.002 lursailean sartzeko dena.Mugak: iparraldean, 2b lursaila, e.120 zeharbide berrirako dena; hegoaldean, egungo Kotxetegia g.002. lursaila (20.256. erregistro finka); ekialdean eta mendebaldean, e.120 eta e.130 gauzatze unitateari edo lursailei zerbitzu ematen dieten espaloi eta bide publikoak.

  • 7124-C-s - Baratzategi g.00.1/IN.07 lursailaren atxikipena. Argel pasealekua, 2. Gazteentzako aldi baterako egoitza.

    g.000.1/IN.07 lursaila garai bateko Hego Intxaurrondo P.D.2 lursailari dagokio. Lursail honen gainean, oinarri errektangularra duen prisma formako eraikin bat dago, gazteei aldi baterako ostatu emateko.

    Katastroko erreferentzia: 8596098.