Udal Ondareak - 1. Eraikinak

  • 01031-B2-s - A finka. Birzatiketa proiektuaren ondorioz aterako lursailetako gune libreak. CE.02 Portua HE

    Lur angeluzuzena.

  • 01037-B1-e - Zaindariaren etxearen eraikina Urgull Mendian

  • 02001-B1-e - Udaletxea. Ijentea kalea, 1

  • 02002-B1-e - Victoria Eugenia antzokia. Argentinako Errepublikaren pasealekua, 1

    Antzokiak bi soto ditu, agertokia, ikusleentzako aretoa (lau solairu palko, platea nagusiak, anfiteatroa, galeria); artistentzako aretoak, eszenatokian, eta jendea jarlekuetara sartzeko atarteak eta eskailerak; sarrera nagusiko atondoaren eskuinaldean eta ezkerraldean bi kafetegi daude beheko solairuan; eszenatokiaren eskuinaldean eta ezkerraldean, beheko solairuan ere, dendetarako lokal batzuk daude.

    Lau fatxadek harlanduzko hormak dituzte, eta gainerako hormak harlangaitzezko fabrikakoak dira; solairuak hormigoizko bilbaduraz osatuta daude, eta eraikinaren estalkia arbelez eta zinkez egina da.

  • 02007-B1-e - Urbieta kaleko 38. zenbakiko eraikina. Amarako eskolak. Amara Berri herri ikastetxea

    Eraikin osoak lau angeluko forma du; erdian patio bat du, eskoletako eraikina eta Easo eraikina bereizten dituena.Eraikina 1890-1891n eraiki zuten.

  • 02008-B1-e - Easo kaleko 41-45. zenbakietako eraikina

    Eraikinak hiru gorputz nagusi ditu: bata zentrala, oinplano angeluzuzenekoa, eta bi albokoak, oinplano nahiko berdina eta laukizuzena dutenak; hiruren artean, U moduko bat osatzen dute.

    Oinplanoaren azalera, guztira, 2.015,56 m2 inguru da.

  • 02009-B1-l - Sotoko lokala, Okendo kaleko 9an.

  • 02010-B1-l - Beheko solairuko lokal bat, Okendo kaleko 9an.

  • 02011-B1-l - Solairuarteko lokala Okendo kaleko 9. zenbakian.

  • 02012-B1-l - Udalaren lokala, Okendo kaleko 9an.

    Lokala bi eremu berdinetan banatuta dago. Azalera aprobetxagarriak dira biak ere; independenteak dira eta korridore estu eta luze batek lotzen ditu. Batek patio aldera ematen du eta kale aldera besteak.

  • 02013-A-l - Erdisotoko eta behegaineko lokala, Prim kaleko 35ean.

    Sotoko lokalak muga hauek ditu: ekialdetik, Gernikako Arbolaren pasealekuarekin; hegoaldetik, 37. etxearekin eta patioarekin eta, mendebaldetik, 1B, 1D, 1F lokal bereiziekin eta patioarekin.

    Behegaineko lokalak kanpoaldeko itxiturekin egiten du muga alde guztietatik. Ekialdean, biribilgune formako 20 m2-ko luzapen bat du.

  • 02017-B1-e - Musika kioskoa, Bulebarrean.

    Burdinazko eta kristalezko kioskoa, egurrezko eta zinkezko estalkia duena.

  • 02018-B1-e - Aldagela kolektiboak eta komunak Kontxako hegalean

    Kabina kolektiboak honela osatuta daude: hall banagailua, Gurutze Gorriaren zuzkidura, kontrol kabina eta sarbideak, aldageletako komun komunak, desgaituentzako aldagelak, bainuetxea, jantzitegia, garbiketa gela, instalazio gela, eta gela erabilgarriak.

  • 02019-B1-e - Boulevard zumardiko komunak

    Emakumezko eta gizonezkoentzako komunak, bata bestearen aurrean dauden bi eskaileretatik dutelarik sarbidea. Gizonen komunek zortzi pixatoki eta bost komun itxi ditu. Emakumeen komunak sei komun itxi ditu. Zaintzailea bi komunez arduratzen da.

  • 02020-B1-e - Artzain Onaren plazako komunak.

    Gizonezkoentzako komunak: lau komun; horietako batek bideta eta konketa ditu. Eta emakumezkoentzako komunak: bost komun; horietako batek bideta eta konketa ditu.