Haurren (0-5 eta 5-11), nerabeen (12-17 urte) edo/eta gazteen (18-30 urte) onura helburutzat duten proiektuak izan behar dute, edota beraien bizi baldintzak eta kalitatea nabarmen hobetzen duten proiektuak.
Diru laguntzak banatzeko hainbat irizpide dago: proiektua sortzeko ekimena eta garapena gazteena izatea, aurkeztu den proiektu pedagogikoa, jardueraren maiztasuna eta erregulartasuna, proiektuak duen erreferentzialtasuna eta bere ahalmen eraldatzaile eta berritzailea, udal ekipamendu eta zerbitzu gutxiago dituzten eremuetan proiektua garatzea, auzolana eta jarduera koordinatuak, berdintasun jarduerak eta euskara sustatzen dutenak.
NOIZ?
Eskaerak aurkezteko epea:2017ko otsaillaren 2tik martxoaren 1era.
Alegazioak aurkezteko epea, 10 egunekoa izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, irailaren 13tik irailaren26 arte (biak barne). Epe hori bukatu ondoren Behin Betiko Ebazpenaargitaratuko da.
Eskura ezazu behin-behineko ebazpena.