Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Kartela 'Emakume eta gizonen egoeraren diagnosia eta lan ildoak Donostiako kirol esparruan'

Gizarteko beste hainbat arlotan bezalaxe, jarduera fisikoa eta kirolaren eremuan aldaketa handiak gertatzen ari dira. Kirol esparruko maila guztietan emakumearen partaidetza areagotzeak zerikusia izan duen arren, oraindik ere kirola egiten hasteko aukerak eta baldintzak berdinak izatea oztopatzen duten zailtasun ugari daude.

Proiektu honen helburu nagusia Donostiako emakumeek egiten duten kirolaren errealitatea ezagutzea da, kirol esparruan dauden zailtasun eta oztopoak identifikatu eta diren neurri zuzentzaileak Donostiako Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Planean azterketa honetatik sortzen barneratzeko.

Helburua lortzeko, kiroleko esparru ezberdinen azterketa egin da genero ikuspegi batetik emakumeen eta gizonen egoera ezagutzeko. Batetik praktikarako dauden oztopoak edo egoera diskriminatzaileak identifikatu nahi izan dira; eta, bestetik, behin beharrak identifikatu ondoren, etorkizunerako lan ildoak identifikatu dira, biharko egunean Donostiako Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III Planean txertatzeko edo II Plana indarrean dagoen bitartean garatzen diren Plan Eraginkorretan zenbait ekintza barneratzeko.

Dokumentuak: