Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Euskara ospeletik eguterara. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria erakusketa



Egiako Kultur Etxea
2014an Egiako Kultur Etxeak euskarak jasan duen zapalkuntzaren inguruko erakusketa jaso zuen, baita Dabid Anaut-en hitzaldia ere.

“Euskara ospeletik eguterara” erakusketaren helburua hau izan zen: euskararen kontrako jazarpen iraunkorra agerian utzi, euskaldunek jasandakoa haien ahotan ezagutarazi, eta zapalkuntza horren lekukotasunak biltzen segitzeko bidea jartzea.

Euskal Memoria eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatua, Donostia Kulturaren eta Udaleko Giza Eskubideen Sailaren laguntzarekin. Gainera, Egiako Euskara Eguna bat egin zuen, Egiako euskalzaleek antolatutako astearekin.

Informazio gehiago

Galeria ikusi

Dokumentalaren spota