10.363 ikusle bertaratu dira Zinemaldiko filmen proiekzioetara
Joan den ostiralean, apirilaren 27an, amaitu zen Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 16. Zinemaldia, hiriko Udaleko Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatua. Victoria Eugenia Antzokian ‒Zinemaldiaren egoitza‒ eta hiriko agertoki desberdinetan izan da lehiaketa apirilaren 20tik 27ra.Kaouther Ben Hania-n Beauty and the Dogs / Aala Kaf Ifrit pelikulak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi zuen eta César Vallejo zuzendariaren El viaje a Islandia (Espainia, 2017) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, 3000 euroko ordainsaria duena.
Laurent Cantet zinegileak jaso zuen Donostiako Giza Eskubideen 16. Zinemaldiaren Saria, Eneko Goia alkatearen eskutik, L'Atelier (2017), bere azken filma proiektatu aurretik.
Aurten jarraitu egin du zinea irisgarria izatearen aldeko apustuak, zentzu guztietan: azpititulatze irisgarria eta audio-deskribapena hainbat emanalditan; aparteko emanaldia Martuteneko kartzelan hirugarren urtez, hurrenez hurren… eta lehen aldiz aurkeztu da errealitate birtualaren teknikekin egindako film laburren erakustaldi bat. Gainera, ikastetxeekin egindako lanean sakondu da, haur eta gazteentzako film guztietarako gida didaktikoak landuz.
2018/05/04-an argitaratua