Eskolako Big Band-ak Aste Nagusian joko du

Kontzertua abuztuaren 12an, larunbata, izango da 23:30ean, Boulevardeko kioskoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako BIG BAND taldea 1999 urtean sortu zen Musika Modernoaren departamentuaren baitan. Egun Ibon Irijoak zuzentzen duen taldea Eskolako ikaslez osatua dago bere osotasunean. Big Bandak hainbat kontzertu eskaini ditu bere ibilbide musikalean zehar errepertorio zabalarekin; jazz klasikotik hasi eta blues, funky, latin-jazz edo rock estiloko gaietaraino.

Aste Nagusia erritmo onean hasteko aukera paregabea!
  • abuztuak 12, larunbata
  • 23:30
  • Boulevardeko kioskoa

2023/08/10-an argitaratua