Musika eta Dantza Eskolak bat egingo du aurten ere HIESaren aurkako Munduko Egunarekin

“Zahartzea eta bizi-kalitatea guretzat eta gurekin” da HIESaren aurkako borrokan lan egiten duten kolektiboek adostutako aurtengo leloa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren eta Musika eta Dantza Eskolaren bitartez, hainbat ekintza antolatu ditu AcasgiEhgamGehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, ostiralean, abenduaren 1ean, ospatuko den HIESaren aurkako Munduko Egunaren harira.

Ekimena Kalkutako Teresa plazan hasiko da 18: 30ean, HIESaren memorialaren ondoan. Bertan, HIESaren aurkako taldeen urteroko komunikatua irakurriko da. Ondoren, Tabakalerako Hallean, 19: 00etatik 20: 00etara, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak dantza klasikoko, dantza garaikideko eta euskal dantzako koreografiak eskainiko ditu, eta horietako batzuk bereziki egun esanguratsu honetarako sortu dira. Gainera, Tabakaleran informazio mahaiak jarriko dira auziarekin konprometitutako elkarteen eskutik.

Elkartasun keinu sinboliko gisa, Kursaala begizta gorriarekin argituko da abenduaren 1etik 3ra bitarteko gauetan. Begizta gorria udal ekipamenduetara, garraio publikora eta Udaletxera zabalduko da kartelen bidez, eta irudi enblematiko hori HIESaren aurkako borrokaren zalantzarik gabeko sinbolo gisa sendotuko da.

Urteko konpromisoa berrituz, Eskolak GIBik gabeko belaunaldi bat sortzen lagundu nahi du, eta herritarrei gonbidapen bat luzatzen die programatutako ekitaldietan parte har dezaten, keinu bakoitzak gaixotasun hori gabeko etorkizun baterantz kontzientziatzen eta aurrera egiten lagunduko duelakoan.

2023/11/29-an argitaratua