Azaroak 15/16: Igeldoko Toki Erakunde Txikiaren prozesua ezagutzeko aurrez aurreko aukera

Toki Erakunde Txikiaren dokumentua azaroaren 28ra arte egongo da jendaurrean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Igeldon etxez etxez informazioa zabaldu da liburuxka baten bidez Igeldoko Toki Erakunde Txikia sortzeko prozesuari buruz informazio emateko, eta bi egunez udaleko teknikariz eta Herri Kontseiluko kideez osatutako talde bat Igeldon egongo da zalantzak argitzeko,
  • Azaroaren 15ean eta 16ean
  • Igeldoko eskoletan
  • 19:00etan

Hitzordu hauetakoren batera joan nahi izanez gero 943 481356 telefonora dei daiteke edo izena eman udala_partaidetza@donostia.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Igeldoko Toki Erakunde Txikia



Udala 2020tik ari da Igeldoko Toki Erakunde Txikia sortzeko lanean: batzorde ez iraunkor bat eratu zen eta hortik lantalde bat sortu zen, TET-aren sorrera definituko eta justifikatuko zuen memoria idazteko oinarriak finkatu eta adosteko.

Tokiko Gobernu Batzarrak 'Igeldoko Toki Erakunde Txikiaren Proiektua' izeneko azterlana onartu zuen eta dokumentua ezagutzeko eta alegazioak erregistratzeko azaroaren 28ra arte egongo da jendaurrean.

Kontsultatu: Azterlana

2023/11/14-an argitaratua