Karpa bat Alderdi Ederren Isuri Gutxiko Eremua ezagutu eta ekarpenak jasotzeko

Otsailak 3 bitarte: tailerrak, informazio-panelak, inkesta...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Otsailaren 3a bitarte karpa bat jarri da Alderdi Ederren, udaletxearen aurrean. Bertan, kutsadura-maila handiak isurtzen dituzten ibilgailuen zirkulazioa mugatzeko hiri-eremu bat ezartzea planteatzen duen Igorpen Gutxiko Eremua proiektuari buruzko informazioarekin.

Karpan erakusketa bat dago informazio-panelekin, bideo batekin, diptikoekin... propoposamen honen ezaugari oinarrizkoenak azaltzeko asmoz.

Ez da dokumentu itxi bat, eta proposamen honi ekarpenak eta alegazioak egiteko epea zabaldu da,

Partaidetza tailerrak egingo dira bi egunetan, urtarrilak 31 asteazkena eta otsailak 1 osteguna, ordutegi jarrraian 17.00-20.00 bitarteko denbora tartean.

Online inkesta bat jarri da abian, Isuri Gutxiko Eremuaren proiektuari buruz herritarrek dituzten iritziak jasotzeko.

Karparen ordutegia

  • Otsailak 2 ostirala arte: 10:00-13:30 eta 16:30-20:00
  • Otsailak 3, larunbata: 10:00-13:30




Alegazioak aurkezteko epea



Dokumentuei ekarpenak egiteko epea martxoak 12 arte dago zabalik:
- Online Lege abisu eta iragarkien taulan dagoen "Alegazioak aurkeztu" esteka erabilita.
- Presentzialki Udalinfoko bulegoetan


Hurrengo data eta gako esanguratsuenak



2024ko apirilaren hasieran, herritarren ekarpenak aztertu ondoren, partaidetza-prozesuaren emaitzak itzuliko dira.

2024ko apirilaren amaieran behin betiko dokumentuak onartu ahal izatea aurreikusten da.

Apirila-urria bitartean IGEri buruzko ordenantza sortzeko lanak garatuko dira.

IGEri buruzko informazio gehiago Ingurumen Zuzendaritzak prestatutako webgunean


2024/01/31-an argitaratua