Donostia.eus - Donostiako hondartzak

Logo Ayuntamiento

Ingurumena ::

ISO 14001 Kudeaketa ziurtagiria

Kudeaketa ziurtagiria

Arlo honetako puntuak

Hondartzetako IKSaren 2014. urteko ingurumen adierazpenaren dokumentu osoa jaitsi PDF formatuan [deskargatu]

Prozesua eta historia

2000. urtean, Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat (IKS) definitzen hasi ginen, Donostiako hondartzak (Ondarreta, Kontxa, Zurriola eta Santa Klara irlako hondartza) osorik kudeatzeko. Azken helburua honakoa zen: hondartzetan egiten ziren kudeaketa eta esku-hartze guztiek ingurumena zaintzeko beharra izatea irizpide nagusi eta, bestetik, kudeaketa eta esku-hartze horiek sortzen zuten eragina ahalik eta txikiena izatea. Sistema hori UNE-EN-ISO 14001 arauan jasotako jarraibideen arabera moldatu zen.

Auditoretza batzuk izan eta gero, Donostiako Hondartzen Osoko Kudeaketarako ISO 14001 egiaztagiria eskuratu genuen, 2001eko abuztuan.

Gero, 2003an, IKS hobetzeko ahaleginean, beste urrats bat egin eta Sistema Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 761/2001 Araudian ezarritakoaren arabera moldatzea erabaki genuen. Araudi horrek bide ematen die erakundeei, nahi izanez gero, ingurumen kudeaketa eta auditoretza sistema komunitario bati atxikitzeko (EMAS II). Sistema komunitario horrek ezarritako jarraibideak ISO 14001 arauak ezarritakoen antzekoak dira, baina ezaugarri eta prozesu bereziak ditu.

2003. urtearen bukaeran, IKSk auditoretza bat izan zuen, horretarako eskumena zuen erakunde batek EMAS II Araudia betetzen zuela egiazta zezan. Gero, Europako EMAS Erregistroan sartzeko eskatu genion Eusko Jaurlaritzari, Autonomia Erkidegoan horretarako eskumena duen erakundea baita. E-EU-000020 erregistro zk. eman ziguten.

Dokumentu osoa jaitsi PDF Formatuan: [deskargatu]

Ingurumen politika

DONOSTIAKO UDALA, tokiko erakunde publikoa izanik, jabe egiten da Ingurumena errespetatzeak eta Naturaren baliabideak zaintzeak duen garrantziaz. Horregatik, gizartearen garapen iraunkorra ziurtatzeko moduan jarduteko asmoa duenez, hitz ematen du Donostiako hondartzetako ingurumenarekiko jokabidea hobetuko duela.

Dokumentu osoa jaitsi PDF formatuan: [deskargatu]

Ingurumen alderdi esanguratsuak, zerikusia duten zerbitzuak eta jarduerak

Dokumentu osoa jaitsi PDF formatuan: [deskargatu]

Ingurumen programa

Dokumentu osoa jaitsi PDF formatuan: [deskargatu]

Adierazleak

IKSren lantresnarik funtsezkoenetakoa sistema bera berraztertzea da. Sistemaren barruko jardueretako edozeinetan arazorik egonez gero, berraztertzeak arazo horiek atzemateko bide ematen du; gainera, sistemarekin zerikusia duen edozeinek (langileak, hondartzaren erabiltzaileak, auditoreak, IKSren arduradunak, herritarrak…) atzeman ditzake arazoak.

Bestalde, IKSren eraginkortasuna eta, batez ere, urteko programaren barruko neurrien eraginkortasuna neurtzeko, adierazle batzuk finkatu behar dira, diseinuaren lehenengo aldietan garrantzitsutzat jotako alderdien bilakaera modu erraz batean erakusten dutenak. ...

Dokumentu osoa jaitsi PDF formatuan: [deskargatu]

IKSren ingurumen jokabidea

Hurrengo grafikoetan, lehen aipatutako adierazle nagusien bilakaera islatzen da eta, hortaz, IKSren ingurumen jokabidea ere ageri da. Grafikoak: argindar, ur eta gas kontsumoak, hondakinak

Dokumentu osoa jaitsi PDF formatuan: [deskargatu]

EMAS araudia

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 761/2001 Araudiaren testu osoa beheko helbidean ikus daiteke. Lehen esan bezala, araudi horrek bide ematen die erakundeei, nahi izanez gero, ingurumen kudeaketa eta auditoretza sistema komunitario bati atxikitzeko (EMAS).
http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=OJ:L:2009:342:0001:0045:ES:PDF