Turismoa kudeatzea, bertakoen alde egitea da.

Turismoa, egunerokoan eragina duen femonemo bihurtu da Donostian. Eta munduan. Kudeaketa behar duen fenomenoa. Bai bertan bizi direnen eta bisitari gisa datozenen arteko oreka iraunkorra bermatzeko. Donostia aldatzen ari da eta, hiriarekin batera, turismoa ulertzeko modua. Gurera Donostiarren eta turismoaren arteko harremana eraldatzen duen kudeaketa eredua da. Disruptiboa, errealista eta integratzailea.

informazio gehiago

Gurera Manifestua

Bada toki bat munduan. Bakarra dena.

Gure bihotzetan dagoena. Egunero bizi nahi duguna. Munduan bakarra den Donostia. Egunerokoan eraikitzen goazen gure bizitokia. Bisitariei irekia baina masifikazioari itxia. Bertakoa balioan jartzen duena. Bisitari abegitsuak nahi dituena. Orekan, elkarrizketan eta errespetuan. Eta horretan gaude. Hiri jasangarriago eta bizigarriago bat eraikitzeko bidean.

Bada postaletatik haratago doan hiri bat.

Argazki eder bat baino gehiago dena. Egunerokotasunean, bizitzaz beterik dagoen hiria. Guztiok zaindu nahi dugun bizilekua. Bisitariak ongi etorriak izatea garrantzitsua izanda ere, tokikoen ongizatea lehenesten duen Donostia.

Eta noski, bada ibilian egingo dugun bide bat.

Erabakietan eta ekintzetan islatzen dena. Turismoak aurrez-aurre jartzen dizkigun erronkei aurre egiteko bidea. Dagoeneko hartu ditugun eta etorkizunean hartzen jarraituko ditugun neurrien bermea duena. Eta horretarako, bada tresna boteretsu bat. Entzutea eta partekatzea oinarri dituena. Elkarrekin, erabakiak hartzea Udalaren berme instituzionalarekin.

Bada isileko indar bat.

Donostiarron indarra. Askotan agerikoa ez dena, baina hor dagoena: auzolana, elkartasuna eta zaintza. Eta horrek benetako aldaketa ekar dezake. Ze bada elkarrekin eraiki dezakegun etorkizun bat. Donostia jasangarriago bat. Utopia bat dirudien arren, elkarrekin lan eginez, lortu dezakeguna.

Badugu modu berri bat.

Izen bat baino gehiago dena. Jarrera bat. Ikuspegi bat. Bide bat. Donostia zainduko dugunaren promesa. Guk, donostiarrok, badugu zeresana eta zeregina. Eta horretarako sortu da Gurera.

Eta horretarako sortu da Gurera.

Ezagutu Manifestu osoa

Gurera
onurak

Jomuga:
Donostia, bizitzeko hiria.

Gurerak turismoa hiri-estrategiaren baitan kokatzen eta kudeatzen du, herritarren entzute aktiboarekin, sektorearekin eta erakundeekin elkarlanean.

360º Kudeaketa:
hiri-estrategiarekin bat.

Gurerak turismoa kudeatzen du, eguneroko bizitza babesteko. Tokikoen eta bisitarien gogobetetzea ditu ardatz, bizi-kalitatea sendotuz eta bisita-kalitatea bermatuz.

Emaitzak:
adierazleak eta inpaktua.

Kudeaketaren onurak emaitzekin frogatzen dira. Lorpenak gardentasunez eta maiztasunez bistaratuz.

Horrela zaintzen dugu Donostia

01

Etxebizitza turistikoak %35 gutxiago eta beheranzko joeran.

Gurerak Donostiaren esentzia babesten duelako, hona etortzearen esperientzia aberastuz.

02

Hoteletarako lizentzia berrien murrizketa.

Donostiako Udalak, hotelen hedapena arautzeko, lizentzia berriak mugatu ditu, ondarea zaintzeko eta hiri-ingurunea errespetatzeko irizpideak betetzen dituzten eraikin berezietan izan ezik.

03

Bisita gidatuetan taldeen tamaina mugatu.

Donostiako Udalak bisita gidatuak arautu ditu taldeen tamaina 25 pertsonetara mugatuz, ordutegi gakoetan duten eragina murriztuz eta megafoniaren erabilera debekatuz. Helburua argia da: espazio publikoak babestea, bizilagunen lasaitasuna errespetatzea eta hiria modu jasangarrian partekatzea.

04

Zerga-turistikoa, diru-sarrerak herritarren mesedetan erabiltzeko.

Donostiako Udalak tasa turistikoa bultzatzen du, hiriko turismoa arautzeko neurri gisa. Pertsonako eta gaueko 3 euroko tasarekin, urtean 4 milioi euro bilduko lirateke, herritarrentzako azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko baliatuko liratekeenak.

05

Auto gutxiago, hiri hobea.

2025ean %33 gehiago erabili dira Donostiak dituen hiru disuasio-aparkalekuak. Honez gain, Isuri Gutxiko Eremuak %31 murriztu du nitrogeno dioxidoa Donostiako erdigunean.

06

Neurtu eta ekin: Turismoaren Behatokia eta karga-gaitasunaren ikerketa.

Donostiako Udalak, Donostia Turismoaren bitartez, karga turistikoaren gaitasunari buruzko ikerketa abiarazi du, turismoak hirian dituen eraginak neurtzeko. Turismoaren Behatokiarekin batera, bi tresna horiek aukera emango dute datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko eta politikak eraginkortasunez doitzeko.

07

Tokikoa bultzatuz: Donostia Turismoaren bazkideen %97a tokiko enpresak txikiak dira.

Eta 330etatik 70 baino gehiago, hiriko dendak. Turistek eta bisitariek aintzat hartzen dituzte. Bertan kontsumitzen dute. Eta tokiko merkataritzari emandako babes horrek bizirik mantentzen du gure nortasuna.

08

Ezagutza eta talentua bultzatzen dituen turismoa.

MICE turismoak mundu osoko ikertzaile, profesional eta liderren topagune bihurtzen du gure hiria. Sektore estrategikoak indartzen ditu, enplegu kualifikatua eta sare iraunkorrak sortuz. Kongresu baten egoitza izatea harro egoteko modukoa da Donostiarrentzat: nazioarteko ospea indartu, gure enpresak bultzatu eta gure talentua bistaratzen baititu.

09

Ekitaldiak hobeto banatzea, bizikidetza zaintzea da.

Donostiako Parte Zaharreko eta Erdialdeko ekitaldien kopurua eta maiztasuna mugatuko ditu, eta hiriko beste eremuetara deszentralizatzea sustatuko du. Helburua argia da: auzokideen atsedenari eta eguneroko bizitzari lekua ematea eta hiriko jarduera modu orekatuan banatzea

10

Donostian, turismoak lana sortzen du.

Hiriaren ekonomiaren %13,9 da: 1.065 milioi euro eta 15.000 lanpostu baino gehiago sortuz. Zenbakietatik haratago, kongresuek eta topaketek ezagutza ekartzen dute, enpresak eta industria konektatzen dituzte eta talentua eta berrikuntza erakarriz.

Gurera Konpromisoa

Donostia hobeto zaindu eta partekatzeko.

01

Lehendabizi, bertan bizi garenok.

Zaindu ditzagun atsedena, auzo bizitza eta mugikortasuna. Hiria, lehenik eta behin, bizilekua baita.

02

Lankidetzazko gobernantza. Denok erabakitzen dugu.

Erabakiak elkarlanean hartzen dira: erakundeen, sektorearen eta herritarren artean. Horrela eraikitzen da guztiontzat bizitzeko moduko hiria.

03

Datuetan oinarritutako kudeaketa. Ekintzak, ez hitzak.

Datuetan oinarritutako erabakiak hartzen ditugu. Ekintzak neurtu, argitaratu eta doitu egiten ditugu. Konfiantza datu gardeneetan eta emaitza egiaztagarrietan oinarritzen da.

04

Arauak eta oreka. Benetako elkarbizitza.

Erabilera, ordutegi eta aforo arautzeak. Espazio publiko babestua. Atsedenaldia bermatua. Egoiliarren eskubideen eta bisitarien gozamenerako oreka.

05

Mugikortasun adimentsua. Zenbat eta hobe mugitu, hobe bizi.

Aldiriak oinez, bizikletaz edo garraio publikoz lotuz. Emisio Txikiko Eremua. Auto gutxiago, aire hobea eta eguneroko ibilbide azkarragoak.

06

Nortasuna. Tokikoa, bizi-bizi.

Euskara eta gure kultura balioan jartzen ditugu. Tokiko merkataritza eta ostalaritza babesten ditugu. Gonbida dezagun bisitaria gure benetako nortasuna ezagutzera.

07

MICE. Ondarea sortzen duten kongresuak.

Ezagutza, talentua, berrikuntza, enplegua, sareak eta nazioarteko ospea (saturaziorik gabe). Hiria konektatzen eta kokatzen dute. Guztiontzako onura.

08

Jasangarritasuna eta klima. Gaurko eta biharko hiria.

Zarata gutxiago, emisio gutxiago, hondakin gutxiago. Datozen belaunaldientzat hiria babesten dugu.

09

Erabateko gardentasuna. Kontuak argi.

Zer egiten dugun eta zer lortzen dugun, klik batean. Edonork jakin dezake zein puntutan gauden eta aurrera nola egiten dugun.

10

Ongi etorri begirunea erakusten duten bisitariak.

Partekatu dezagun Donostia, bere izaera lausotu gabe. Bisitan bazatoz, lagundu iezaguzu guk etxetzat dugun hiria zaintzen.

Ongi etorri, Gurera.

Egin bat Gurera Konpromisoarekin

Parte hartu!

Denon bizitzan eragina duen gaia da turismoarena. Gureran zenbat eta gehiago izan, hobe.

Donostiarrentzat.

Donostia, beste edozein gauzaren gainetik, bizitzeko hiria delako.

Tokiko turismo industriarentzat.

Ondo kudeatutako turismoa kalitatearen, egonkortasunaren eta etorkizunaren sinonimo delako.

Bisitarientzat.

Gurerak Donostiaren esentzia babesten duelako, hona etortzearen esperientzia aberastuz.

Ilustración Peine del Viento

Berriak

Donostia Turismoaren webgunean edo bulego fisikoetan erosketaren bat egiten baduzu, Maitaro-rekin kolaboratzen ari zara.

Gehiago irakurri

DSS Turismoaren “Sorioneku” kanpainak euskararen eta tokiko kulturaren balioa azpimarratzen du.

Gehiago irakurri

Urumea ibaia hobeto ezagutzeko ibilbide didaktiko berria

Gehiago irakurri