Bildutako datu pertsonalak



Webgune honen bidez eskaintzen diren zerbitzuak emateko biltzen ditu Donostiako Udalak datu pertsonalak, bai eta erabiltzaileek zerbitzu horiek eskuratzeko modua izateko ere. Datu horietako batzuk zuzenean ematen dira, esate baterako eskaera inprimaki bat betetzen denean, eta beste batzuk, berriz, cookieak esaterako, zeharka lortzen dira.

Hauek dira Udalak datu pertsonalak jasotzeko eta ondoren tratatzeko erabiltzen dituen baliabideak:
  • Inprimakiak: Inprimakien bidez biltzen ditu Udalak datu pertsonalak, bai online formatuan, bai formatu deskargagarri batean, webgunearen bidez eskaintzen dituen zerbitzuak emateko eta herritarrek zerbitzu horietarako sarbidea izateko.
  • Helbide elektronikoak: Webgune honetan emandako helbide elektronikoak datu pertsonalak biltzeko bitartekotzat jo ahal izango dira.
  • Cookieak: Udalak cookieak erabil ditzake (zerbitzariak udal webgunera sartzeko gailura bidaltzen dituen informazio fitxategi txikiak) zenbait funtzio gauzatzeko, baldin funtzio horiek beharrezkotzat jotzen baditu webguneak behar bezala funtzionatzeko eta ondo bistaratzeko.

Era berean, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren ildotik, edozein administraziok landutako dokumentuak kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu Donostiako Udalak baldin eta datuen tratamendua beharrezkoa bada interes publikoko zereginen baterako edo Udalari dagozkion botere publikoak gauzatzeko -Datuak Babesteko Araudi Orokorraren 6.1 e) artikulua-. Izan ere, lege horretan jasotakoaren ildotik, administrazio publikoek ez diete interesdunei galdatuko aplikatzekoa den araudiak eskatzen ez duen edo interesdunak lehendik edozein administraziori emana dion datu edo agiririk.

Tratamendu-Jardueren Erregistroa



Donostiako Udala arduraduna den datu-tratamenduen helburuak eta informazio guztia zehaztu egiten dira Tratamendu-Jardueren Erregistroan:

Informazioa datu bilketan


Datuak inprimaki baten bidez (online, formatu deskargagarrian) edo webgunean jarritako beste komunikazio kanal batzuen bidez biltzen direnean, jakinaren gainean jarriko da dagokion pertsona, datuak babesteko araudian ezarritakoaren arabera.

Erabilitako bitartekoaren arabera emango zaio informazioa dagokionari:
  • Inprimakiak (online edo formatu deskargagarrian): informazioa inprimakian bertan sartuko da.
  • Helbide elektronikoak: informazioa helbide elektronikoa jasotzen duen webgunean emango da.
  • Cookieak

Erabiltzaileak bere gain hartuko du datu pertsonalak egiazkoak eta zehatzak izatearen ardura. Erabiltzailearen datuetan aldaketarik bada, jakinaren gainean jarri beharko da Udala, datuak eguneratu ditzan.

Tratamenduaren mugak


Donostiako Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko webgune honetan jarritako bitartekoen bidez (zerbitzuak eskatzeko, harremanetarako edo mezu elektronikoak bidaltzeko diren web inprimakiak betetzea). Beraz, bitarteko horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituzten pertsonek formalki adierazten dute 14 urtetik gora dituztela. Udalak ez du izango betekizun hori ez betetzearen gaineko erantzukizunik.

Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak 14 urtetik beherakoentzat direnean, adingabearen guraso edo legezko tutoreen baimena eskatzeko bitartekoak jarriko dira.

Segurtasun neurriak


Donostiako Udalak segurtasun neurri egokiak hartuko ditu, datuak babesteko araudian ezarritakoarekin bat, webgune honetako erabiltzaileen datuak babesteko oinarrizko eskubidea bermatzeko.

Udalak neurri tekniko eta antolamenduzkoak aplikatzen ditu, webgune honetan tratatzen diren datu pertsonalentzako segurtasun egoki bat bermatzeko.