Aviso amarillo por impacto de ola en costa hasta el lunes 16 a las 24:00horas

El Paseo Nuevo se reabrirá a primera hora de la tarde y los parques permanecen cerrados

Imprimir
Icono whatsapp



Hiria normaltasunera itzultzen ari da. Goizeko lehen orduan, Suhiltzaileek, Babes Zibilak, Udaltzaingoak eta Hiri Mantentze Zerbitzuko teknikariek Paseo Berria ikuskatu dute.

Kalteak txikiak izan dira, izan ere, olatuek ez dute aurreikusten zen indarra izan. Garbiketa lanetako zerbitzuak lanean ari dira, eta aurreikusten da arratsaldeko lehenengo orduan Paseo Berria irekitzea soilik oinezkoentzat.

Abisu horian jarraitzen dugu olatuak direla-eta. Ondorioz, Paseo Berria ibilgailuentzat itxita jarraituko du, astelehena, hilak 16, 24:00 arte.

Parkeek ere itxita jarraituko dute, ikuskapena egin arte.

Atzo udal departamentu ezberdinetako 300 pertsona baino gehiagok (Suhiltzaileak, Babes Zibila, Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Hiri Mantentze Zerbitzuak, Parkeak eta Lorategiak...) lan egin zuten egoerari aurre egiteko prestatutako operatiboan.

200 inzidentzia baino gehiago ireki ziren, eta lehentasunaren arabera konpontzen joan ziren. Gehienbat zuhaitzen eta beste hainbat objekturen erorketagatik egin ziren interbentzioak. Gaurkoan ere, hainbat zerbitzuk lanean jarraituko dute hiriak ahalik eta azkarren normalatsunera itzultzeko.

Publicado el 12/12/2019