Breadcrumb

Laguntza


Laguntza

 
Diru laguntza eskaera berri bat sortzerakoan mezu bat jasoko duzu zuk zehaztutako posta elektronikoko helbidean eta bertan izango duzu berriro ere eskaera horretara sartzeko lotura eta lokalizadorea. Hauen bidez, dagoeneko sortuta dagoen eskaerara sartu ahal izango duzu:
  • Lotura bidez: lotura horretan klik eginda, dagoeneko sortu duzun eskaerara sartu ahal izango duzu zuzenean.
  • Lokalizadore bidez: Donostiako Udaleko Webgunean diru laguntza eskatzeko tramitean sartzerakoan, eskaera berri bat egiteko aukera emango du, edo Identifikazio Fiskalaren Kodea sartuta dagoeneko sortuta dagoen diru laguntza eskaera batera sartu ahal izango da, lokalizadorea sartuta.
 

Oso garrantzitsua da eskabideko atalak behar bezala betetzea eta eskatzen den informazioa ematea, proiektuaren balorazioa, eta ondorioz, eman daitekeen diru laguntza kopurua entitateak ematen digun informazioan oinarritzen baita.

 
Eskaeran (*) ikurrarekin agertzen diren eremuak derrigorrez bete beharrekoak dira. Hau da, betetzen ez badituzu ere, eskaeraren fase ezberdinetan aurrera egin ahal izango duzu, baina eskaera BIDALI nahi duzunean beteta egon beharko dute, bestela ezingo duzu tramitatu.
 
BIDALI botoia sakatzen duzunean eskaera erregistratzeko fasera pasako da, bitartean, nahi duzun guztietan sartu ahal izango duzu eskaeran aldaketak egitera eta osatzera, baina ez da bidalita egongo.
 
Formularioa ireki ondoren, bertan inolako aldaketa edo mugimendurik gabe 30 minutu igarotzen badira, sesioa automatikoki amaituko da eta ez dira datuak gordeko. Beraz, berriro ere sartu beharko da aplikazioan.
 
Eskaerako testu eremuak zabaldu daitezke eskuin eta behealdeko iskinetik behera zabalduta (nabigatzailearen arabera ezberdin izan daiteke)
 
Web formulario honek eskaintzen dituen eremuak zure eskaera aurkezteko nahikoak ez direla iruditzen bazaizu, interesgarria edo garrantzitsua den informazioa erantsi daiteke bertara artxiboak igota.
 
Egindako eskaera eta aldaketak gordetzeko GORDE botoia sakatu behar da. Honek ez du esan nahi eskaera bidali denik.
 
Edozein unetan atera ahal izango da betetako eskaeraren informazioa. PDF formatuko artxibo bat sortuko da eta hori gorde edo inprimatu ahal izango da. Dokumentu horrek ez du aurkezteko eskaera moduan balioko. Balio duen eskaera bakarra web formulario bidez bete eta aurkeztutakoa da.
 
Eskaera erakundeko lehendakariak BIDALI/AURKEZTU behar du derrigorrez, edo Erakundeko Batzordeak zeregin honetarako izendatutako ordezkariak. Ondorioz, elkarteko beste edozein kidek bete ahal izango du eskaera, baina aurkeztu, aurrez aurre zein On Line, Lehendakariak edo izendatutako ordezkariak egin beharko du.
 
Eskaera ON LINE eta AURREZ AURRE aurkez daiteke:
  • On Line: Elkarteko Lehendakariak edo zeregin honetarako izendatutako ordezkariak sinadura elektroniko bidez sinatu ahal izango du. (NAN elektronikoa, IZENPE, B@kQ, ..) bidalitako dokumentuaren kopia deskargatu ahal izango du.
  • Aurrez aurre: Elkarteko Lehendakaria edo zeregin honetarako izendatutako ordezkaria UdalInfoko bulegora joko du eta bertan aurrez bete duen eskaerara sartzeko daukan lokalizadorearekin edo loturarekin udalinfoko langile batekin sinatu ahal izango du eskaera.