Breadcrumb
AURREKONTUAK- bannerra - txikia2 2021

AURREKONTUAK - timeline enlaces inactivos - 2020
alerta
AURREKONTUAK- titulo - aurkezpena - 2020
PARTAIDETZAZKO AURREKONTUAK 2020: AURKEZPENA
AURREKONTUAK - TESTUA - HOME - 2020
Donostiaren beharrei buruz hausnartu eta arlo desberdinetan hiria nola hobetu proposatu nahi baduzu, Donostiako Udalak martxan jarri duen partaidetza prozesu honen bitartez egin ahal izango duzu.
Zure auzorako edo hirirako egiten dituzun proposamenak jaso eta aztertuko ditugu. Proposamenek ezarritako irizpideak betetzen badituzte, donostiarrok horien gainean botoa eman ahal izango dugu eta horrela, 2021 eta 2022ko aurrekontu proiektuaren definizioan eragin.
Donostiako politika eta proiektu publikoak eraikitzerakoan, herritarrok egingo dugun partaidetza ariketa hau gobernuaren ordezkaritza lanarekin osagarri izango da.
Ariketa honetarako Udalak 4.000.000€ erreserbatuko ditu 2021 eta 2022 aurrekontuetan. Kopuru horri gehitu egin beharko zaio Ekialdeko Barrutiko Batzordeak erabakitzen duena.
Hiru une nabarmen aurreikusten ditugu:
- Auzoetan saioak (martxoaren 2tik apirilaren 2ra): prozesuaren nondik norakoa ezagutu, eta zure auzokideekin behar eta proposamenak partekatu ahal izango dituzu.
- Proposamenak egin (apirilaren 20tik maiatzaren 3ra): online.
- Herritarrok boto ematea (irailaren 14tik 27ra): online edo era presentzialean Udalinfon egin dezakezu.
Prozesu guztiaren informazioa eskuragarri daukazu web honetako fase bakoitzean sartuz.