Partaidetza prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua
Igeldotarrak
Antolatzailea
Donostiako Udala,Donostiako Udala
Aurreikusitako prozesuaren hasiera eta amaiera data 2022/01/03
- 2024/07/31
Testuingurua
Igeldoko Tokiko Entitate Txiki deszentralizatua sortzeko erabakia hartu du Donostiako Udaleko Udalbatzak, aho batez . Erabaki du ere, prozesu horrek partekatua izan behar duela eta, horrela, Herri Kontseilurekin eta Igeldoko herritarrekin batera lan egin behar duela, guztien artean adostasun-formula bat bilatzeko.
Igeldoko Tokiko Entitate Txikia nolakoa izango den, zer eskumen edukiko duen eta nola kudeatuko diren; proiektua badugu.
Gipuzkoako Udal Barrutiak Erregulatzeko martxoaren 17ko 2/2003 Foru Arauak ematen du, biztanle gune bananduen kasuan, udalerria baino lurralde eremu txikiagoko erakundeak sortu eta era deszentralizatuan administratzeko aukera. Gipuzkoan bi Tokiko Entitate Txiki daude dagoeneko: Ereñotzu (Hernani) eta Itziar (Deba).
2/2003 Foru Arauan finkatzen diren baldintzak ondorengoak dira:
Eskubidezko bostehun biztanle baino gehiago izatea.
Erakundearen eraketak bertako biztanleei emandako zerbitzuaren kalitatean kalterik ez eragitea.
Entitateak, berezkoak dituen helburuak betetzeko behar dituen baliabideak edukitzea.
Zer eta nola egingo dugu
Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozedura . Justifikazio-txosten bat osatu beharra dago, Foru Arauak zehazten dituen azterketak eginez eta edukiak landuz. Justifikazio-txosten hori, Donostiako Udaleko Udalbatzak onartu behar du lehenengo; ondoren, igeldotarren iritzi-kontsulta publikoa egingo da (ez loteslea). Foru Arauak zehazten duen prozedura jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko da espediente osoa eta aldundia izango da, foru-dekretu bidez, Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko erabakia hartuko duena.
Prozesu honen baitan:
Lanketa tekniko bat egingo da, udal zerbitzuen eta udalak zeregin honetarako kontratatu duen Siadeco Ikerketa Elkartearen artean.
Adostu egingo da Igeldoko Tokiko Entitate Txikia nolakoa izango den, zer eskumen edukiko duen eta nola kudeatuko diren azterketa teknikoa oinarri hartuta. Horretarako Lantalde bat osatu da , Donostiako udal talde politiko guztietako ordezkariekin eta Igeldoko Herri Kontseiluaren ordezkariekin osatua. Alkatea da Lantaldeko lehendakaria.
Partaidetza-prozesu bat bideratuko da Igeldon , herritarren ahalik eta parte-hartze handiena bilatuz, igeldotarren ikuspuntu eta sentsibilitate ezberdinak biltzeko.
Prozesuaren baldintzak
Partaidetza prozesuaren helburu orokorrak:
Informatu: Igeldoko TET eratzeko prozesuari buruzko informazioa eman.
Partaidetza sustatu: ahalik eta igeldotar gehien eta ahalik eta aniztasun handienarekin
Konpromiso instituzionala: igeldotarren ekarpenek eta partaidetza prozesuaren emaitzek, teknikoki baloratu ondoren, Donostiako Udalaren erabakietan eragiteko ahalmena izatea, lehenengo Igeldoko TET eratzeko lantaldean, eta ondoren, Donostiako Udalbatzan.
Hiru fase:
Informatzea eta jasotzea (2022ko martxoaren 20a).
Proposatzea (2022ko ekainean- 2023ko urrian).
Igeldotarren Iritzia jasotzea(2024ko apirilaren 14an).