Itzuli Postontziaren zerbitzua

Herritarren Postontziari buruz

Zerbitzu honek Udalarekin harremanetan jartzeko aukera ematen dizu, zure kontsultak, kexak, iradokizunak edo abisuak bidaltzeko.

Zure mezuak bidali ditzakezu: 

Postontziaren bidez egiten diren komunikazioek izaera informatiboa baino ez dute, eta ez dakarte administrazio-espediente bat irekitzea. Beraz, Postontzia ez da erreklamazioak aurkezteko edo izapideak egiteko bide bat.

Erreklamazio bat aurkeztu edo beste kudeaketa motaren bat egin nahi baduzu, dagokion izapidea erabili behar duzu, webgune honetan edo gure bulegoetan eskuragarri dagoena. Zalantzarik baduzu, Udalinfora ere dei diezagukezu (010 edo 943 481000).

Zure komunikazioa oso premiazko gair bati buruzkoa bada edo arrisku publikoren bat ekar dezakeela uste baduzu, lehenbailehen 092 (Udaltzaingoa) edo 112 (Larrialdiak) zenbakietara deitzea gomendatzen dizugu.

Postontziaren funtzionamendua

Udalinfo da Postontziaren kudeaketaz arduratzen den atala. Funtzionamendua koordinatzen du eta atal bakoitzera bideratzen ditu bere eskumenekoak diren komunikazioak. Udal atal bakoitzak jasotako komunikazioa aztertzen du eta herritarrek planteatutako galderei erantzuten die.

Postontziaren bidez komunikazio bat bidaltzean, pertsonak automatikoki jasoko du berrespen-mezu bat bere posta elektroniko helbidean, bidalitakoa jaso dela bermatzen diona.

Une horretatik aurrera, komunikazio horren jarraipena egin daiteke tratamendua zein puntutan dagoen jakiteko.

Azken erantzuna emandako e-mail helbidera bidaltzen da (app-aren bidez ere kontsulta daiteke). Erantzun horretan 

  • gogobetetze-inkesta bat betetzeko aukera ere ematen da 
  • aurrekoarekin lotutako beste mezu bat bidaltzeko aukera
Erabiltzeko baldintzak

Postontzia herritarren eskura dagoen kanal bat da, hiriaren eta bere zerbitzuen hobekuntzan parte hartzeko. 

Herritarren eta Udalaren arteko harreman zuzen horrek aukera ematen du donostiarren iritziak zuzenean ezagutzeko eta haien ekarpenak gauzatu ahal izateko. 

Espero izatekoa da, beraz, proposamenetan jarrera propositiboa eta eraikitzailea izatea, bai eta komunikazio bakoitzaren tonuan jarrera zibikoa, errespetu eta  adeitasunezkoak, arrazoia edozein dela ere. 

Irainik edo deskalifikaziorik izan ditzaketen komunikazioek ez daukate lekurik Postontzian. Mezu mota horiek automatikoki baztertzen dira eta ez dira erantzuten.

Kexa eta Iradokizunen Batzordea

Batzorde hori Udalbatzarreko talde politiko guztiek osatzen dute, eta udal-administrazioaren jarduera ikuskatzeko ahalmena du. 

Batzordeak aurkeztutako kexen, kontsulten eta iradokizunen berri ematen dio Udalbatzarrari urteko txosten baten bidez, bai eta horien funtzionamenduan antzemandako akatsen berri ere.

Urteko txostenak

Herritarren Postontziaren urteko txostenak kontsulta ditzakezu hemen:

AZKEN TXOSTENA

AURREKO TXOSTENAK

 

 

 

 

 

 

 

 

Zerbitzuaren arduraduna

HERRITARREN PARTAIDETZA ETA ARRETARAKO ZERBITZUA

Herritarren Arretarako Atala (Udalinfo)