Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Setem Hego Haizea. 2016

Gako feministak kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzaile baterako/ por un consumo crítico, responsable y transformador en clave feminista.

Setem Hego Haizea.  2016 img

 
Donostian Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailea garatzeko hezkuntza-proiektua dugu hau, genero ikuspegi global eta lokal batean oinarritua. Proiektuak sareko lana sendotzen jarraitu nahi du, talka-estrategia sakon batetik, etengabeko berrikuntza bultzatzen duen estrategia batetik.
 
Aurten Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailearen (KKAE) eta Biziera Onaren alternatibetan zentratuko gara. Horrekin batera, sareko lana sendotuko dugu eta eraldatzeko gaitasuna, jarrerak/gaitasunak, Saretuz sarearen lankidetza lana eta #BizitzaKontsumituz eta Ondo Bizitzea fase berria azpimarratuko ditugu (garapenerako, eragintzarako eta ahalduntzerako hezkuntza-fitxen bidez parte hartuz eraikitako ikasteak praktikan jartzen), Biziera Ona lortze aldera, KKAEtik, Donostian. 
 
Hori guztia honelako prozesuen bidez gauzatuko da:  partaidetzako eraikuntza, mahai-inguruak, lankidetzako  formazioak, praktikan jartzea eta eragintza, beti ere hausnarketa-ekintza kolektiboan oinarrituta eta tresna hauetan bermatuta: kaletegi alternatibo onlinen aplikazioa eta weba (mapasaretuz.eus), Saretuzen weba, gizarte sareak, ikus-entzunezko materiala eta ekitaldi sostengagarriak aztertzeko tresna (KKAEtik). 
 
Horretaz gain, sareko kideei beren ekintzetan lagunduko diegu, esperientziak trukatzeko mahaia osatuko dugu, topaketa publiko bat egingo dugu proiektuan parte hartuz ikasitakoari buruz gogoeta egiteko, ikasitako hori partekatzeko eta ikusgai egiteko, eta Andaluziako Mugarik gabeko Ekonomistek eta Boliviako CEFRECek parte hartuko dute, eta aholkuak emango.
 
Proiektua, batez ere, erakunde, elkarte, kolektibo eta negozio txikientzat nahiz pertsonentzat da, Donostiakoentzat edo Donostian presentzia dutenentzat, baldin eta KKAn nolabait lan egiten badute edo horretan interesatuta badaude, nagusi den kontsumismoaren eta ekoizpen eta kontsumo globalaren alternatiba den aldetik.
 
Bestalde, proiektu honetan ahalegin berezia egingo dugu Donostiako eragileak, taldeak, elkarteak gurekin lotzeko, beti ere beren interesak eta lan ildoak bat badatoz Saretuzekoekin, batez ere, Biziera Ona helburu duen KKAEren kulturari dagokionez, eta Saretuzek sustatzen duen KKAren filosofiarekin bat datorren partaidetzako garapen komunitario baten ikuspegia badute.

 

Donostiako Udala: 19.871 €
Entitatea:

Setem Hego Haizea